Euskal bildumak eta ikasturte hasieraren ajeak

Hona hemen irailaren 8an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (15. minututik aurrera)

———
Zer moduz joan dira oporrak? Ondo, ezta? Ni ere primeran ibili naiz eta gogoz nator berriro hona, tarte eder bat pasatzera. Oraingo denboraldian ere albiste bitxiak, aholku xelebreak eta musika eta nola ez, Pepi eta Joxe izango ditugu gurekin. Faltan sumatu dituzue, ezta? Ba hementxe dituzue, eta gogoz datoz , adi!!!

 

BILDUMA BERRIAK
Garai honek badu berritik asko: ikasturtea hasten da, lanera bueltatzen gara, programazioak berria martxan jartzen da,… Eta aurten, EAEn hauteskunde kanpaina ere estreinatuko dugu… baina nik gaur mahai gainean jarri nahi dut urte sasoi honetan gertatzen den fenomeno berri batekin:

Bildumak egiteko iragarkiez ari naiz, bistan denez. Irratiari diodan errespetua zalantzan jarri gabe, telebistan ematen dituzten iragarki hauei buruz apunte batzuk egin nahiko nituzke. Izan ere, Irailarekin batera, mota eta itxura desberdin guztiko bildumak egiteko iragarki zaparrada jasotzen dugu, zein baino zein xelebreagoa:

  • Panpin-etxe viktoriarra.
  • Mineralen
  • Star warseko kaskoena
  • Erretzeko pipena
  • Ibilgailu mota guztietako maketena: hegazkin, gerrako ibilgailu, bizikleta,…
  • Punto de cruz egitekoa
  • Portzelanazko katutxoena

Euskaldunontzat beste eskaintza bat balego, animatuko ginateke. Adi, beraz, ekintzaile horiek, ideia batzuk proposatu behar dizkizuet eta!

  • Ikastolen aldeko jaiak, musika festibalak, eta mota guztietako kausaren aldeko edalontziakmakrojaialdietako edalontzien bilduma! Osatu ezazu etxeko baxera Euskal Herri osoko txostenako edalontzi eta katxi eder hauekin!
  • HITZOKEI scrabel. Astero hainbat hizki jasoko zenituzke, eta hitzokeien hiztegiaren faszikuluarekin batera. ere bai familia osoarekin jolasteko: Adibidez: Akerman: superheroi kabroiena. Edo Zorgina: gauzak ordaintzeke uzteko botere magikoa duen pertsona. Hizkiak nahastu eta Irudimena lantzeko mahai-joko onena!
  • Risk, beharrean ArRISKu estrategia jokoa zatika, baina euskal politikagintza oinarri hartuta. Aliantzak, ezkerra eta eskuinaren arteko lehia… nor izango da garaile? Astero alderdi desberdinetako hautagaien irudiak eta lehenengo astean mahai-jokoa. Hauteskunde kanpaina hasita dagoen honetan benetan aproposa!
  • eganXabier Saldias eta EGAN en diskografia guztia birmasterizatua: Hemen gaude, Festarik festa, denok dantzara, Queen omenduz, Dantza eta Kitto, Meta eginez… jaso ezazu astero astero plazako musikarik onena, Euskal Herriko historia zati bat bakoitzean! Eta lehen zenbakiarekin, Saldias bezalako gezurrezko bigote bat opari!

 

IKASTURTE HASIERA
Iparraldean pasa den astean eta hegoaldean atzo hasi zen ikasturtea etxeko txiki eta gazteentzat. Eta nik gehituko dut: gurasoentzat ere. Garai hau nahikoa estresagarria izaten da denentzat, adibidez:

ordularia
1. Ordutegiak berriro doitzea. Edo zombiaren itzulera. Udan erlojurik gabe ibili gara, eta ez diot metaforikoki, erlojuak benetan galdu ditugulako uda honetan, ez dugu gastuetarako ere egiten! Udan dena doa beste erritmo batean, beranduago esnatzen zara, beranduago bazkaltzen duzu, eta beranduago sartzen zara ohera. Eta noski, etxeko txikiak ere horrela ibiltzen dira, eta oraintxe ditugu komeriak, betiko orduan oheratzen dituzunean dopatutako grenblisak dirudite, ezin loak hartu. Eta goizean… gurasoak superheroiak bihurtzen gara, Martin Kittok dioen bezala, bengalariak bihurtzen gara: benga gosaldu, benga jantzi! Benga,berandu iritsiko gara! aritzen garelako.
412_79212_2350157_375944

2. Liburuak forratzea. Herenegun aritu ginen alaba eta biok liburuak forratzen. Bai, azken unean, badakit. Eta Zer nahi duzue esatea, ez naiz batere abila eskulanekin eta liburuak forratzeko unea gaizki bizi dut, forratu baino borrokan egiten dudalako. Zeloa ezin kendu, oker jarri, tolesdura mordoiloak egin, plastikoa kiribildu… izerditan bukatzen dut. Badakit orain badaudela prestatutako forroak, edo pegatzen direnak, edo marrak dituztenak, baina zer esango dizuet, baldarra bai baina ni gai honetan betiko forroaren aldekoa naiz. Inguratu eta besoko ileak tentearazten dizunaren aldekoa, alegia. Ea alabaren andereñoak ikasturtea ez didan errepikarazten.

stressed-lady

3. Eskolaz kanpoko saioak aukeratu eta egutegiak bat egitea. Tentsio une bat baino gehiago sortarazten du gai honek. Aurten zertan nahi duzu izena eman? Eta zure ezpalak erantzuten dizunean: antzerkia, igeriketa, Gimnasia erritmikoa, marrazketa, multikirola, xakea, musika, ekitazioa eta papiroflexia. Hortxe bihotzak taupada bat saltatzen du. Alderantzizkoa ere gerta daiteke, ere, gurasoek dauden ekintza guztietara apuntatu nahi izatea. Izan ere, batzuetan aitortu behar dugu gurasoak pixka bat itsutu egiten garela kontu honekin. Nik honi dentistaren sindromea deitzen diot, haur horrek ez duelako aste osoan zehar hutsune bakar bat ere bere agendan.
Egoera hau biderkatu ezazue haur bat baino gehiago badaukazue eta konturatuko zarete kontu honen dimentsioaz.

 

70d9ad9486554923be655d6603d087c6

4. Seme-alabaren arropa guztia txiki geratzen zaiola konturatzen zarenean. Baina nola hazten diren haurrak udan, ezta? Maiatzaren bukaeran ondo zeukan galtza irailean kixkilletara joateko bezala geratzen zaie. Saiatzen zara moda berria dela esaten baina soilik lehen egunerako balio du truko honek. Esperientziaz esaten dut. Gainera, aizu, markako jantziak eskatzen dizkizue! Noski, etxeko kontularitza gehiago ez okertzeko, gurasoak saiatzen gara beste bide batzuk aurkitzen. Hau da, beraiek NIKE eskatu eta NIKEZ markakoa ekartzen diezunean, edo Levis eskatzen dutenean eta guk ELBIS erosten dizkiogunean. Edo familia eta lagunen alaba eta seme zaharragoen arropa uzten dizutenean eta zure txikia bere neurria baino hiru talla handiagoko zapatillekin bidaltzen duzunean, pailazo efektua.

1442245234_361547_1442245580_noticia_normal

5. Guraso waxap taldeak martxan jartzen dira. Hemendik aurrera “irakurri gabeko 654 mezu dituzu” abixua ikusiko duzu zure mugikorrean egun bat bai eta beste bat ere bai.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s