Altza Porru: Mesias euskalduna

Duela hilabete batzuk Jakobak deitu zidan “Altza Porru” libururako bere aurkezpen “umoretsua” idatzi nezan eskatzeko.  Orain, berriz, liburua labetik atera berri dagoen honetan, aurkepenera gonbidatu gaitu bertan parte hartu dugunok. Nik Maialen Lujanbioren hitzaurrearen ondotik hartu dut hitza (hau marka!). Modu txikian bada ere, gozamena izan da saltsa honetan parte hartzea 🙂

04

Argazkia: ARGIA

Hauxe aurkezpenean kontatu nuena:

“Herrikide dut Jakoba; beraz, bere bizar-arotik ezagutzen dut. Ondo gogoratzen naiz berataz dudan lehen inpresioa: 16 bat urterekin ikasturte-amaierako bidaia egin nuela Amsterdamera, eta bertatik soineko futurista ekarri nuela. Halaxe, Usurbilen amona-mantangorri itxurarekin atera nintzen dema-plazara, jendearen harridura eta marmarrerako. Eta egun horretan Jakobak, horrela jantzita ikusi ninduenean, ez dakit zehazki zer esan zidan, baina bai nire ausardia txalotu zuela. Egun horretan bi gauzetaz konturatu nintzen:

1. Betaurreko eta Bizardun tipo hori kontuan hartzeko modukoa zela, ohikotik ateratzen zelako.
eta
2. Usurbil ez zegoela prest nire estetika berrirako.

Handik bizpahiru urtera Noaua! aldizkaria sortzeko prozesuan egin genuen topo, eta nire lehen inpresioa berresteaz gain (hau da, bisioa duen pertsona zela), bere zorroztasunaren akuilua ere ezagutu (pairatu?) genuen kazetaritza ofizioan hasten ari ginen gaxte haiek.

Ordutik hona Jakobak bizarra moztu du eta nik ez dut sekula gehiago jantzi soineko hura, baina berak eutsi egin dio bide-goldatzaile izaerari.

Zer diot bide-irekitzailea, Jakoba (euskaldunon) Mesiasa dela esango nuke! Bera da Aukeratua!

Lurra eta ilargiari lotuta bizi da guri ARGIA emanez.

“Bizi baratzea” da bere biblia.

Eta gu “Jakobitak” bihurtu gara.

Gaur bigarren aldiz iraultza dator baratzetik.

Bejondeizula eta ALTZA PORRU!”

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s