Zoriontsu izateko aholkuak

Hona hemen azaroaren 17an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (4:40. minututik aurrera)

———

Zoriontasuna. Ze gauza handia! Euskaltzaindiaren arabera, zoriontasuna edo zoriona «Poz eta atsegin beteko egoera» da. Zerk egiten zaitu zoriontsu? Ni adibidez, alaba eta semearekin harrapaketetan jolastea, patata tortilla jatea eta ohera ur poltsa beroarekin sartzea.

index

Azken urteetan herrialdeen zoriontasun maila aztertzen duten indizeak badaude, ezagunena Happy Planet Index. Honen arabera, munduko herrialde zoriontsuenak Tailandia, Norbegia, Colombia eta Mexico dira.

Zoriontasun pertsonala neurtzeko, berriz, duela 3 urte Pemberton indizea sortu zuten Gonzalo Hervás, Madrileko Unibertsitate Complutenseko psikologiako irakasleak eta Carmelo Vázquezek, Unibertsitate Complutenseko katedradunak. Pemberton indize horren emaitza ikusteko, galdera hauek baloratu behar ditugu 0 eta 10eko eskalan:
1. Nire bizitzarekin oso pozik nago.
2. Nire eguneroko zereginei aurre egiteko nahikoa energia daukat.
3. Nire bizitza onuragarria eta baliotsua dela uste dut.
4. Nire izateko erarekin pozik nago.
5. Nire bizitza aberasten duten irakaspen eta erronkez beteta dago
6. Nire inguruko jendearekiko lotura handia sentitzen dut.
7. Nire egunerokotasuneko arazoen gehiengoa konpontzeko gai sentitzen naiz.
8. Garrantzitsuak diren gauzetan ni neu izan naitekeela uste dut.
9. Egunero gauza txiki askotaz disfrutatzen dut.
10. Nire egunerokotasunean gaizki sentitzen naizen une asko bizitzen ditut.
11. Nire burua garatzen uzten nauean gizarte batean bizi naizela uste dut.

 

o-happiness-facebook

Baina nola izan zoriontsu? Nik hainbat gomendio ekarri ditut:

  • Une txikiak estimatu. Karakola nola dabilen ikusi, leihotik euriari begiratu edo karakolabelarra nola hazten ari den ikusi.
  • Dirua  bigarren maila batean jarri. Denbora guztian honetaz pentsatzen ari bagara, arrisku gehiago dugu antsietate eta depresioan erortzeko. Nere lagun on batek esaten duen moduan, «Dirua ez da arazoa, diru falta bai».
  • Ez alderatu, ez konparatu inorekin. Esaera zaharrak dioen bezala, «Zerta(ra)ko dan, zimaurra ta odolkiya, biak onak».
  • Ametsak eduki. Zerbait lortu, ikasi edo egiteko gogoa izatea oso ona da zoriontasunerako. Nire azken proiektua adibidez, Japoniara joan eta Doraemoni gaztako eder bat ematea da : Open your Gazta.
  • Lagunak egin eta familia estimatu. Hau oso agerikoa dirudi, baina askotan ahaztu behatzakegiten zaigu. Facebooken 1.000 lagun edukitzea ondo dago, baina zoriontsu izateko gertuko eta sakoneko harremanak behar ditugu.
  • Barre gehiago egin. Nahiz eta gogorik ez eduki, keinua bera egiteak on egiten dio gure buruari. Funtzionatzen du. Beste gauza bat da kalean edo autobus geltokian egon eta bapatean psikopata bat bezala barrez hasten bazara.
  • Esan eskerrik asko. Hau niretzat oso garrantzitsua da. Adeitsua izatea norberarentzat ona izateaz gain, gainerakoentzat ere bada. Hemen ez naiz sartuko eskerrik asko beharrean soilik eskerrik esaten dutenekin. Hori Ibon Sarasolari galdetu.
  • Ariketa fisikoa egin. Nola ez! Aholku honek denetarako balio du: zoriontsu izateko, o-gift-in-hand-facebookerretzeari uzteko edo ipurtalde guria edukitzeko. Endorfina askatzaile gorena da.
  • Opariak egin. Beste bati zoriona ematen diogunean gure burua zoriontsuago izaten da. Beraz, badakizue, hemen nago zuen guztion opariaren zain.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s