Euskaldunon koloreak

Hona hemen ekainaren 9an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (8. minututik aurrera)

—————

EUSKALDUNAK ETA KOLOREAK
Gaur bezalako egun batean, 1424an, jaio zen Zuria II.a Nafarroakoa, Nafarroako erregina (h. 1464). Eta zer dela eta ekarri dut historia ikasgai hau tarte honetan? Ba alde batetik efemeride honek aukera ematen didalako koloreetaz hitz egiteko bere izena aitzakia hartuta. Horretaz gain, tarte hau fideltasun handiz jarraitzen duen entzule batek esan zidan pasa den astean koadrilan, Izurtzan (Durango ondoan) eztabaida handia izan zutela koloreak direla eta, azule eta grixa gauza berdina zirela eta ez zirela.

Horregatik gaur koloreak izango ditugu protagonista eta gai honetan bi erreferentzia erabili ditut: Patziku Perurenaren “Koloreak euskal usadioan” liburua eta Txema Preciado Saez de Ocariz-en ikerketa lana.

Ea, entzule maiteok, zuek zein hitz berezi erabiltzen dituzue koloreetarako? Azula, nabar, arre, ubel, beluri, orlegi… erabiltzen dituzue?

color
Zuria, gorria eta beltza
Euskal usadio zaharrean zuria, gorria eta beltza baitziren hiru kolore nagusiak, abereak, haizea, lurra, ura, harria, mendia… banatzeko balio zutenak.

ZURIA. Kolore zuriaren erabilerak euskal usadioan, alde batetik, gauzen benetako muina estaltzea esan nahi badu ere, alegia, zurikerietan, faltsukerietan ibiltzea: gezurra zuri baita Euskal Herrian esana idatzi zuen Orixek edota izerdi eta edari zuriarena, hau da, alferkeria eta patarrarena. Beste alde batetik, gauzen azaleko estalkia kendu eta barruko benetako mamia azaltzea ere esan nahi du. Horrela, edozein fruta klase zuritu egiten da, eta haserre aldiaren ondoren ere kontuak zuritu egiten dira. Zuritasunari lilura, dohain, magikotasuna dario, eta zoriontasunaren seinalea ere bazen, jainkotasunaren eta alaitasunaren adierazlea zen bezala. Zozo zuriak zorionaren arrautza bana eman zien J. M. Satrustegik bildu zuen ipuin bateko bi mutikoei, adibidez. Maitasun lilura kolore zuriaz janzten zen, eta ongietorria ematen zitzaion eguzkiari ere xuria zen. Edozein herritan bezala, gurean ere, garbitasunaren seinalea da.


GORRIA. “Gorria aurrez aurre begiratzen duen kolorea da, eta gorritu eginen da aurpegi zurbila lotsatzean”, idatzi zuen J. Sarrionandiak. Kolore gorria kolore erabakigarria da, eta sinbolismorik ugariena duen kolorea euskaldunentzat. Neke, ezin, gatazka, amorrazio eta soiltasunarena: premia gorria, gorriak ikusi, gorroto gorria, larru gorritan, lur gorria; gaiztakeria eta bihurrikeriarena: sugegorria, Galtzagorriak; suarena: labe gorria, gori-gori; lehorteak bazterrak gorritzen ditu, eta landareetan mingorria edo herdoila sortzen da; Europako kultura guztietan kristau fedetik urrundu den guztia gorria izan da: ateoak, heterodoxoak, komunistak; sexua gorria da, baita erotismoa ere: gona gorria emakumeentzat, gerriko gorria gizonezkoentzat; bizitasuna, indarra eta osasuna ere gorriak dira. Festa giroan gorri, “xuri, ubel, musker, urdin, bainan guziz gorri”, idatzi zuen J. Etxeparek.

 
BELTZA. Gauaren kolorea, goibela. Azal koloreari ere . Berdea kolore arrotza eta berantiarra izan da euskal kulturan, lur emankorrena, eguraldi bustiarena, sexuaren inguruko gordinkeriena, gaitzak jotakoarena. Usadio zaharrean, beltzak bereganatzen zuen berdearen gerozko ñabardura.

Berdea-Urdina-Horia
Beranduago definitu genituen euskaldunok kolore hauek.

BERDEA. Zer gertatzen da ORLEGI hitzarekin? Ba jakizue Sabino Aranak orlegia asmatu zuen berdea izendatzeko. Ikastolan txikitan ikasi genuen eta gero esan ziguten ezetz, berdea erabiltzeko. Orri eta legi. Baina erabili al daiteke? Orotariko euskal hiztegian agertzen da. Musker hitza ere berde kolorea izendatzeko erabili zen tarte batean.


