Barrez hiltzea eta euskaldunon Googleko bilaketa txoroenak

Hona hemen urriaren 6an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen

———

BARREZ HIL
Posible al da barrez hiltzea, Manu? Batzuetan pentsatu dezakegu txiste txarrek akabatu gaitzakela, baina esateko modu bat da.  Baina hain da ederra barre algara egitea!

Ba horrela hasi eta beste mundura joan zirenak ba omen daude:

Kristo aurreko III. Mendean Crisipo greziar filosofoa barrez hil zen bere astoari ardoa eman eta pikuak nola jaten ziten ikusten ari zenean. Beharbada zuetakoren baten pentsatuko du garai horretako umorearen mekanismoak sinpleak zirela, baina kontuan izan gaur egun Interneteko katutxoen bideoekin egiten dugula barre.

Beste batzuk diote 1660. urtean eskoziar aristokrata bat karkara betean eman omen zituen bere azken uneak, Carlos II tronura igo zela jakin zuenean. Espainiako erreinuan gertatzen ari direnak ikusita, tipo honek 10 segundu ere ez lituzke iraungo.

5818ce79436800703ded903477f8e2437eb71e07

1975. urtean Alex Mitchell 50 urteko igeltseroa The Goodies teleseriea ikusten ari zela barrez hasi (esketx surrealista eta komedia seriea) eta 25 minutu beranduago, bihotzekoak eman eta zendu zen. Egun batzuk beranduago bere emazteak Goodies hauei gutun bat bidali zien bere senarraren azken uneak hain dibertigarriak egiteagatik.

mariachi_1024x576_foto610x342
1989an Ole bentzen otorrinolaringologo daniarra ere telebista saio bat ikusten hil zen. Bere bihotzak 250etik 500 taupadara iritsi omen zen, bihotzekoak eman arte. Ez dakigu zein programa ikusten ari zen, baina mihi gaizto batzuk diote ETBko Habanera eta Mariatxien ikuskizunak zirela.
13506010_d70d830be6_z

2003an Dammoen Saen-um, izozki saltzaile tailandiarrak ametsetan barrez ari zela eman zuen azken algara. Bere emaztea esnatzen saiatu omen zen, baina ez zion kasurik egin. Batek daki, izozki-saltzaile izanda, beharbada Donostiko Aste Nagusian zegoela amets egin zuen, talo zaporeko izozkia jaten ari zela!
GOOGLE
Google bilatzailea adin nagusitasunera iritsi da. Pasa den astean 18 urte bete ditu eta askok ia ezin dugu bera gabe bizi. Bera da gure orakulua.

Mundu mailan egiten diren bilaketa xelebreenak zeintzuk diren begiratzen hasi naiz eta sexuarekin lotutakoak kenduta (hauek beti daude lehen postuan), honako galdera hauek dute arrakasta gehien mundu mailan:

  • Zer egin dezaket nire katuak maita nazan? Nik hori badakit: ezer ez. Horregatik catdira katuak.
  • Benetakoa al da Santa Claus? Izango ez da ba! Bestela nolatan egiten ditu hainbeste pelikula?
  • Zergatik ezkondu nintzen? Google oso azkarra da eta galdera hau jartzen baduzu abokatuen zerrenda ateratzen dizu.
  • Nola irabazi loteria? Google oso azkarra da eta beretzat gordetzen du erantzun ona.
  • Zergatik dituzte gizonezkoek titiburuak? Hau ziur naiz seme-alaba txikiak dituzten gurasoek (batez ere aitek) bilatzen dutela, minutuko 200 galdera egiten dituzten etapa zoragarri horretan. Googlek ataka askotatik ateratzen gaitu, aitortu dezagun.

Baina Googlen izenak bilatzen dira batez ere, bilioi bat eguneko! Eta norbere izenaren bilaketak ere badu terminoa: egosurfing. Nik egin dut froga eta argazkietan nire aurpegiaz gain, skrolla egin behera egin ahala, Rajoy eta Albert Riberaren argazki bat ateratzen da (!).

Azkenik, Googlen algoritmoak eta hainbat kalkulu egin ondoren, euskaldunok egiten ditugun bilaketa arrakastatsuenak zeintzuk diren jakin dut:

  1. Lehen postuan izen propio bat, argi eta garbi: Xabier Saldias
  2. Bigarren postuan galdera filosofiko bat: Zer arraio da ergatiboa?
  3. Hizkuntza zalantzak ere topean daude: benetan idatzi behar da komun amankomun 2e80ac_07e959eef2494d72ae71158670a16c64mv2_d_4000_2248_s_2-jpg_srz_505_284_85_22_0-50_1-20_0-00_jpg_srzordez?
  4. Laugarren bilaketa: Doraemon katua edo azkonarra da?
  5. Zein da euskaldunon ereserkia? Txoriak Txori? Ikusi mendizaleak? Negua joan da ta?…

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s