Zinemaldirako aholkuak eta Lazkao Txiki

Hona hemen irailaren 15ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (12. minututik aurrera)

ZINEMALDIA
Bihar hasiko da Zinemaldia Donostian. Milaka pertsona hurbilduko dira gipuzkoako hiriburura filmak ikustera, eta hori dela eta, gomendio batzuk emango ditugu.

  1. Ez berandu iritsi. Lehenik eta behin zuregatik, filma ez duzulako osorik ikusiko, baina batez ere bertan daudenengatik. Gainera azkena iristean normalean erdi erdian izaten du aulkia, eta denak altxatu behar izaten dira.
  2. palomitakGomendio zuzena: ez jan. Ez dago ezer deserosoagorik pelikula ikusten ari zaren bitartean aldamenekoa pipak, patata frijituak edo okerrago, txaskis edo antzekoak murtxikatzen ari dela entzutea baino. Ezta kristal zatiak jaten ariko balitz ere!
  3. Gozokiak badira ere kontuz, mesedez, papera aurretik kendu, bestela ez duzu inoiz lortuko eta ikaragarrizko burrunba aterako duzu. Hau zuzenki lotuta doa eztularekin. Eztulka hasten bazara eta minutu batean ez bazaizu pasa karamelua eta urarekin, arren, otoi, atera kanpora birikak berreskuratzera.
  4. Zurrupadak. Ez. Kitto.
  5. Ez hitz egin. Eta pelikula ikusten ari diren bitartean komentarioak egiten dituztenak. Bi eratakoak: orain hau pasako, edo orain hau esaten dutenak. bestetik ez direnak enteratzen eta 10 minutuero baina nor da hau? Eta non dago bestea? Galdetzen dutenak. Arren, isildu!!
  6. Besoa jartzeko beretzat hartzen duena. Ezezagun baten aldamenean zaudenean kontuz ibili behar da honekin. Ezin duzu zuretzat hartu, baina zaila da erdi bana egitea. Edo adostu txandaka erabiltzea.
  7. Woman Using Cell Phone During MovieTelefonoa itzali. Ez du balio soinurik gabe jartzea, bibrazioak ilarako denak nabaritzen ditugulako eta nahiz eta zuk itzali, denok hasten garelako ea gurea den ikusten, horrek dakarren aztoramenarekin.
  8. Kontuz aurreko jarlekuarekin, ez ukitu eta kolpetxoak edo ez eman. Batez ere misterio eta beldurrezkoak direnean hankak dardarka baditugu ere. Izan ere, ez dago ezer amorragarriagorik.

Hauetaz gain, espresuki Zinemaldiarako beste aholku batzuk ere kontuan izateko:

  • Etxean inprimagailu on bat baldin baduzu, saiatu akreditazio bat egiten (arroxa, adibidez). Ziurrenik ez dizute utziko sartzen, baina bat edo beste engainatu eta pertsona interesgarria zarela pentsatuko du. Donostiara joaten zaren bakoitzean aste honetan jantzita utzi, noski.
  • la-espectacular-cocteleria-del-dry-bar-del-hotel-maria-cristinaAdibidez, lortzen baduzu Maria Cristinara sartzea (nola edo ahala) zure izar kuttuna ikusteko, naturaltasunez jokatu, bertan gela bat izango bazenu bezala. Ez geratu zozo bat bezala ingurua hontza begiekin begira. Nik adibidez esango nuke Joxe eta Pepiren managerra naizela. Eta kafetegian ura 6 euro ordaindu behar baduzu, txintik gabe egin.
  • Norbait famatua ikusten baduzu, elegantzia pixka bat izan, ez joan astoa azanayuaren atzetik bezala eta selfia atera. Hurbildu disimuluan eta eguraldiari buruz edo Donostia zein polita den komentatu.
  • SONY DSCGauza berdina alfonbra gorrian. Bertatik pasa behar baduzu, aprobetxatu eta norbait ezaguna izango bazina bezala egin. Agurtu jendea eta argazkietarako jarri. Eta galdetzen badizute, ingelesez zerbait esan eta pentsatuko dute ez dakit nongo aktorea zarela. Krixton ilusiyua. Ni larunbatean joango naiz!

Bukatzeko, badakizue izar askoren artean Richard Gere etorriko dela, eta bere omenez Pepi eta Joxek zerbait berezia prestatu dute:

 

LAZKAO TXIKI

Gaurko egunez jaio zen Jose Miguel Iztueta Kortajarena, Lazkao Txiki. Lazkaoko baserririk garaienean jaio zen, Lazkaomendiko Abaliñen. Umorea erabiltzeko zuen abileziagatik gogoratzen dugu, erantzunetan azkarra eta hitz jokoetarako zuen maisutasunagatik. Berak ez zuen bere burua txiste-kontalari bezala ikusten eta ez zitzaion gustatzen irudi hori ematea. Umorea eta sormena maite dugunontzat eredu bat da.

Egun batean honela galdetu zioten Lazkao-Txikiri:
-Zu, Joxe Migel, nun jaio ziñan?
-Lazkaon,
-Eta hazi?
-hAzi iñun ere ez.

Beste batean honela galdetu zioten:
-Zuek zenbat senide izan zerate?
-Gu zazpi -Joxe Migelek-. Iru arreba eta lau anaL
-Eta bizi?
-Bizi, ni bakarrik.
-Eta besteak?
-Ez; haiek lana egiten dute.

3643_lazkaotxikiBeste bein. Beasaiñen. sakramentino baten meza berri batean giñan.
Badakit Lasa zuala apellidua. Meza eman zuanak egin zituan sermoiak. Jauna emateak eta danak. Oso elizkizun luzea izan zan. Alako batean, elizkizuna bukatu zalakoan, nere ondoan zegoan txistulari beasaindar bati onela esan nion:
-Bukatua izango da.
-Ez -erantzun zidan-. Oraindik falta da Te Deum.

Eta Lazkao-Txikik aldamenetik:
-Etzekiat orduan bukatuko ote deun!

Bein, Zaldibiko taberna batera joan omen zan Joxe Migel, mokadutxoren bat egiteko asmoz, eta bokadilloa eskatu zuan.
Etxekoandreak:
-Zer nai dezu: xerra, tortilla edo zer?
-Jarri zazu tortilla bato
-Frantzesa ala española?
-Berdin zait, itzegiteko ez det eta.


hqdefaultZaldibiko mutilzar batek botatzen dio Lazkao-Txikiri bertso bat, ez buru eta ez anka zuena, eta ondoren onela dio:

-Bertso ori esan nai aundikoa uan, e?
Eta Lazkao-Txikik:
-Ala bearko dik, esan ez dek ezer egin eta!


Baserri batera joan omen zan bein batean, bei bat erosteko asmoz. Atarian txakur igar-igarra ikusi zuan. Nagusia ate ondora agertu orduko, onela galdetu omen zion:

-Txakur onek zer dik izena?
-Luki.
-Olakoa eukitzekotan batere ez euki! Beiak ere igualtsuak eukiko dituk i(k).
Eta batere erosi gabe itzuli omen zan etxera

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s