Azterketa garaia: ikasteko eta txuleta egiteko aholkuak

Hona hemen ekainaren 2an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (17. minututik aurrera)

—————

Manu, sendatu zara? Pepi eta Joxe kezkatuta izan dituzu eta azken egunetan eta aholkuak eman eta eman aritu dira, entzun, entzun!

Eskerrak Ainhara Zuazabeitiak erreleboa ondo hartu dizun, eta hori ere asko estimatu dute:

AZTERKETA GARAIA
Ekaina azterketa garaia izaten da: urte bukaerako frogak, selektibitatea… Ez dira une errazak izaten eta zerbitzu publikoko izaerari eutsiz hainbat gomendio eman nahi dizkiet aro latz honetan murgilduta dauden guztiei.

education-graphics_1083903a

Lehenik eta behin, azterketa egin aurretiko kontuan hartu behar diren hainbat kontu:

  • Lehenengo gomendioak tonto xamarra dirudi, eta hala izango da, baina garrantzitsua: saiatu IKASTEN. Eta hau diot pertsona batzuk golpe zorrik jo ez eta azterketa ez dutelako gainditu harritu egiten direlako diot.
  • Ikasteko TOKIA ere garrantzitsua da: batzuk nahiago izaten dute liburutegian ikasi,  beste batzuk beraien gelan sartu eta hilabetean ez dituzu ikusten, beste batzuk ere ez dituzu ikusten sei hilabeteetan, baina etxean ez direlako sartzen…Bakoitzak aurkitu behar du bere txoko goxoa. Nirea etxeko sukaldea zen, etxearen bihotzean, guztien joan etorriaren babesean.
  • MUSIKA ere askorentzat lagungarri izan ohi da, eta beste batzuk ixiltasun osoa behar izaten dute. Badakizu nik zein musika jartzen nuen ikasi eta animatzeko?

  • Kontuz DISTRAZIOEKIN! Gauza kuriosoa gertatzen da azterketa garaian. Urtean zehar berdin du zure gela txerri-aska ematen badu; azterketa garaian BETI sartzen zaigu gogoa txukunketa egiteko; edo gimnasiora joaten hasteko, makrame egiten ikasteko, … niri adibidez teniserako afizioa azterketa garaitik datorkit. Maiatza-ekainean Roland Garros jokatzen da eta hura ikusten ikasten nuen… edo.
  • threadless-bat-and-robinTokiaz gain, zure burmuina NOIZ aktibatzen den ere jakin behar duzu. Hau da,  Txantxangorria edo Xaguxarra zara? Txantxangorriak goiztiarrak dira eta hobeto ikasten dute egunaren lehen zatian. Xaguxarrak, berriz, gauen pizten dira Dracula eta Boxeo izarretako protagonistak bezala. ETBko lehiaketa baterako ere ez da izenburu txarra, ezta? Ez saiatu gure bioerritmoen aurka egiten.

Azterketan egunean, berriz:

  • Zu baino URDURIAGO dauden ikasleekin EZ egon. Urduritasunaren biderkatzaileak dira. Aldiz zu bazara urduri zaudena, orduan bai, joan ikaskide lasaiago baten ondora 😉
  • Lehenik eta behin azterketa aurretik ARNASA sakon hartu eta UR pixka bat edan, horrela zure burmuinak arrisku egoeran ez zaudela ulertuko du. Ez urduritu. Azterketa banatu eta galderak ez dakizkizula? Ados, panikoaren unea da. Ezeeeetz!!!
  • maxresdefaultDENBORA NEURTU. Askotan azterketa eman eta arrapaladan hasten gara idazten, itsu-itsuan, hipoteka bat sinatuko bagenu bezala eta idazketa okadari ekiten diogu. ETa noski, modu honetan bigarren galderara iritsi orduko bost minutu falta dira.
  • Lehenengo galdera ERRAZAK erantzun, eta utzi zailak bukaerarako. Ez dagoela galdera errazik? Orduan…

 

Orduan TXULETAK egiteko garaia da! Nolakoa zara zu? Bakoitzarentzat txuleta egiteko teknika bat ekarri dut.

  • pupitre_MDSIMA20160515_0014_21KLASIKOA BAZARA: mahaian idazteko teknika. Hau noski, azterketa zure gelan egiten baldin baduzue. Izkinetan suabetxo idatzi eta baita tripa inguruan. Ideia laburrentzat eraginkorra da. Hau da, ezin duzu bertan zer dakit nik, Otto Petteren kapituluak.
  • TEKNOLOGIKOENTZAT: Pinganilloaren teknika. Belarrian sartzen duzu tramankulu hori eta lagun batek txibatu egiten dizkizuenean erantzunak. Hau niretzat pertsonalki sofistikatuegia da eta gainera beti iruditzen zait interferentzia bat egon daitekeela eta Joxe Mari Apaolazaren kronika kopiatuko dudala azkenean azterketan.
  • HIPSTERRENTZAT: Estutxearen teknika. Hau ere betiko horietako bat. Txuleta paperean idatzi eta estutxea irekita utzi, irakurtzeko. Borragoma edo tipexa aurkitzen ari zenaren itxuran begiratzen duzu. Adi, zeren txuletak erabili behar badituzu lehenik eta behin bista ere graduatu egin behar duzu, hori horrela da, bestela ez duzu zipitzik ikusiko.
  • ABENTURAZALEENTZAT: Aldaketaren teknika. Lehenik azterketa lapurtu egin behar duzu eta osatu. Azterketan zaudenean, une batean bata bestearengatik aldatu behar duzu. Bihotzetik gaizki daudenentzat ez da batere gomendagarria teknika hau erabiltzea.
  • chuleta-boli-n-672xXx80ARTISTENTZAT: Boligrafoaren teknika. Bolaluma transparentean konpasaren puntarekin bertan idazten duzu. Gainera, boligrafoen taparen arabera, gai desberdinak garatu ditzakezu bertan. Baina zera pentsatzen dut: lan hori guztia hartu baino lehen ez da al hobe zuzenean ikastea?

Ni oraindik gogoratzen naiz 15 urterekin Latineko deklinazioen txuleta bat egin eta plastifikatu egin nuela! Eta azterketan lurrera erori eta hankarekin zapaldu eta arrastaka ekarri nuela. Hori larrialdia! Ordutik aurrera, txuletak pipar gorri eta patatekin bakarrik.

Eta zer diote gai honen inguruan pepi eta Joxek?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s