Txerriari gorazarre, edo hobe esanda, gorazerri

Hona hemen azaroaren 10ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (12:30. minututik aurrera)

———

WOLFRAM DEUNA
Zientziaren astea da honokoa, eta horren haritik, gaur arratsaldean ekitaldi berezia egingo da Bergaran. Izan ere, zientzia eta umorea uztartzen dituen jaia egingo da bigarrenez Elhuyarrek antolatuta: Wolfram Deuna; ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa bezala definitzen dute.

wolfram

Eta zergatik Wolfram Deuna? Ba Elhuyar anaiek Bergaran isolatu zutelako wolframa, euskal zientziak taula periodikoari egin dion ekarpena. Ekitaldia Bergarako Aroztegi aretoan izango da arratsaldeko 19:30etan, eta bertan 8 hizlarik bost minutuko bakarrizketa zientifiko edo zientziarekin lotutakoak eskainiko dituzte.

wolfram1

Hauek dira hizlariak: Ibon Cancio, Miren Karmele Gomez, Uxoa Iñurrieta, Edu Lartzanguren, Ainhoa Latatu, Josu Lezameta, Josu Lopez Gazpio eta Idoia Torregarai. Gidari-lanetan, berriz, Alaitz Ochoa de Eribe Elhuyarreko kidea arituko da.

AZAROAK 11
Bihar azaroak 11 izango da, Manu. Jaiegun seinalatua izan da  euskal tradizioan. San Martin eguna. Txerria hiltzeko egun aproposa zen baserritarrentzat; alegia, negu latzari aurpegi emateko laguntza paregabea eskaintzen zuten txerrikiak prestatzen hasteko egun egokia.

Nik ere gaurkoan txerria izango dut protagonista, hau da, txerria prestigiotu egin nahi dut gastronomiatik haratago. Eta horretarako txerriari buruz ziurrenik ez dakizkizuen hainbat kontu ekarri ditut. Txerriari buruzko gorazarrea egin eta haiei buruzko hainbat kontu gezurtatzera nator.

4596a0218fa11f51a0e957f778162998

1. Alde batetik txerriari inbidia asko diogula uste dut. Izan ere, txerriez dakizkigun gauza gutxietatik zein izaten da lehena? 30 minutuko orgasmoak dituela. Hau ez da guztiz zuzena ordea, orgasmora iristeko prozedura baita denbora hori behar duena. Sentsazionalismo eta inbidia asko ikusten dut horren atzean.

5_babe_pig

2. Inbidiaz gain, zenbait animaliek txerriari itzala egiten diotela uste dut. Hori da baleak eta izurdeen kasuan. Animalia hauek prestigio handia dute gure artean, oso azkarrak direlako eta elkarren artean komunikatzen direlako, alegia, animalia moloiak dira, baina oso gutxik txerriek ere beraien hizkuntza dutela eta 20 kurrinka desberdin erabiltzen dituztela komunikatzeko.

717008242_793344
3. Prestigioarekin jarraituz, jakizue txerriak munduko animalia azkarrenen artean daudela. Eta memoria oso ona dutela.

  • Txinpantzea
  • Izurdea
  • Orangutana
  • Balea
  • Elefantea
  • Erleak
  • Belea
  • Txerria
  • Txakurra
  • Olagarroa
  • Arratoiak

cerdos-en-el-barro

4. Txerriei fama txarra jartzen diegu bestetik, eta oso oker gaude. Adibidez, zerri batek bezala izerditu esamoldea edo irainak ez dauka inolako oinarririk, izan ere, zerriek ez dute izerdi guruin edo glandularik. Eta beste modu batetara freskatzen dute beraien burua, adibidez, gorputza lokatzetan bilduz. Guk Arnedillon egiten dugun bezala!

2014-04-15-esther7

5. Txerriei buruzko beste uste ustel bat. Txerriei garbitasuna gustatzen zaie. Hau da, bizitzeko toki txukuna dutenean inguruarekiko eta beraien buruarekiko garbitasun maila handia erakusten dute.

pig_01_rk0060_10_p

6. Beste mito bat lurrera: Txerriak ez dira gehiegi jatearen aldekoak. Jatun onak, bai, gourmetak direla esatea zuzenago litzateke, izan ere, gizakiok baino %33 dastamen-papila gehiago dituzte eta ongi jatea gustatzen zaie.

pig5

7. Txerriek hiztegia aberasten dute. Zerri, urde. “Txerri gorri” edo “esne-txerrikume” deitzen zaio esnea hartzen duenari. “txerrikumea” deitzen zaio 4 hilabete baino gutxiago dituenari. Zerrama kumeak izan dituenari. Apote, aketz eta ordotsa ugalketara bideratutako zerri arrari.

Gure kolaboratzaile bereziek, Pepi eta Joxek, badute txerriari buruzko istorio polit bat:

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s