Luis Luziano, euskalkiak eta Ahotsa.eus

Hona hemen azaroaren 3an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (14. minututik aurrera)

———

EUSKALKIAK
250px-louis-lucien_bonaparteGaurkoan efemeride bat hartu eta horren aitzakiatan nator euskalkiez hitz egitera. Izan ere, 1891. Urtean Luis Luziano Bonaparte hil zen, euskal hizkuntzalari frantsesa. Luis Luziano Bonaparteren lanek euskalaritzaren historian berebiziko garrantzia izan dute, euskalkien lehen sailkapen zientifikoa egiten lehena izan baitzen: Carte des sept provinces basques, 1863an. Mapa hori etxe, elkarte eta toki askotan ikusten dugu oraindik orain.

Oxfordeko Unibertsitateko irakasle zela, Anton Abadiarekin harremanetan jarri zen Londresen (1855-1856), eta horren ondorioz hasi ziren Bonaparteren euskarari buruzko lanak. Antton zuberotar nobleziako familiako kidea, geografoa, astronomoa eta euskal kulturaren eragilea izan zen.

Euskaldunez irudi mitikoa zuen Abadiak; hala idatzi zuen: “Gu, euskaldunak, sekretu bat gara, ez gara beste herriak bezala, gure jatorriaz harro eta nazio tradizio asko ditugu. Arbaso, fundatzaile bat baldin badugu, hori Adan da”. Abadiak sortu zuen, euskaldunen irudi mitikoari jarraiki, Zazpi Uskal herriak bat edo Zazpiak bat esamoldea.

 

Biak euskararekiko maitasuna partitzen zuten, eta Luis Luziano Euskal Herrira bost aldiz etorri zen, 1856tik 1869 urte bitartean eta euskal herrialde guztietako berriemaileak baliatu zituen. Lan-metodotzat, berriemaile horiei Bibliako pasarte ezagunak toki jakin bateko euskaran jartzeko eskatzen zien, eta barreiatuta zeuden eskuizkribu zaharrak bildu eta aztertu zituen. Bere sailkatze-lanean, hiru multzo handitan zortzi dialekto, hogeita bost azpidialekto eta berrogeita hamar aldaera bereizi zituen.

mapa7

Luis Luzianoren ekarpenaz gain, lan ikaragarria egiten den beste proiektu batekin lotuko dugu: Ahotsak.eus web gunearekin, hain zuzen ere. Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da proiektu honen helburu nagusia. 326 herri, 5.475 hizlari eta 39.534 bideo-pasarte jaso dituzte orain arte. Eta bertatik hartutako hainbat pasarteekin euskalkiak ezagutuko ditugu:

 

NAFAR-LAPURTARRA
xelextin-saroiberri_menusizeHistorian zehar Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hizkerak bereizi egin diren arren, haien arteko aldea txikia da egun eta multzo berean sartu ohi dira.

Xelextin Saroiberri (Urepele, Nafarroa Behera). Pilotan nola aritzen zen kontatzen du. Xelestin eta herriko errientak osatzen zuten bikote bat eta Aldudeko bi neskek bestea. Bi partida jokatu zituzten jende aitzinean, bat Alduden eta bestea Urepelen. Ikusle pila izan zuten. Alemanen denbora zen. Ez du ondo oroitzen nork eskatu zien jokatzeko. Herriko bi errientaren (maistra) kontra aritzen zen sarri.

http://www.ahotsak.eus/urepele/pasarteak/ure-007-025/embed/widget

MENDEBALDEKO EUSKARA EDO BIZKAIERA
mqdefaultMendebaleko euskara edo Bizkaiera Euskal Herriko mendebalean hitz egiten dena da, Bizkaian ez ezik, baita Araban eta Gipuzkoa mendebalean ere.

Fernando Alegria (Muxika, Bizkaia). Neskei dantzan eskatu eta hauek kalabazak eman ondoren, hurrengoan beraiek ematea erabaki zutenekoa kontatzen du.

http://www.ahotsak.eus/muxika/pasarteak/mux-019-024/embed/widget

NAFARRA
julian-beunza-lantz_menusizeEremuz lur handia hartzen du euskalki handiz. Bere barnean daude Nafarroako hizkerarik gehienak, bazter batetik bestera alde nabaria dagoen arren.

Julian Beunza Illarregi (Lantz. nafarroa). Arras maite du berak euskaraz mintzatzea, eta behiek ere nahiago izaten dute euskara.

http://www.ahotsak.eus/lantz/pasarteak/lnt-001-011/embed/widget

ERDIALDEKOA EDO GIPUZKERA
simona-maiz_menusize

Gipuzkera edo Erdialdeko euskalkia izendatutakoa esangura handikoa gertatu da euskararen ibilbidean, bertan oinarritu delako, gehienbat, euskara batua.

joxe

Simona Maiz eta Joxe Torregarai (Usurbil. Gipuzkoa). Arto-bizarrak erretzen zituztenekoa. Nesken artean ez zegoen erretzeko ohiturarik. Arto-bizarrekin zigarroak prestatzen zituzten, baina oso zapore txarra izaten zuten. Aitona bati zenbat zigarro erre zituen galdetu ziotenekoa kontatzen du Joxek.

http://www.ahotsak.eus/usurbil/pasarteak/usu-014-040/embed/widget

ZUBEROTARRA
hoquiBi ezaugarri nagusi ditu xiberotarrak: batetik, gainerako euskalkien aldean oso berezia dela; bestetik, batasun eta berdintasun handia daukala eremu osoan.

Joana eta Bettan Hoqui (Zalgize-Doneztebe). Beraientzat euskara batua itsua da, baina badu alde bat ona.

http://www.ahotsak.eus/zalgize-doneztebe/pasarteak/zdo-004-036/embed/widget

EKIALDEKO NAFARRA
Talde honetan sartu izan dira Zaraitzun eta Erronkarin hitz egin den euskara. Biak ere biak XX. mende hondarrean desagertu dira.
Fidela Bernat (Uztarroze, Nafarroa) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona zen. Bere heriotzaren data, 93 urterekin, erronkarieraren heriotzatzat ere hartzen da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s