Urtebetetze kantuak eta tabernetako ohar umoretsuak

Hona hemen apirilaren 14an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (8. minututik aurrera)

——-

ZORIONAK ZURI…
Bihar egun garrantzitsua da, jaun andreok: bihar (apirilaren 15ean) gure kolaboratzaile eta managerraren urteak dira! Pepi Martijak urteak beteko ditu bihar, eta bai ondo ekarriak gainera! Zorionak! Uste dut hementxe daudela:

Gai garrantzitsu hau jarri nahi dut mahai gainean: Zein da Zorionak zuri kantako letra zuzena? Lantokian liskarra izaten dugu kontu honekin. Nik zorionak zuri, zorionak beti,… eta haiek Zorionak zuri, zorionak zuri…

Zuek, entzule maiteak, zein uste duzue dela letra egokia?

Birthday cake

Birthday cake — Image by © Kate Kunz/Corbis

Kanta hau ingelesezko munduko kantarik ezagunena da. Guiness Record liburuan dago sartuta. Patty eta Mildred Hill-ek asmatu zuten 1893. urtean. Irakasleak ziren eta egun onak emateko sortu zuten. Zorionetako letra 1935ean erregistratu zuten , eta Warnerrek zuen jabetza. Gaur egun jabetza publikoa du.

Euskaldunok, ordea, badaukagu beste kanta eder askoa urtebetetzeak ospatzeko: Kaxianorena, hain zuzen ere. 1986. urtean Itsasontzi baten diskoan argitaratu zuena. Eman bolumena!

 

TABERNETAKO OHARRAK
Urtebetetzeetan ohikoa izaten da lagunak gonbidatzea, eta horretaz gain, pintxo-pote egun ofiziala denez osteguna, tabernetako kontuak ekarri ditut gaurkoan. Izan ere, tabernari askok irudimen eta umore oso ona dutela frogatu baitute beraien kartel eta oharren bidez.

The-Simpsons-moes

  • Zientzialariek zuzenean 3Dn txateatzeko modua aurkitu dute: norbaitekin kafe bat hartzea deitzen zaio!
  • Gimnasiora joan eta gero pintxo bat jatea. Hortxe dago oreka, unibertsoaren bitasuna… GYM eta ÑAM.
  • Espainian urtean 1.000 pertsona hiltzen dira kirola egiten, eta 46 bakarrik tabernako barran. Zuk aukeratu.
  • Kafe bat: 2,80/ Mesedez, kafe bat: 1,80 / Egun on, ahal duzunean kafe bat jarriko 80 xentimo.
  • Eguneko eskaintza:
    ◦ Kafesnea+ baso bat ur + beste azukretxoa + paperezko ahozapia + platertxoa eta koilara + komunetik pasako naiz + txarla psikologikoa + telebistako 100 kate+ ba al dakizu non dagoen kale hau + hemendik pasa al da x? Hau guztia, 80 xentimogatik!
  • cheersEz daukagu WIFIrik, hitz egin elkarrekin.
  • Erosi garagardo bat biren prezioan eta bigarrena doan emango dizugu!
  • Salda badago: Errioxako ardoa.
  • (Marrazkian). Gezia goraka agertzen da: EURIA idatzita dago. Gezia taberna aldera: GARAGARDOA idatzita dago.
  • Izotz hotza dago.
  • Bezeroak behar dira. Ez da beharrezkoa esperientzia edukitzea.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s