Gezurtiak biluzteko aztarnak

Hona hemen urriaren 27an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (10. minututik aurrera)

———

IKUS-ENTZUNEZKO ONDAREAREN EGUNA
Gaur ikus-entzunezko ondarearen nazioarteko eguna da. Nik ikustekoa alde batetara utzi eta entzunezkoari egingo diot kasu, ez gaude eta alferrik irratian! Ze ekarpen handia egin duen egiten duen irratiak, ezta Manu? Nik uste irratia modan dagoela, eta bideoak ez duela irratiko izarra akabatu, ez al da ala?

Izan ere irratiak berehalakotasuna du, irudimena akuilatzen du, enpatia eta gertutasuna sortzen du igorle eta hartzailearen artean. Zenbatek ez ote zaituzte etxeko bezala, Manu!

orson-welles-broadcasts-w-007Irratigintzaren mugarrietako bat 1938an gertatu zen, ORSON WELLSen Munduen guda irratirako moldatu zuenean. Estralurtarrak New Yorken zeudela esan zuen eta izua zabaldu zen hirian zehar. Hau da, egia zelakoan atera ziren kalera.

Gaur egun batzuetan ere ez dakigu egia edo gezurrak diren mikrofonoan esaten ditugunak, eta horregatik norbaitek gezurra esaten ari dela jakiteko pistak emango ditugu gaur. Esamolde jatorrak ditu euskarak gezurrari buruz:

  • Begitarte ederra, isilikako gezurra.
  • Bozka urte, gezur urte.
  • Gezurra esan nuen Getarin, ni baino lehenago zen atarin.
  • Gezurrak, atzea motza

salud-ojos-500x334

1. Norbait gezurretan ari zaizunaren zalantza baldin baduzu, begi niniei erreparatu behar diegu. Burmuina gezurretan ari denean zabaldu egiten dira eta. Ados, ez da erreza, badakit, beharbada ez dago argi askorik eta begiak mediamarketeko iragarkiko tipoak baino irekiagoak ditu, baina tira, pixka bat arrimatuz gero, ikusteko moduan.

Orangutans Laughing

2. Elkarrizketa serio batean bapatean hitz egiten ari zaren hori irribarrez edo barrez hasten bada, kontuz! Barre hori urduritasunaren ondorio izan daiteke, eta gainera gezurrezko irribarrea izango da. Begietako zimurrak ez dira benetakoak bezala izaten. Eta asimetrikoa ere bada.

p02j4fq1

3. Gezurretan ari denean norbait gehiago ukitzen ditu ilea, burua, sudurra edo kokotsa.

eskuak

4. Jakin behar dugu pertsona hori ezkerra edo eskuina den. Ez badu pertsona hori ezagutzen froga hau egin: hartu eskura duzuen zerbait: sagar bat, boligrafo bat edo telefono listina eta bat-batean bota iezaiozue esku batera. Instintuz bere esku onarekin hartuko du. Zer arraiotan zabiltzan galdetzen badizu, esan tiroi bat izan duzula. Eskuina bada (adi, ez eskuindarra), gezurretan ari denean ezker aldera begiratuko duelako etengabe, eta ezkerrak, eskuinera.

ez_apps_logo_lrg

5. Elkarrizketa arrunt batean EZ esatea nahikoa ohikoa da, baina adi! EZ gehiegi esaten dituenak gezurra esaten ari dela adierazi dezake eta. Adibideak: Ez dakizu zein gaizki ez naizen pasatzen ari, ez? Gezur borobila dugu hortxe.

closed_eyes6

6. Beste pista bat. Gezurra esaten dugunean begiak askoz gehiago kliskatzen ditugu, urduritasuna dela eta. Hemen kontuz testuingurua, beharbada alergikoa delako, edota izugarrizko hego haizea badago eta hauts guztia begiak sartzen baldin bazaio.

100_lg

7. Ez fidatu “zintzoki”, “ egiatan”, “egia da”, “zin dagizuet” eta horrelakoak esaten dituztenek egia esaten ari direla ziurtatu nahi dute. Ba ez ba batere seinale ona. Orain ariketa denontzat: zein lanbidetan erabiltzen dute horrelako hizkera egunero?

404824-animal-lovers-andquoti-cant-bear-to-lookandquot
8. Gezurra esaten ari denari (ez bada profesionala, lehen aipatu dugun bezala), zaila egiten zaio besteari aurrez aurre begietara begiratzea. Noski, gezurretan ari bada begi-niniak Doraemonen burua baino handiagoak izango ditu, eta gainera barre urduria aterako zaio eta kliskatzen arituko da begiak. A ze piura! Aurrez aurre begiratzeko moduan!

Suspension training

9. Adi ere gorputzaren jarrerari. Gezurretan ari garenean gure gorputza aurrerantz joateko joera dauka. Gure elkarrizketatzailea gainera erortzen bazaigu, zalantzarik ez, kalabaza tripontzia baino gezur handiagoa sartzen saiatzen dabil.

como-dejar-de-sudar

10. Azkenik, beharbada nabarituko dugu beharbada gurekin hizketan ari denari ezpain-gaina izerdi tanta txikiz betetzen zaiola, edo zuzenean Kakuetako ur-jauziak baino ur gehiago isurtzen duela kopeta eta besazpitik, azti ibili!
Beno, honatx gezurtiaren dekalogoa. Baina orain pentsatzen jarrita, Manu, gezurtia harrapatzeko pista hauetako askok ez al dira norbait gustuko edo maiteminduta gaudenekoen berdinak?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s