Kopilotuaren mandamenduak & auto-gidari motak

Info7 irratiko #Astorroxa saioan urriaren 26an egindako monanologoa (monologo txikia, alegia) duzue hemen. Hilean behin egunerokotasunari irribarrea ateratzen saiatzen naiz.

Entzun AUDIOA hemen.

———-

Gaur auto gidariez hitz egitera nator.. Izan ere, autoa oso presente dago nire bizitzan. Egunero egunero Usurbil-Eibar bidea egin behar izaten dut, 53 kilometro joan eta 53 kilometro etorri, alegia.

maxresdefault

Duela 9 urtera arte, ordea, egunero trenez egiten nuen bidaia. Zergatik? Beste erremediorik ez nuelako, gidatzeko baimenik ez nuen eta. Nire lagunen gehiengoak 18 urte bete eta segituan hasi ziren azterketa prestatzen, nik, berriz 31 urterekin atera nuen, baina hori beste batean kontatuko dizuet. Koadrilan lehen autoa izan genuenean, segituan kopilotuaren zeregin ofiziala hartu nuen. Milaka orduren esperientzia nire sorbalden gainean izanik, hona hemen gomendio batzuk kopilotu ona izateko:

copiloto-dormido

  • EZ LO HARTU. Oso erosoa da bolantearen ardura ez duzunez lozorro goxo batean murgiltzea, aizu, baina lau begik beti gehiago ikusten dute. Eta batez ere, zuk lo hartzen baduzu, nork kontrolatuko du gidariak lo hartzen ez duela?!

481562359

  • Aurrekoarekin lotuta, ELKARRIZKETA ATSEGIN BAT SUSTATU. Hau da, kopilotu zoazenean ez da komeni zure bizitzako drama edo albiste garrantzitsuak komentatzea, gidaria aztoratu eta istripua izateko arriskua areagotzen delako. Adibidez, ez eskatu inori ezkontzeko A8 autobidean doanean, edo norbaitek istripua izan duela autoarekin. Eguraldia beti bezala, gai egokia izan daiteke kasu honetan ere.

scared-drivers

  • KONFIANTZA EMAN. Kopilotu batek ezin du ibili segunduero “kontuz!” “frenatu!” eta horrelakoak esaten, gidaria asaldatu egingo duelako. Edo okerragoa dena, nola gidatu behar duen esaten duen horietakoa!

car-equilizer

  • MUSIKA GIDARIAK AUKERATZEN DU. Utzi zure DJ trebetasunak beste baterako. Eta are gutxiago ibili irrati kateekin aurre eta atzera lardaskan, CD guztiak ateratzen (norbaitek erabiltzen ditu oraindik’) edo itunesekin saltseatzen, etab. Rantxerak gustatzen zaizkiola? Ba zer egingo diogu, ba! GPSa ere bakean utzi.

dscn7690b

  • BEGIRA-BEGIRA! Bidean atentzioa deitzen dizun zerbait ikusi dezakezu, zer dakit nik: Osborneko zezenari koskabiloak marraztu dizkiotelako, edo asto arroxa bat ikusi duzulako, baina ez eman sustorik errepidetik kanpora dagoen gauzekin.

article-2562577-1b9f28c500000578-269_634x416

  • Orduak aurrera egiten badute, arren, ez hasi galdetzen “ASKO FALTA DA?”. Haurrak ditugunok badakigu zer sufrikarioa den hori eta falta zaigula kopilotoa ere horrela hastea… ezin da ametitu. Eta gainera, kopilotu izanda, jakin beharko luke bidaiaren zein zatitan gauden eta informazioa eskura izan.

eating-in-car

  • Adi egon eta URA EDO JATEKO ZERBAIT ESKAINI gidariari, baina ez ireki bufetta kotxearen barruan. Zer dakit; bakailaoa pil-pilean edo gazta zati bat. Kotxean jateko egokia den gauzak eman: barrita energetikoak eta antzekoak.

index

  • Ez eskatu ORDU-ERDIRO geratzeko. Maskurian diagnostikatutako gaixotasunik ez baduzu, arren, bakea eman edo bestela fardela jantzi!

driving-with-dogs

  • Eskaini zure burua gidatzeko. Oso erosoa da parabrisaren gainean hanka-hutsik jarri eta horrela bidaiatzea, baina gizalegezkoa da ere txandakatzea.

Baina kopilotoaren tokitik gidariarengana pasatzen garenean, nolakoak gara? Hona hemen aukera batzuk:

  • IRAKASLEA: berarentzat garrantzitsuena da ziurtatzea beste gidariak zerbait oker egin duela eta besteei erakusteko esfortzua baloratzea nahi du.

road_rage_angry_driver

  • OROJAKILEA: honentzat berak dena ondo egiten du eta beste gidari guztiak ezgai batzuk dira eta garrasi egiten die moraltasun maila horretatik.
  • LEHIAKORRA: denen aurretik joan behar izaten du eta norbait aurrean jartzen bazaio sutan jartzen dena, errepidea berea balitz bezala. Eta bizitza lasterketa bat.
  • JUSTIZIA-ZALEA: beste gidariren batek zerbait gaizki egin duela iruditzen bazaio zigortzen disfrutatzen duena.
  • FILOSOFOA: besteen hutsegiteak ondo hartzen ditu eta azalpen arrazionala ematen saiatzen dena.
  • MUSIKAZALEA: autoan sartu, musika topera jarri eta haren erritmoan gidatzen duena.
  • ZUHURRA: Tentuz eta seinale guztiak errespetatzen dituena.

slow-drivers

  • DORTOKA: Abiadura muga guztien azpitik ibiltzen dena. Honek izugarrizko ilarak egiten ditu, baina bera aurretik doanez, ba lasai asko joaten da.
  • INTERMITENTELARIA: Intermitentea kentzea ahazten zaiona eta atzetik bazoaz ez dakizu nora joango den. Beste aldaera bat intermitentea bukatzeko beldurra dutenena da. Hau da, edo zuzenean ez dute erabiltzen, edo soilik behin ematen diete!

Eider, zu zein motatako gidaria zara? Ni egunaren arabera, lehiakorra, askotan justizia-zalea eta oso gutxitan filosofoa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s