Altza Porru, Txoministak eta Ahazten ditugun gauzak

Hona hemen ekainaren 16an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (9. minututik aurrera)

———

ALTZA PORRU” LIBURUA
altzaAltza Porru irudi eta komiki liburua aurkeztuko da Jakoba Errekondo eta zortzi marrazkilariren eskutik, gaur Karabelako ekonekazaritzaetxaldean, 18etan Hernanin.
Baratzearen sekretu guztiak deskubritu dizkigu Jakoba Errekondok Bizi Baratzea liburu arrakastatsuan. Lantzen dugun lurrarekiko ikuskera aldarazi digu gehienoi, eta beste askori jakin mina eta grina piztu. Orain, zaleak eta irakurleak itxaroten ari ziren bigarren lana kaleratuko du ARGIAk: Bizi Baratzea, Altza Porru.

Aurreko liburua bezala, hau ere mugarri izateko bokazioz erditu dugu, eta osagai nagusi bat izango du: umorea. Euskal Herrian aski ezagunak zaizkigun zortzi marrazkilari elkartu eta lanean jarri ditugu, Jakoba Errekondorekin eman eta hartuan: Antton Olariaga, Asisko, Unai Iturriaga, Ainara Azpiazu, “mattin” martiarena, Joseba Larratxe, Unai Gaztelumendi eta Zaldieroa.
TXOMINISTAK” WEB TELESAILA
Webseriearen-aurkezpena-1xxxTxoministak izenburuarekin web telesail berria sortu da udaberri honetan. Hiru Damatxo Ideia Faktoriari bururatu zitzaion telesailaren ideia: Txoministak web serie berriak, Euskal Herria askatuko duen alderdi politiko baten abenturak kontatzen ditu.
Txoministak web-serie berri honek alderdi politiko berri bat osatu duen laukote baten istoria kontatzen du (Karmele, Txester, Larra eta Txomin) eta euskal gatazkari umoretik heltzea du helburu. ERRIOXA Euskal Herria da!

Lehenengo denboraldiak, momentuz aurreikusita dagoen bakarra, zortzi kapitulu izango ditu. Asteazkenero, 10 minutuko pieza dago ikusgai. Argiako multimedia atalean estreinatzen da kapitulu bakoitza.

 

Esandakoa, ez ahaztu bi gomendio hauek 😉

AHAZTEN DITUGUN GAUZAK
Izan ere, zenbat aldiz gertatzen zaigu Manu, estudioan sartu eta paperak edo boligrafoak edo beti zerbait falta zaigula. Eta gaur horretaz hitz egitera etorri naiz: ahazten ditugun gauzetaz, alegia.

residential-property

Atari edo atalase efektua izaten da askotan honen arrazoia. Eta zer da hau? Indianako Notre Dame unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, gela batetik bestera atea gurutzatzen dugunean gauzak askoz gehiago ahazten zaizkigu. Eta gure burmuinak ateak mozketa puntuak bezala hartzen dituela ondorioztatu zuten, eta horrek memorian eragina duela. Zatiketa bat bezala ikusten duela. Tokiz aldatzen dugunean gure arreta gunea aldatu egiten da eta gauza askotan ezin dugunez konzentratu, burmuinak lan batzuk ahaztu egiten ditu. Honek ate guztientzako balio du: autokoa, etxeko armairukoa eta baita frigorifikoarentzat ere! Lasai, gure burmuinak ondo funtzionatzen duenaren seinale baita.
Entzuleentzat galdera: zer da gehien ahazten duzuena? Zerrenda bat osatu dut:

1. Norbaitek agur esan eta ez zarenean gogoratzen bere izenaz. Edo bilera edo festa batean norbait hurbiltzen zaizunean eta bera zure izenez hitz egiten dizu eta zu bitartean kasu egin beharrean, hortxe zabiltza nola izena ote duen gogoratzen saiatzen. Eta une horietan aurpegi oso berezia jartzen dugu, hau da, kasu egiten ari ez garenean baina buruarekin baiezkoa esaten… eta noski, zerbait galdetzen digute eta okerrago geratzen gara.
2. Datak. Urtebetetzeak, urteurrenak… Hau klasiko bat da. Ni oraindik ikastolako gelakideen urtebetetzeetaz gogoratzen naiz, eta oraindik paperazko agendan apuntatzen ditut. Harreman askoren liskar-gaia izaten da hau. Eskerrak gaur egun teknologiari esker harreman asko salbatzen dituen herraminta dagoen: Facebook bedeinkatua!

list.2
3. Erosketa zerrenda. Paradoxa bat ematen da hemen. Erosi behar dituzun gauzak ez ahazteko idazten duzun zerrendan galtzen duzuenean gertatzen da.

4. Pasahitzak. Tarte honetan noizbait hitz egin izan dugu pasahitzei buruz. Hainbeste tokitarako behar ditugu: sare sozielaten, banketxean, on-line erosketak egiteko, giltzapean duzun egunerokoa irekitzeko… Ez da harritzekoa ahaztea! Gogoratu hala ere beti berdina ez jartzen eta errazak direnak ere ez (01234 edo zure izena, adibidez).
5. Giltzak. Nori ez zaio gertatu? Atea ixten duzun une horretan konturatzen zara giltzak barruan utzi dituzula, edo okerrago, barruan giltzak jarrita utzi dituzula! Pentsa zenbat jenderi gertatzen zaion, Lanbide bat bakarrik horretarako existitzen dela: Sarrailagilea.Atari efektuaren une gorena izaten da hau.
6. Zartagia, eltzea,… Telefonotik deitzen digutenean edo zerbait egitera beste toki batera joan eta lehen aipatu dugun atari efektuak eraginda sutan dugunaz ahaztu egiten gara. Txamuskina usaia sudurretan sartzen gaituen arte.
7. Mugikorra ordua begiratzeko begiratu eta ez duzunean ikusten. Zenbat aldiz egiten dudan hau! Ordua begiratzeko mobila hartu, berriro utzi eta konturatu ez duzula ikusi ere egin.

Funny-Cow-Hanging-On-Railing
8. Esnea. Nire kasu konkretua. Beti ahazten zait erostea eta madarikazioka aritzen naiz goizetan gosaltzerako garaian. Uste dut bide honetatik joanez gero, praktikoagoa dela zuzenean behi bat etxean edukitzea!
9. Landareei ura botatzea. Nire etxeari hilerri botanikoa deitzen diote, landarerik ez delako bizirik ateratzen. Barkatuko al nau Jakoba Errekondok! Bekataria naiz!
10. Aterkiak. Jakizue munduko aterkien negozioak niri esker egiten duela aurrera. Urtean gutxienez bizpahiru aterki erosten ditut eta automatikoki galdu: trenean, tabernetan, kalean,…

 

Manu eta bukatzeko primizia handi bat eman behar dugu, ezta Manu? Entzun ditzagun gure kolaboratzaileak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s