Munduaren bukera balitz, zer egingo zenuke azken egunean?

Hona hemen urriaren 20an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (14. minututik aurrera)

———

MUNDUAREN AKABERA
Entzule maiteok, aste honetan Nature aldizkari zientifikoan irakurri dut, asteroide batek lurra joko duela 2880ko martxoaren 16an. NASAk 2021. urtean «Asteroid Redirect Mission» (ARM) misioa martxan jartzekoa da, asteroideak desbideratzea helburua dutelarik. 2880. urtea urruti dagoela dirudi, baina badakizue denbora gero eta azkarrago pasatzen dela, segituan izango ditugu gabonak gainean ;P

 

174017_92061

Baina kontua da gaur munduaren akaberaz hitz egin nahi dudala, izan ere, zenbat aldiz bukatzen zaigun mundua, ezta? Nik kalkulatzen dut gutxienez sei hilabetetik behin. Azkenekoa pasa den uztailaren 29an izan behar zuen, baina bistan denez, hemen gaude.

Egia da azken aldian gauza arraro xamarrak gertatzen ari direla, profeziak, batzuren ustetan: Bob Dylani Nobel saria ematea, burritaloaren ideia iraultzailea edo Xabier Saldiasen erretiroa…

Historian zehar munduaren akabera aurreikusi zutenen errepaso txikia egingo dugu.

  • Lehendabizikoak (honetan ere) erromatarrak izan ziren. Erromaren fundaziotik 12 romulo-remourtera suntsitua izango zela uste zuten, Romulori 12 arranok zenbaki mistiko horren indarra esan omen zioten. Romuloren gameluaren telefonoa pasa, arren.
  • Aurreko profezia bete ez zenean, arrano bakoitzak hamarkada bat ordezkatzen zuela uste izan zuten, hau da, Erroma sortu eta 120 urtetara.
  • Profezia hau ere ez zenean bete, urteko egunen data hartu zuten, hau da, 365, bere fundaziorik 265 urtetara. Hau ere ez zen bete.! Ez ziren lixtu-lixtuak.
  • Historiako lehen milurteko aldaketaren etorrerarekin ere mundua pikutara joango zela aurreikusi zuten orduko jakintsuek, baina noski, orduan ez zegoen mugikorrik ez waxapik eta jende askok ez zuen jakin, nahikoa lan bazuten izurria eta sorgin-ehizarekin.

666_1024

  • 1666an, Deabruaren zenbakiaren urtean mundua bukatuko zela pentsatu izan zuten. Baina beste zeregin batzuetan egongo zen Inpernuko Etsaia, munduak aurrera egin zuen eta.
  • 1806an Leeds herrian (IngalaterraN) oilo batek “Jesukristo badator” jartzen zuten arrautzak erruten hasi omen zen. Gero jakin zuten gizon baten txantxa zela, berak idazten zituela. Gau hartan, kantan esaten zuen bezala, oiloa hil eta gero… salda bero.
  • 1954an Martin andreak, Chicagoko etxekoandreak idazketa automatikoaren bidez estralurtarren mezuak jaso zituela esan zuen, bertan, abenduaren 21ean amaituko zela esaten zioten. Katxondo batzuk dira estralurtar hauek, beti modu originaletan eman behar beraien berri. Diferentzi ederra postal bat bidaliko baligute edo telefonoz deitu!

hollywood-sign-thinkstockphotos-134135219

  • 1994an Hinkle elizgizonak Jesukristo urte horretan Los Angelesen agertuko zela esan zuen. Amerikano hauek ere la letxe dira! Beraien pelikuletan bezala, dena beraien inguruan gertatuko dela uste dute. Ez daude ba toki ederrak munduan jesukristo agertzeko!
  • Hau gogoratuko duzu, Manu, izan ere 2000. urtea iristerakoan ordenagailuak ez zutela funtzionatuko esan zuten, eta dena kaosa izango zela. Gogoratzen? Ordenagailuak ez diren pikutara joan, baina beti bezala, badakite zerbait garrantzitsua idazten egiten ari garenean itzaltzen, eta gu dokumentua gorde gabe! Hori bai munduaren akabera!

profecias-mayas-2012

  • Eta beste hau ere buruan izango duzue: 2012 maien profeziekin ere kaparrada ederra eman ziguten. Abenduaren 21ean mundua ezagutzen genuen bezala bukatuko zela esaten zuten. Eta begira, hemen gaude oraindik, Doraemonen marrazki bizidunak milagarren aldiz ikusten.

 

Beno, kontua da Manu hemen gaudela bizitza gozatzen, eta lehen aipatu dudan bezala. Baina galdera hau planteatu nahi izan dut: zer egingo genuke egun bakarra geratuko balitzaiguke? Hauxe nire zerrenda:

bragas1
1. Barruko arropa garbia/berria jantzi. Amak bestela ez zidan barkatu ez beste mundu, galaxia edo dena delakoan.

koltxoia
2. Banketxera joan esan bertan dagoenari esan: eman nire diru guztia. komisioaren beldurrik gabe eta ohe azpian sartu.

san-bernardo_blog
3. Diru horrekin San Bernardo bat erosi eta familiarekin mendira joan.

metronaps-energypod-siesta
4. Bi orduko siesta egin. Ez det nahi iritsi nekatuta munduaren akaberara.

tocando-arpa
5. Harpa jotzen ikasi. Sokak dituen hori; bestea nahikotxo menperatzen det.

54f9df8911a3f
6. Telebista tertulia batetara joan eta esan aurrean dudanari telebistaren historian sekula entzun ez diren hitz hauek esan: arrazoi duzu, zuk emandako argudioak guztiz konbentzitu naute. Eskerrik asko.

200288905-001
7. Piszinara txapelarik gabe sartu eta (puzkerren bat bota).

s4020397_500
8. Igeldoko mendi suitzarrera igo. Adrenalina puntua.

receta-de-tortilla-de-patatas-con-calabacin-la-encimera-azul-600x3001
9. Dozena bat arrautzeko patata tortilla jan. Popatik kolesterola!

gona
10. Gona jantzi eta depilatu gabe kalera atera.

xabier-saldias
11. Xabier Saldiasekin abestu “Bakarrik lo ez”

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s