Biderkatzen diren plater zikinak, galdutako galtzerdiak…etxeko misterioak!

Info7 irratiko #Astorroxa saioan ekainaren 1ean egindako monanologoa (monologo txikia, alegia) duzue hemen. Hilean behin egunerokotasunari irribarrea ateratzen saiatzen naiz. Oraingo honetan:

Misterioak guztioi gustatzen zaizkigu. Baina misteriorik handienak etxean gertatzen dira…

Entzun AUDIOA hemen.


Misterioak ia guztioi gustatzen zaizkigu, batez ere fikzioan. Hau da, misteriozko pelikularekin gozatu egiten dugu, eta misteriozko liburuarekin ordu txikiak arte egon gaitezke kateatuta, hiltzailea nor den jakiteko irrikaz.

Baina ez da Iker Jimenez izan behar gure egunerokotasunean misterioak aurkitzeko. Misteriorik handienak etxean aurkitu ditzakegu. Egunero. Eta horietaz hitz egitera etorri naiz gaur.

dirty-dishes_zps0a78a56fLEHEN MISTERIOA: Zergatik biderkatzen dira gauetik goizera arraskako plater zikinak? Berdin du afaltzeko fruta bakarrik jan baldin baduzu eta ontziteria ez baduzu erabili. Hurrengo goizean, esnearen katiluaren bila hasten zarenean, Fairyko iragarki batean baino plater, edalontzi, sardexka eta tuper zikin gehiago aurkituko dituzu garbitzeko. Eta ojo, INOIZ, Inoiz ez duzu aurkituko koilaratxo garbirik! Baina zer gertatu da? Basque Culinary Centerreko praktikak egiten dira nire etxean lo nagoen bitartean edo zer?

1431963807837BIGARREN MISTERIOA: Nondik ateratzen dira pasiloan oesteko hauts pelota horiek? Zientziak eta teknologiak lortu dute Martera iristea. Uhin grabitazionalak existitzen direla frogatu dute. Selfie-makila ere asmatu dute… eta nola da posible oraindik hautsa behin betiko desagerraraziko duen ezer ez asmatzea? Baina zer da hau? Aspiragailuen lobbiaren konspirazio bat? Nola da posible hautsa kendu eta handik ORDU BATERA berriro apala zikin egotea? Zientzialari jaun andreak, hemendik dei bat egin nahi dizuet klonazioa eta horrelako txorakeriak alde batera utzi eta hautsaren misterio handi hau ikertze.

Tetra-Brik-con-taponHIRUGARREN MISTERIOA: Zer dela eta atzo ireki zenuen esne-tetrabrikari bi tanta geratzen zaizkio gaur goizean? Susmatzen dut misterio hau plateren kontuarekin harremana duela. Beharbada ez naiz konturatu eta Cleopatraren espiritua bizi da etxean, eta asto esnetan bainatu beharrean nire etxeko laktosari gabekoan hartzen ditu dutxak. Baina okerrena ez da esnetan gasolinetan baino gehiago gastatzen dudala. Zein izaki errukigabek uzten du tetrabika ia hutsa berriro frigorifikoan? Anninbal Lekterrek? Freddy Krugerrek? Doraemonek? Maltzurkeriaren gailurra da hori!!

Calcetines-desparejados-1LAUGARRENA ETA misteriorik handiena: NORA DOAZ GALDUTAKO GALTZERDIAK? Automatikoa da; labadora jartzen dudan bakoitzean BETI falta zait galtzerdi bat, BETI. Horregatik, garbialdi bakoitzean Sherlock Holmesek baino tentu handiagoarekin aztertzen ditut pista guztiak, pausoz pauso:
1. Labadoraren atea mantso-mantso ireki, jantzi bakar batek ere ihes egin ez dezan.
2. Toalla azpian jarri eta arroparen errekuentoa egin.
3. Burua labadoran sartu, ea ditxosozko galtzerdia izkin batean ezkutatu den ikusteko.
4. Jantziak zabaltzeko tokira joan atzeraka, bidean ea erortzen den ikusteko.
5. Arropa zabaldu.
6. Galtzerdi bat bakarrik dagoela konturatu!!!!

Oraingo honetan jakin behar nuen zer gertatzen, bai horixe! Pauso guztiak berriro jarraitu nituen eta azkenean, CSIkoek baino azterketa gehiago egin ondoren, argitu nuen misterioa. Tenderetean hatz-marka arrotzak ote zeuden begira nenbilela ikusi nuen; galdutako galtzerdia zen. Desitxuratuta eta hilotz baten moduan zetzan, hantxe, beheko bizilagunaren patioan.

Ez adiorik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s