Festetako tiovivo gunea: inframundu txurreroa

Info7 irratiko #Astorroxa saioan ekainaren 29an egindako monanologoa (monologo txikia, alegia) duzue hemen. Hilean behin egunerokotasunari irribarrea ateratzen saiatzen naiz. Oraingo honetan:

Festetako Tiovivo edo Barraka gunea edo nik deitzen diodan bezala, inframundu txurreroa.

Entzun AUDIOA hemen.

———-

Oraintxe ospatzen ditugu Usurbilen Santixabelak, herriko festak. Ondo pasa eta errutinatik ateratzeko izan ohi dira festak, gozatzeko. Baina gaur aipatu nahi dut festen alde ilun bat, guraso izaten zarenean berrezagutzen duzun inframundua, eta berrezagutu diot nerabezarotik ez duzulako bisitatu (nik behintzat ez): tiovivo edo barraketako gunea, alegia. Niretzat, inframundu txurreroa.

Izan ere, bertara joatean dimentsio berri batean sartzen zara; kolore, mugimendu, musika eta txurro usaiduna. Bertan, guraso bezala, fase desberdinak pasa behar izaten dituzu:

El Carrusel

Argazkia: http://ow.ly/U1GJ301Q3NS

BETIKO TIOVIVOA. Hauxe da abiapuntua Usurbilen. Haurra gutxi edo gehiago eserita mantendu daitekeen unetik 6-7 eta 8 urtera arte asmakizun zital birakari honi kateatuta egongo zara. Lehendabiziko aldian edo bigarrenean une hunkigarria izaten da; zure txikia zoriontasun betean ikusten duzu suhiltzaileen kamioiean sartuta, edo elefantetxoaren gainean, eta bira bakoitzean agur esaten diozue elkarri. zein ederra! BAINA festetako azken egunean, dagoeneko 35 aldiz buelta ematen ikusten duzunean, musikak belarriak odoletan jartzen dizkizunean, aluzinazioak izaten dituzu. Nirea, adibidez,  tiovivoko BAMBI oreinaren gainean jarri eta betiko ihes egiten dudala da, edo traste madarikatu horri entxufea puskatu egiten diodala.

1-camas-elasticas-fiestas-infantiles-alquiler

OHE ELASTIKOAK. Hauek nolabait esateko, nire gustukoenak dira mundu latz honetan. Umeek ariketa egiten dute, salto, txiribuelta… baina infrentzua du: 5 minututko saioa egiteko GUTXIENEZ 40 minutu itxaron behar dituzula. Tarte horretan, belarria ondo jarriz gero, belarra nola hazten den eta bizitzak nola ihes egiten dizun entzun ahal dezakezu.

Coches_de_choque,_albacete

Argazkia: Angel Aroca Escámez

AUTOTXOKEAK. Haurrak koxkortzen direnean, hurrengo fasea hauxe izaten da. Oraindik zure kumea ez duzu bakarrik uzten, eta hortxe sartzen zara berarekin auto nimiñora. Hemen musika aldetik ere aldaketa nabarmentzen da, erregetonaren munduan sartzen baitzara. Eta baita pubertaroaren hormonekin ere. Izan ere, zurekin batera beste 20 gaztetxo daude pistan, beraien nerabetasunaren grina kolpeen bidez askatzeko prest. Eta zu han erdian, Shakira baino gerri joko gehiago eginez inork zu eta zure seme-alaba jo ez zaitzaten. Baina nerabeek beldurra usaindu egiten dute (ZURE BELDURRA) eta atzetik hasten dira denak batera, San Ferminetako zezenak bailiran.

maxresdefault

LA OLLA. 7-8 adin tarte horretan Usurbilgo barraketako izarrera igotzen hasten dira. Badakizue zer den, ezta? Eltze formako tramankulu bat, biraka eta biraka hasten dena gero eta azkarrago, aldi berean gora eta behera egiten duelarik. Baina ZER nezezidade dago horrelako gauzak asmatzeko? Autoan noala kurba itxi bat hartzen dudanean burua bueltaka jartzen zait eta! Horregatik alabak “ama, nerekin igoko zara?” galdetu zidanean hil ala biziko kontua zela jakin nuen (nirea, hain zuzen ere), eta guraso batek hartu behar nuen erabakia hartu nuen: koadrilako beste bati esan bertara igotzeko. Hari esker bizirik nago oraindik.

IMG_3371

 

TIRO PITXOI. Klasikoetan klasikoa, eta heliozko globoen atzetik, dirua botatzeko biderik zuzenena da. Noizbait norbaitek eman al dio palillo txatu horri?

dinero-volando

Amaitzeko, DIRUA aipatu dugu eta ezagutzen ditut familiak festetako tiovivotako pasaldia finantzatzeko kredituak eskatu behar izan dituztenak. Eskerrak aitona-amonak beti izaten dutela likidezia beren bilobentzat!

Beno, plazera izan da ikasturte honetan hemen egotea. Festa eta uda ona pasa!!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s