Zein da euskaldunon ereserkia?

Hona hemen urriaren 13an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (10:30. minututik aurrera)

———

EUSKALDUNON ERESERKIA
Pasa den astean Googleen euskaldunok egiten ditugun bilaketa xelebreenak zeintzuk diren jakin genuen, eta horietako bat zen “zein da euskaldunon ereserkia?” zen. Eta noski, horrelako gai garrantzitsua denbora gehiagorekin landu behar genuela erabaki genuen.

Musika pieza hauek kolektibitate, eskualde, herrialde eta nazioa identifikatzen dute eta batez ere kirolaren inguruan pasioak pizten dituzte. Beti erabili izan dira ereserkiak zirrarak suspertzeko. Ereserkiekin, talde bateko kideak identifikatu egiten dira, eta identitate kolektiboa indartzen dute. Ezagunenak badakigu zeintzuk diren: Marsellesa, AEBkoa, Erreinu Batukoa eta errusiakoa. Baina badaude datu kuriosoak honen inguruan:

stringflags

  • Letra luzeena duen ereserkia Greziakoa da, 150 estrofa ditu. Argentinakoa osorik abesteko, berriz, 20 minutu behar dira!
  • Letra laburrena, berriz, japoniakoak omen du. Lau lerrokoa.
  • Finlandiakoaren letra da bakarra gerrarako deia edo jainkoari aipamena egiten ez dion bakarra.
  • Beno, eta letrarik gabeko 3 ereserki omen daude munduan. España, Bosnia-Herzegovina eta San Marino.
  • Zaharrena Holandakoa, 1572koa.
  • Australiak, berriz, bi ereserki ditu. Ofiziala 1984. urtetik. Ez ofiziala “Waltzing Matilda” da eta gehienontzat hauxe da ezagunena. XIX mendekoa.
  • Hegoafrikako ereserkia originaletako bat da. XIX. Mendeko kanta bantuarekin lotzen delako. Bost hizkuntza agertzen dira: xhosa, zulua, sesothoa, afrikaansa eta ingelesa.

Eta euskaldunok? Zein da gure ereserkia?

Tradizionalki hiru ereserki aipatu izan dira Euskal Herrian:

1. Gora ta gora. Euskadikoa, Xabier Zabaltza Historia garaikidearen irakaslearen esanetan. 1936 Jose Antonio Agirrek ereserki ofizial moduan izendatu zuen, baina letrarik gabe, oso alderdikoia baitzen. 1983an legebiltzarrak berriro hartu zuen ereserki bezala.


2. Gernikako arbola. Xabier Zabalzaren esanetan, Euskal Herrikoa. Himno foruzalea zen, eta kantatzen zutenak euskal herritar sentitzen ziren, baina baita oso espainiar eta frantses ere. Hau da, himno nazionala zen, baina ez nazionalista. Hala, Patxi Lopez lehendakari izendatu zuten ekitaldian, Eusko ereserkiaz gain, Gernikako arbola ere jo zuten.


3. Eusko gudariak. EAJn du jatorria honek ere. 1936ko gerran abesten zuten gudariek, baina erabilera zabaldu egin zen gerora.

Hauetaz gain, hona hemen ereserki moduan izan daitezkeen proposamen batzuk:

4. Txoriak Txori, Mikel Laboa eta JoxAnton Artze.


5. Oi ama Euskal Herria, Benito Lertxundi.


6. Lepoan hartu ta segi aurrera. Telesforo Monzon. Pantxoa eta Peiok abestuta.

7. Araban bagare, Gontzal mendibil.


8. Ikusi mendizaleak. Sabin Lopez de Gereñu.


9. Xalbadorren heriotzean. Xabier Lete. Erramun Martikorenak abestuta.

Kanta berriagoekin ere froga egin dezakegu.
10. Itsasoa gara. Ken Zazpi.


11. Negua joan da ta. Zea Mays.


Bonus track . Hau ezin dugu erabili beste herrialde bat agertzen delako, baina beharbada moldatu dezakegu: Eganen MEXIIIIIIICO!!

Zeinen alde egiten duzu? Edo zein proposatuko zenuke zerrenda osatzeko?

Advertisements

2 responses to “Zein da euskaldunon ereserkia?

  1. Nik baten alde egitekotan Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori”-ren alde egingo nuke, “inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza dan” esaldia lapidarioa da.

    Baina hau Barretartia denez, hona proposamen egokiagoak:
    – Son Gokuren kanta, euskararen normalizazioaren alde planek baino egindako pertsonaia. “Ekin lagun bideari Son Gokurekin ez da beldurrik”
    – Athletic-en ereserkia, euskal futbol taldeen artean “Euskal Herriaren erakusgarria”, “Gora Euskal Herria” dioen bakarra. Eta guztiok dakigu futbola dena dela.
    – Maurizia Aldeiturriaga, historiako lehen punka,
    “Gizonak behar badau bere deskantsue
    Andrea hartu deiala zarra ta antzue.
    Andrea hartzen badu gazte umetsue,
    Faltako jako beretzat prentsue, beretzat prentsue. Aire!!”
    kopla abesten.
    – “Behin batian Loiolan” edo “Triste bizi naiz eta”, normalean ereserkiak ekitaldi aspergarrietan erabiltzen dira, abesti hauek aproposak dira lotan bukatzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s