Ikerketa xelebreak eta #WalkingOnTheWildSide

Hona hemen irailaren 29an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (13. minututik aurrera)

———

IG NOBEL SARIAK 2016
Konturatu zarete honezkero ni zientzia emakumea naizela eta hori dela eta gaurkoan aktualitatea eta zientziarekin lotutako gaia ekarri dut. Pasa den astean banatu dituzte aurtengo Ig Nobel sariak AEBetako Harvard Unibertsitatean. Urtean zehar egindako ikerketa zentzugabekoenak, barregarrienak -frikienak nahi baduzue- saritu dituzte beste behin ere. Hona hemen saridunak.

stuart_little_michael_j-_foxUgalketa saria: Ahmed Shafik egiptoarrak jaso du. Arratoien bizitza sexualean poliester, kotoi edo artilezko prakek izan dezaketen eragina aztertu baitu. Poliesterra soinean zuten arratoien jarduera txikiagoa omen, beharbada karga elektrostatikoen eraginez.
Bai, nosssssski! Ziurrenik karga elektrostatikoagatik izango da, eta ez arratoi gaixoak hanka-tartea gorritu egiten zaielako galtzen urraduragatik! Zenbat kalte egin du Walt Disney-ek!

Biologia saria: Sari hau banatu egin dute. Batetik Charles Foster britainiarrak jaso du azkonar, ur txakur, orein, azeri edo txori moduan bizi izan delako. Eta bestetik Thomas Thwaites-ek, ahuntzekin bizi izan delako muinoetan. Beraiek legez mugitu ahal izateko luzapen protesikoak sortu asmoz. Azken ez da ahuntzaren gaueko eztula!

Ekonomia saria: Britainia Handiko eta Zelanda Berriko Marcos Avis, Sarah Forbes eta Shelagh Ferguson-ek jaso dute. Harkaitzak begiratzerakoan hauengan hautemandako nortasunak aztertu izanagatik. Marketin eta salmenta ikuspuntutik hau dena. Harriak begiratzea: harrapazank, Txiribiton!

Funny White Horse Wallpapers HD 1280x720.jpgFisika saria: Hainbat herrialdeetako ikertzaileek aurkitu dute zaldi zuriei ezpatek ez dietela horrenbeste kosk egiten. Argiaren polarizazioa omen. Alegiya, tabanoak itsutu egiten direla. Niri ere berdina gertatzen zait udaran.

Kimika saria Volkswage14n-i eman diote. Kutsadura eragiten zuten gehiegizko isuriak automatikoki konpontzeagatik. Autoek probatzerakoan gutxiago isurtzen dute. Nik honi ironiaren saria ere emango nioke 😉

f4bfa019bcf3cc1bbbf334bf89855b53Medikuntza saria: Alemaniako ikertzaile talde batek sekulako aurkikuntza egin du. Ezkerreko aldean azkura izanez gero, ispilura begiratu eta eskuineko aldean azkura eginda konpontzen omen da.

Psikologia saria: Nazioarteko talde batek mila gezurtiri galdetu die ea zenbatero esaten dituzten gezurrak eta gero erantzunak sinisten dituzten erabaki dute. Ez sinistekoa, benetan!

Bake saria: Zentzu gutxiko eta modako hitz hutsek, txorakeria sasi-sakonek jendearengan nola eragiten duten aztertu dute. Inteligentzia maila baxuagoko jendeak gehiago sinesten omen ditu. Eta honek zer zerikusia du Bakearekin? Nik zer dakit, baina hala izango da!

Literatura saria: Fredrik Sjöberg suediarrak hiru liburu autobiografiko argitaratu ditu hildako euliak batzearen plazeraz eta oraindik hil gabe daudenak batzeaz. Eulimetaman, deitzen diote geratzen zaizkion bi lagunek.

1085055-11-20160923060425Pertzepzio saria: Japoniar batzuk ikertu dute nola makurtu eta gauzak hanka artetik ikusita desberdinak diren. Kultura honek, japoniarrak alegia, sortu ditu Doraemonen marrazki bizidunak.

 

WALKING ON THE WILD SIDE
Aspaldian ez dut Twitterreko, txiolandiako traolarik ekarri. Badakizue traolak gai berdina batzen duten hitzak izaten direla, aurretik sare itxura duen ikur hori jarrita. Beno, ba gaurko traola ingelesez dago, eta Lou Reeden kanta baten izenburuaren antza du: Walking On The Wild side, edo, alde ilunean oinez. Eta zergatik da hain barregarria? bertan, gure egunerokotasunean egiten ditugun gauza beldurgarri, edo ausart horiek jasotzen dituelako, baina ez superheroi eskalan, lurtar eskalan baizik. Kasu honetan gainera, traola honek badu aita, Faktoria saioko lagun on bat: Santi Leoné, hain zuzen ere.

Zenbaitetan, nektarinak eskuar izanda ere, melokotoi bat jaten dut, zuritu gabe, hozkiari soraio #WalkingOnTheWildSide

sansaliakEuria egon berri, eta sandaliak jantzita irten naiz kalera #walkingOnTheWildSide Leire Narbaiza

Gehienetan, ez dakizkit “kultura” lehiaketetako erantzunak, eta horrek ez nau batere kezkatzen #WalkingOnTheWildSide

9crzbr89iKanpoan saltoka eta espantuka aritu ondotik, barnean zegoena ateratakoan duintasun itxura handiz sartzen naiz komunera #WalkingOnTheWildSide

Batzuetan, solasaren emozioak hartaratuta, asmatu egiten ditut hikako formak #WalkingOnTheWildSide

panteraBatzuetan, supermerkatuan, Pantera Rosa bat erosi eta bidean jaten dut, etxekoei deus erran gabe #WalkingOnTheWildSide

Asteburua “ikusi-makusi”ra jolasten hastea #WalkingOnTheWildSide

nicolasLarunbat gauean Nicolas Cagen pelikula bat ikusten #walkingOnTheWildSide

Boletoak etxean utzita eta loteria tokatu zaidan begiratu gabe noa lanera #walkingonthewildside Imanol Magro

Batzuetan, azal itsusia duten liburuak erosten ditut #WalkingOnTheWildSide

Batzuetan, ohatzera joaten naiz biharamunean irratian zertaz mintzatuko naizen jakin gabe #WalkingOnTheWildSide

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s