Pilota finala eta euskal aditzak

Hona hemen maiatzaren 26an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (1:30 minututik aurrera)

—————

PILOTA FINALA
Atrebentzia handia da baino Joxe Mari Apaolazari aurre hartuko diot eta tartea kirolarekin hasiko dut gaur, Ainhara. Izan ere, igandean Irribarriak eta Urrutikoetxeak Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute buruz buruko finala.

Zu noren alde zaude? Nik zalantzarik ez, Irribarriaren alde. Ez al da munduko abizen zoragarriena? Irribarria! Umore tarte baterako kirolari izen hoberik ez dago! Baina hemen pilota-adituak Pepi eta Joxe dira, eta haiei eskatu diegu analisia egiteko:

 

EUSKAL ADITZAK
Badago kezkatzen nauen gai bat, Manu, eta gai hori aditzak dira. Bai, entzun duzuen bezala, aditzak kezkatzen nau. Pasa den astean afaltzen ari ginela, alabak “baldinbagenekagun” esan zuen, eta belarriak lurretik jaso ondoren, Konturatu naiz mikrofono honen aurrean jarrita saiatu izan naizela “diezazkigukete” bezalako aditzak esaten, eta beti huts egiten dudala. Eta uste dut gai hau ere publikoki lantzeko garaia dela.
Izan ere, zuetakoren batek ondo esan al du noizbait hizketan ari dela “Zeniezazkiguketen” bezalako aditza? Are gehiago, existitzen al da zeniezazkiguketen aditza baino luzeagoa denik? Hala bada, arren, idatz DIEZAGULA waxapera. Horregatik landa-ikerketa bat egin dut eta zein bolondres egokiagorik Pepi eta Joxe baino? Entzun ditzagun:

Hari horretatik tiraka Xabier Amurizaz gogoratu naiz. Plazetatik erretiroa hartu eta omenaldiz omenaldi dabilen Xabier Amurizak (gogoratu Xabier Saldiasek ere erretiroa hartzeko duela plazetatik ere. Onenak joaten dira) ‘Zazpi ebidentzia birjaiotzarako’ liburua argitaratu zuela. Lan honekin herritarrei lana erraztu nahi izan zigun; besteak beste, aditza erraztu eta sinpletu egin behar dela uste du Amurizak, eta euskarak dituen aditz trinkoak berreskuratzearen alde ere agertzen da.

Aditz trinkoetan informazio osoa (esangura, pertsona, aldia…) hitz bakar batean dago bilduta. Gogoratu trinkotzaindia traola! Uztailean hitz egin genuen honetaz. Ez dakit Amurizari zer irudituko zitzaion:

#datsegit : atsegin dut
#daitort : Aitortzen dut
#daflipat. “flipatzen dut” esan nahi du. Hau da, txundituta nago.
#dizerdit , gaztelerako “me la suda”ren itzulpen literala, hau da, ez dit axola esateko.
#Dulert , ulertzen dut esateko.
#Dakusat : ikusten dut
#Dirakurt: irakurtzen dut

Arazoa mahai gainean jartzen dugu baina baita laguntza ere. Horregatik aditzak.com web gunea proposatu behar dizuet. Bertan konbinazio guztiak eskura izango dituzue, eta sakelekora ere jaitsi dezakezue aplikazioa. Inoiz ez dira egon indikatiboa, ahalera, subjuntiboa eta agintera hain eskura!! Hitz egin ezazu euskaltzain urgazleak bezala!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s