AXULAR, GERO eta HILOBIKO ESALDIAK

Hona hemen apirilaren 7an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (5:45. minututik aurrera)

——-

AXULAR, GERO
1644ko apirilaren 8an hil zen Pedro Aguerre Azpilikueta, Axular idazle eta apaiza.
Bada niretzat oso kuttuna den liburua idatzi zuen:

1024px-Gero_azala
GERO (1643)
BI PARTETAN PARTITUA ETA BEREZIA
LEHENBIZIKOAN emaiten da aditzera,
zenbat kalte egiten duen, luzamendutan ibiltzeak, egitekoen
geroko utzteak.
BIGARRENEAN kidatzen da, eta aitzinatzen, luzamenduak utzirik,
bere hala, bere egin bideari lothu nahi zaikana.

Argi esateko, alferren kontrako liburua da. Beti gero eta gero dabilenak, azkenean gauzak egin gabe uzten dituela, gerorako alegia.

kajoia.jpegAspaldi irakurri nuen liburua, EGIN egunkariarekin banatzen zituzten euskal klasikoen bilduman. Eta niretzat errebelazio bat izan zen! Ordutik bertan esaten dena praktikatzen saiatzen naiz: orain egin ahal duzuna egin. Beno, gizakia naiz eta badaude zenbait gauza atzeratzen ditudanak: Adibidez, kirola egiten hastea, aspiragailuari poltsa aldatzea, lantokiko artxiboa egunean jartzea, barruko arroparen tiradera txukuntzea,…

Eta hemen gaurko entzuleentzat galdera: Zuk zer atzeratzen duzu beti?

Euskal literaturaren historian lehen prosazko liburu original argitaratua da GERO. Joannes Leizarragaren itzulpena eta 2004an aurkitu ziren Lazarragaren testu laburrak alde batera utzirik, GERO dugu euskarazko lehen liburu mardula.

Horrela esanda pixka bat aspergarria iruditzen zaizuela liburua? Arazorik ez, hona hemen Imanol Epeldek Etxepare RAP proiektuan GERO liburuaren hitzaurrearekin egindako rap-a. Ziur gogoa piztuko dizuela!

IMG_8231-498x285
Eginbeharrak gerorako uzteaz ari garenez, gaian gehiago sakondu eta gauzak atzeratzeko lau arrazoi daudela konturatu naiz:
headinclouds-11. DISTRAZIOA. Burua beti interesgarriagoak egiten zaizkigun beste tokira joaten zaigulako ez ditugu bukatzen hainbat lan. Adibidez, txosten bat idazten hasi eta aurretik euli bat pasatzen denean, hari begira geratzen garenean. Hori da hegaldi ederra, intsektuak gugan duen erakarpen indarra,… eta noski, ba txostenaz ahaztu egiten gara. Nola aurre egin diezaiokegu honi? Alde batetik asto eta abereei jartzen zaizkien begietakoak jarriz, eta bestetik, horrekin batera, bisera bat jantziz. Modu honetan gure egitekoan bakarrik fokatuko dugu begirada.
tronista-deficion-significado-diccionario-rae2. ERRESISTENTZIA. Egitekoa oso desatsegina da eta horregatik atzeratzen dugu, azkenean behar beharrezkoa den arte uzten dugularik. Modu bakarra dago honetatik ihes egiteko: telebistako tronista bihurtuz.
3. EZ DIGU AXOLA. Ba hori, zereginak ez digu pitorik inporta eta horregatik ez dugu egiten. Kitto, ez dauka buelta gehiagorik.
excell4. ANABASA. Antolatzea zaila egiten zaigu. Lehentasunak finkatzea, zerrendatzea eta ordenatzen ez dakigu. Ondorioa? Kaosa. Nola egin aurre zailtasun honi? Excel taulak eginez. Denetarako taulak egin: lanak bertan sailkatzeko, erosketa zerrenda egiteko, lagunen urtebetetzeak apuntatzeko, zerrenden zerrendak idazteko… eta kolorin askorekin. Beharbada ez dituzu lan guztiak egingo, baina ze dotore geratuko zaizkizun eginbeharrak!

ZURE HILOBIAN ZER IDATZIKO DUZU?
Axular erretore izan zen Saran, eta bertako kanpandorrean esaldi hau idatzita dago:

“Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobirat igortzen”.

oren

Ez al da esaldi borobila? Ba mezu honekin heriotzari buruz hausnartzen nenbilenean hauxe etorri zait burura: Hilerrian zein esaldi jartzea nahiko nuke? Edo eskelan, edo errautsen kutxan? Edo dena delako tokian?

Gai honetan sakondu dut eta hona hemen aurkitu ditudan adibide batzuk. Pertsonaia ezagunen hilobietan idatzitako esaldiak:

  • 519f56739e9f5Molière: Hemen dago Moliere, aktoreen erregea. Une honetan hildakoarena egiten ari da, eta oso ondo.
  • Bette Davis: Modu zailean egin zuen.
  • Frank Sinatra: Onena etortzear dago.
  • michaelMichael Jackson: Epitafio-curriculuma: “Abesti idazlea, kantaria, produktorea, dantzaria, koreografoa, humanitarioa, Jackson 5 eko kidea, solista, 13 #1 Singles, 13 Grammy, 197 Awards & 37 Top 40 Hits, Rock & Roll Hall of Famer eta Motown Legend. Oso azkar joan zen”
  • Billy Wilder. Idazlea naiz, baina inor ez da perfektua.
  • Mel Blanck, Bugs Bunnyren bikoizlea: Thats all folks! Hau da dena, mutilak!
  • Jimmi hendrix: Beste bizitzan ikusiko gara, baby.
  • billyGroucho Marx: Barkatu ez altxatzea. (Gezurra da).
  • Buster Keaton: The End. (Gezurra da).
  • Alfred Hitchcock-ek pentsatu zuen baina ez zuen jarri: Hauxe da mutil gaizto guztiekin egiten duguna.
  • Freddy Mercuri: Bizitzaren maitalea, kanten idazlea. // Xabier Saldiasek igandean BERRIAn elkarrizketan (Edu Lartzangurenek egina) hauxe esan zuen Freddy Mercuriri buruz: “Mercury eta Jagger, zuzenean kakaputza“.

Pertsona ezezagunen esaldiak ere bildu ditut:

  • Personas-que-tuvieron-la-ultima-carcajada-6Lucindo, hemen itxaroten zaitut.
  • Nire borondatearen kontra nago hemen.
  • Hemen datza Pancrazio. Senar ona, aita ona, etxeko elektrizista txarra.
  • Gustava. Zure seme-alaba guztien oroigarri (Ricardona ezik, dirurik ez zuen jarri eta).
  • Anonimoa: Azkenean!
  • Hemen datza nire emazte maitea. Jauna, jaso ezazu nik bidaltzen dizudan poz berdinarekin.
  • Personas-que-tuvieron-la-ultima-carcajada-13-730x625Tomás: Orain Jaunarekin zaude. Jauna, kontuz karterarekin.

 

Ni pentsatzen nabil bi hauetakoren bat izan daitekeela:

  • Beti zerbait bado. Hau nire txateko egoeran daukadana da, eta nahiko egokia iruditzen zait.
    Edo,
  • Barre eginarazten badidazu pote batetara gonbidatzen zaitut.

 

Eta PEPI ETA JOXEK zein esaldi aukeratuko dute?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s