URDINA: Azkenik, urdina, zalantzarik gabe, kolore nahasia izan da euskal usarioan. Izan ere, mendebaleko tradizioko urdin hutsa, purua eta birjina adierazteko erabiltzen ditugun zeru kolorea, azula, blua eta antzeko hitz modernoak oso berandu sartuak baitira gure usadio zaharreko urdinaren aldean. Kastillanoz ‘piedra caliz’ esaten zitzaionari, euskaraz karaitza ez ezik, harri urdina ere esaten zitzaion. Era berean, gaur egun buruan kanak hasi zaizkion batengatik, gaur egun buru zuritzen hasi dela esan arren, usario zaharrean buru urdintzen hasi zela esaten zen. Auzo erdaratako ‘chenu / canoso’ euskal usadio zaharrean beti urdin izan da. Beste zentzu batean, neskazaharra esateko, Iparralde guztian mutxurdina erabiltzen da. Musugorri hitzak larru beteko sasoia eta osasuna adierazten duen bezalaxe, mutxurdin hitzak, justu, horren kontrakoa adierazten du: sasoirik edo osasunik hoberenak joandako seinale deneko musu urdina, aurpegiko larru zimurtua. Oztin hitza ere urdin adieran agertzen da Elhuyar hiztegian.

HORIA: Harrituta geratu naiz horia esateko zenbat hitz dauden ikusita.

  • Beilegi: Azkuek (1969) dio: «Amarillo muy vivo, jaune tres vif» eta
    bere erabilera bizkaieran kokatzen du, ahoskera diferentetan Arratia, Orozko
    eta Txorierrin alde batetik eta Bermeo, Lekeitio eta Markinan bestetik.
    Jatorri aldetik, ez du zalantzarik sortarazten, konparazio bat ematen da
    Lopez-MeMendizabalek (1976) adierazi bezala: «BELLEGI (de BEI-LEGI,
    como)». Tokian tokikoak, beste forma batzuk ere ager daitezke:belleri, belligi,
    bellegi, belegi, belegixe, beileska, beilezta…
  • Belio: Nire kasuan belioren lehenego aipamena Barandiaranen
    lan batetik jaso nuen (1961: 28) Berriatuko Santa Kutz inguruko pasadizoa
    kontatuz eta, bertan agertzen den bezala, erdarazko adiera «amarillo» zen.
  • Laru: Zenbait tokitan hedatu eta erabilia dugun hau (bereziki Ara-
    maio eta Leintzen kokaturik, Azkue, 1969) «hori» estandarizatuaren sino-
    nimoa dugu («Amarillo, gualdo, jaune», ibid.). Aditz forman ere (larutu,
    horitu) erabiltzen da, hiztegietan aurkitzen dugun bezalaxe: Garia larutzen
    hasten denean. Hala ere, hiztegietatik edate honek hori ahul adiera eskai-
    niko digu eta, beilegiarekin batera, aurrerago helduko diot ñabardura honi.
    Erdarazko kide interesgarria dugu animaliei atxikia: «overo» eta azal-
    penetan: «dícese de los animales de color parecido al melocotón».

Hainbat hitz ederrekin egin dut topo koloreak adierazteko:

