Interneteko maitasuna

Hona hemen maiatzaren 19an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (16. minututik aurrera)

—————

635912477004549141-1590264097_internet-loveUdaberria maitemintzeko urtaroa dela esaten da. Eguraldi hobeak odola aztoratu egiten omen digu eta Manu, horregatik gaur maitasunaz hitz egingo dugu.

Izan ere, aldatu egin dira garaiak. Gaur egun “Online Datinga”, edo interneta erabiliz besteekin harremantzeko modua, gero eta ohikoago bilakatzen ari da. Egun, bikotekidea topatzeko 3. bide ohikoena da eta epe motz-ertainera lehena izateko itxura guztia du. Hau dena kaixomaitia web guneak esaten du. Aurreratu genuen azterketa bat egiten ari zirela eta horren zati bat ekarri dut.

Entzuleentzat galdera: Nola ligatu duzue zuek azkeneko alduz? Internetez izan da? Pintxopotean? EGANen erromeria batean?

Kaixomaitia.eus_datuen-taula_generoa

kaixomaitia.eus

Bada, euskaldunoi  ere  “online datinga” ez zaigu arrotza egiten eta badira milaka batzuk harremanetarako webgune espezializatuetan izena eman dutenak. Erabiltzaileen %34 da emakumezkoa eta %64 gizonezkoa. Alegia, emakume bakoitzeko bi gizonezko. Nahiko orokortuak dauden datuak dira hauek, are gehiago, normalena erlazioa 3/1 edo 4/1 izatea da. Arrazoiak? Ez dakizkite, baina laster helduko diote gai honi.

Batazbesteko adina 39 urtekoa da emakumezkoaren kasuan eta 38 gizonezkoaren kasuan. 2007an webgunea abian jarri genuenean 33 eta 32 ziren hurrenez hurren…  honen esplikazio bat izan daiteke egun 32 urte inguru dutenek (“natibo digitalak” liratekeenak)  beste bide batzuk izatea harremantzeko; webgune espezializatuak ez diren beste interneteko bide batzuetan (sare sozialak, adibidez) iaioak direla harremantzeko kontuetan, alegia.

Eta grafiko honekin amaitzeko gure “buruhauste” nagusia… ARGAZKIAK! Emakumezkoen %7ak eta gizonezkoen %8,5ak jartzen du argazkia eta, tira, gure ustez pena bat da :(. Arrazoiak jakinak dira…:lotsa, zer esango dute? nork ikusiko ote nau? Horrelako webguneetan beharrezkoa, ia ezinbestekoa den atala da argazkia, erabiltzaile orok ikusi nahi ditu besteen argazkiak eta aldi  berean askok anonimotasuna mantendu nahi dute. Halako gurpil-zoro bat sortzen da; “argazki gutxi ikusten dut, beraz ez dut nirea jarriko bazpa…”

 

NOLA LIGATU INTERNETETIK?
euskaltzaindia2701.- Ondo idatzi: Ondo idatzitakoak hobeto ulertzen dira. Kontuz ortografia akatsekin. Ez da eskatzen euskaltzaina izatea, baina orotariko hiztegia aldamenean eduki bazdaezpada ere;)

2.- Profil egokia: Kontuz aukeratzen duzuen izenarekin. Ez dira gomendagarriak: Ez jarri Apote69 edo zurrukutunaBeroa bezalakoak.

2.- Argazki itxurosoak: ez erabili argazki sexirik, mesedez. Beraz, ahaztu pololo pikaroiak edota mahoizko galtza estuegietaz. Argazki atsegin bat erabili. Jendeak bere antzeko jendea topatu nahi izaten du gehienetan. Ordenagailuaren webcamarekin ere hartutako argazki beldurgarriak ere ez dute balio, eta komuneko ispiluaren aurrekoak… beno, horretaz hitz egin ere ezin du ia.

3.- Galderak egin: Email edo txat bidez galderak egin, era honetan beste aldean dagoen pertsona ezagutzeko aukera izango duzu eta interesa erakutsiko duzu. Horrek ez du esan naiz galdetegi bat egin behar diozunik. Ez dakit ba: zein dira zure hobbiak, bidaiatzea gustatzen zaizun, terrenorik ote duzun… galdera normalak, alegiya.

happy4. Umorea erabili, baina tentuz: Umorea komun publikoetako pestilloa bezalakoa da, bezalakoa da, gehiegi behartzen baduzu bertan harrapatuta geratzen zara, eta komuneko papera gabe gainera.

5. Debekatuta ere bigarren esaldirako sexuaren gaia ateratzea. Utzi gutxienez ez dakit ba… laugarren esaldirako? 😉

4.- Ahaztu arazoak: Ez hasi zure arazo eta frustrazio guztiak esaten. Segituan geratuko zara teklatuarekin bakarrik. Oso jende gutxik nahi izaten du bikote negatiboa eta frustratua edukitzea. Ikusi bestela Goankaleko Joxemarik ere Marialuisa nola utzi zuen Leonor iritsi zenean! Hori gorde gehiago ezagutzen zaretenerako. Eta joan psikologora.

5.- Ezagutzeko garaian: Kontuan hartu segurtasun kontuak. Geratu toki publiko batean (zer dakit nik: Ordiziko asteazkeneko azokan, edo estafeta kalean, edozein arratsaldetan), eta garaiz iritsi.

Euskal_Jaietako_azoka

 

Pepi eta Joxeri galdetu diegu ea beraiek ordenadorea erabili ote duten noizbait, ligatzeko edo.

 

 

ZORIONAK ONINTZA!
Azkenik, zorion agur bat bidali nahi diot orokorrean eta umorean zehazki ere erreferentzia den emakume bati. Gaur Onintza Enbeitaren urtebetetze eguna da, zorionak!! Muxu potolo bat zuretzat! Barrez lehertzen ari den tarte hau aurkitu dut. Jarraitu barrez!

onintza3

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s