Euskararen aldeko makrofestak

Hona hemen maiatzaren 5ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (12. minututik aurrera)

——-

MAKROFESTAK
Igande honetan HERRI URRATS ospatuko da Senperen, urtero bezala. Eta honekin esan dezakegu makrofesten garaia irekitzen dela, Manu. Izan ere, Euskal Herria potentzia mundiala da festa erraldoiak antolatzen (beno, eta manifestazioak ere bai): Izan daiteke ikastolaren alde, ikastetxe publikoen alde, ikastola txikien alde, …

Herri Urrats a Saint Pee sur Nivelle, Dimanche 13 Mai 2012. (Photo Bob Edme)

Gaurko entzuleentzat galdera: zein da zuentzat festa hauetatik inoizko kantarik onena?

Mota honetako festa batera joateko, gomendio batzuk eman nahi dizkizuet. Adibidez, eraman beharreko hainbat gauza:

  • Urtean urteko kamiseta/sudadera/txapela… mertxandaising guztia, alegia. edo zaharrak Hipster itxura emango dizu.
  • Eurovisioari ez zaion gustatzen ikurriñak ere asko eramaten da egun honetako lookean. Kapa bezala, superheroi bat bezala, gerritik eskoziar Kilt bat bezala. Txapeletan… aukera infinituan daude total look bat egiteko.
  • bokataBokata edo tuperren bat eraman beti motxilan, badaezpada ere. Askotan bazkari garaian ilara luzeak egiten dira eta bazkaltzerako etxeratzeko ordua izaten da. Baina baina gastu pixkat bat ere egin, mesedez. Aurreko batean aipatu genuen bezala, hortxe dago BURRITALOAk egiteko idea, ez ahaztu!
  • Badirudi iganderako nahiko ona emean dutela. Beraz, adi! Eta ez ahaztu eguzkitako krema, bestela astelehenean gabobetako afariko langostinoak baino gorriago esnatuko zarete eta. Protekzioa, beti.
  • Eta protekzioaz ari garela, Kondoiak ere hartu. Esaten dute asko ligatzen dela horrelako festetan.
  • Haurren gunerako gurasoentzat belarrietako tapoiak.
  • Eta noski, dagokion urteko kanta buruz ikasita, baita aurrekoak ere. Eta kantaz ari garela, zeintzuk dira festa hauetako kantarik onenak?

 

HERRI URRATS. 2016. Esne beltza

Herri Urrats. 2011 Berri Txarrak

Herri Urrats. 1990. Minxoriak

IBILALDIA. 2016.

Ibilaldia. 1995. Exkixu

Ibilaldia. 1996 Zarama

ARABA EUSKARAZ. 2016

Araba euskaraz. 2011 Nahixan taldea

Araba euskaraz. 1998 Kukuma

KILOMETROAK. 2016

Kilometroak. 2015. Gattunk

Kilometroak. 1988 Mikel Garikoitz

NAFARROA OINEZ. 2015
Aurtengoa orain ez dute aurkeztu. Iazkoa. Elizondo. Hamabortz- Ama bat

Nafarroa Oinez. 2006 Skalariak

Nafarroa Oinez. 1992


Joaten al dira era honetako festetara Pepi eta Joxe?

 

Argazkia: Bob Edme. Kazeta.eus

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s