  • DUNDU: Azkueren hiztegian (1969) horrela dugu: «1o (R-bid-uzt),
    azul, bleu. Odoi-adar bat erkitan denean gorri ta dundu, euria eragutan
    du: cuando sale un nubarrón rojo y azul, trae la lluvia (…) -2o Dündü (S-
    at), oscuro, obscur. Denbora dündü düzü, el tiempo está oscuro». Eta ja-
    rraian aipatzen ditu txikigarriak diren «D ~ und ~ u, d ~ und ~ us ~ ka (R-bid), azulado,
    azulcito: bleuâtre, azuré». Retana hiztegian (1976) ere antzera azaltzen da;
    Orotarikoan ordea (Michelena, 1990), adibide polit bat dugu: «Zerualdea
    soiñeko panpinez atondu zan, oso oztin, dundu oro», dundu eta oztin hi-
    tzen gertutasuna agerian utziz. Baina ezin aipatu gabe utzi ‘urdin’ hitzaren azalpenetan Azkuek diona, hain zuzen ‘azul, bleu’ adieraren bukaeran: «La palabra roncalesa DUNDU indica con más propiedad este color» (1969, II, 368).
  • violetAMUSKO: Azkueren hiztegian (1969) dugu: «(B, Añ), morado,
    violet». Kasu hau bitxikeria baino ez bada, autore ezberdinak jasotzen dute
    hau: Umandi (1976: 33), Lopez-Mendizabal (1976), Placido Mujica (1981:
    honek amusko eta amuzko dakartza), Retana (1976, Azkuerenera bidaliz)
    eta Orotarikoak (1990) propio seinalatzen du Azkuerengandik jasoa dela,
    honek Añibarro aipatzen duela iturburu adieraziz.
  • MUSK: Kasu bitxia honakoa, erraz topatzen ez dena eta (berriro
    ere) Azkueren lanean (1969) aurkituko dugu: «(S, Gèze), pardo, brun».
    Lopez-Mendizabalek ere (1976) jasotzen du eta Orotarikoan (1990),
    «brun» horrez gain, «müsk, bleu» topatuko dugu. Bere erabileraren beste
    aztarnarik ez.
  • MORA: Saraitzu-Salazar bailaran kokatzen du Azkuek (1969), za-
    lantzazko ikurra gehituz: «azul, bleu (?)». Familiakoak ditugu moraiska:
    «azulado, beuatre, bleuté» eta morantza: «1o- violáceo, color que tira a vio-
    leta, 2o- morado».
  • MINIMA: kasu hau Azkuek jasotzen du bere hiztegian (1969), in-
    formazio-iturria Duvoisin hiztegi eskuizkribua aipatuz eta zalantzazkoa
    dela adieraziz: «(?, Duv. Ms), color castaño, moreno: châtain, brun». Oro-
    tarikoan (1990) berdin agertzen da. Kasu honen erabilerarik ez dut inon to-
    patu eta, besterik ezean, bitxikeriatzat baino ezin dugu hartu.
  • _MG_3203_1HITS: Honen inguruan esan dezakegu bi direla adiera nagusiak,
    biak ere ageriko harremanekin: Alde batetik dugu kolore galtze hori, kolorge egotea, bizitasunik ez agertzea, zurbil, margul, beluri, toil, zurpail eta tankerakoekin adierazita.
  • BELURI: Aurrekoarekin batera zurbil, kolorea galtzea, bizitasunik
    ez agertzea eta enparauak batu daitezke honekin. Azkuek dakar «color pa-
    sado, pálido: fané, páli» eta Orotarikoan (1990) gauza bera dugu.
  • MARGUL: honentzat ere ‘kolore galdu duena’ eta antzekoak era-
    bil daitezke: «descolorido, despojado, desprovisto de color» eta aditz for-
    man «ponerse macilento, perder el color».
  • ZURBIL: «kolore hori-zuriska edo eskasa duena (bereziki aurpegi-
    ko larruazalaz mintzatuz erabiltzen da).
  • HORI-GORRI, baita gorri-hori > «color leonado», «anaranjado»,
    edo Azkuek.
  • ZURI-GORRI: (baita gorri-zuri ere) erdarazko «rosa» adieran
    (Preciado, 1992: 422) edo gizasemeekin erabilita «sonrosado» adiera nagu-
    92 TANTAK, 36, 2006, 73-103 orr.sian, aurreko artikulu batean azaldu bezala.
  • PINTO: Berez bi koloretakoa izendatzen da honekin, baina arraiak
    izan beharrean, ongi mugatutako orbanak (tita txikiak baino handiagoak)
    dira kasu honi dagozkionak.
  • Los-gatos-de-tres-colores-son-siempre-hembrasPIKART: «(BN-ist) mosqueado, salpicado. Gatu pikarta, gato
    de muchos colores. Landa pikarta, campo en el que la cosecha es desi-
    gual».
  • BERTZIN: (Azkue, 1969) «(B-i-l), BERTS_IN (B-m) abigarrado
    (se dice del ganado vacuno), que tiene barras de distintos colores».
  • MAZKARO: senide hau ere; Azkueren hiztegian (1969) honakoak
    «1o (S, Gèze) abigarrado, se dice del carnero cuyo hocico es de diferen-
    tes colores 2o (S?) sucio 3o (R) tiznado, manchado»
  • IZPIL: Azkuek (1969) dakar «(B-a-d-l-m-oñ), pinta, tache» eta «iz-
    pildun, pinto, dotado de pintas», «moteado».
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s