Non irakurtzen duzu?

Hona hemen abenduaren 1ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (4. minututik aurrera)

—–

Bihar irekiko ditu ateak Durangoko azokak eta liburuak protagonista izango dira datozen egunetan. Zorionekoak gara liburuzaleok! Nik H28 aldizkari saretirikoak atera duen URDEKARIA eskuratuko dut bertan.

Baina gaur entzuleei liburuei buruz galdetuko diegu: Zer eraosiko duzue azokan? Zein da zuen liburu gustukoena? Zein da inoiz bukatu ez duzuen hori? Zein da irakurtzeko duzuen txokorik gogokoena?

Blogari estatubatuar batek irakurtzeko modurik onena zein den aztertu du. Hona hemen bere ondorioak:

borda_jalgiParkeko banku batean eserita 48 minutu eta 6 segundo egon zen irakurtzen. Ziur nago kasu honetan haurren parke batean ez zuela froga egin, izan ere, horrela balitz, bi minutu jarraian ezin izango zuen iraun. Izan ere, gurasoek kameleoi begiak delakoa garatzen dugu. Hau da, begi bat irakurtzen eta bestea zure seme alabari begiratzeko. Beste kontu bat da zer irakurtzen ari garen konturatzen garen edo ez. Nik kasu honetan intrigazko zerbait irakurriko nuke, Itxaro Bordaren Amaia Ezpeldoi detektibearen abentura bat, adibidez.

51bcZzZ9lIL._SX312_BO1,204,203,200_Emaitzen bigarren postuan agertzen den irakurtzeko jarrera hauxe da: buruz behera, biguna den gainazal batean (ohean, hondarretan,). Oso bukolikoa da jarrera hau, baina nire gerriak Usurbilgo elizaren hormak baino gogorrago geratzen dira. Oso-oso gutxi irauten dut horrela, hondartzan ere ez. Nik horrela zerbait arina irakurri beharko nuke, entretenigarria. Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea, Ixabel , adibidez.

portada132Gure ikertzaileak zutik irakurtzen ere egin zuen froga, eta modu honetara 27 minutu eta 24 segundo egon zen. Nik ere egin izan dut horrela, lanetik etxerako bidean trenari itxaron bitartean. Oso ondo irakurtzen, baina trena galdu nuen! Kasu honetan gehiegi ez despistatzeko ipuinak irakurriko nituzke, Iban Zalduarenak, esaterako.

417nP26DYJL._SX238_BO1,204,203,200_Tabernako mahaian ere saiatu zen, eta bertan 25. minutu eta 45 segundo eman zituen orriak pasatzen. Mozkortu baino lehen, gehituko dut. Nik tabernetan ez dut irakurtzen, tabernetan marianitoak eta olibak jaten ditut. Hala ere, tabernan irakurtzeko Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez aukeratuko nuke. Edo Montoiaren edozein.

portada1118Buruz gora ohean. Niretzat irakurtzeko jarrera erosoena da. Egunaren amaieran, etxea lasai dagoela, hankak berotzeko zakua hartu eta liburua. Hor zoriontsua naiz. Oraintxe Lili eta biok bukatzen ari naiz, Ramon Saizarbitoriarena.

 

Hauetaz gain ere irakurtzeko toki eta liburu hauek gomendatu nahiko nituzke:

9788490276594Bainuontzian sartuta, burbuila artean ere oso iradokitzailea da irudia, eta badaude euskarri batzuk bertan liburua jartzeko. Niri oparitu zidaten horrelako bat eta hantxe nengoen, kandela bateko, gatz erlaxagarriak besteko… zapla! Liburua uretara erori zitzaidan arte. Akabo! Bainera bete itsaso. Miren Amuriza eta Irati Egurenen album ilustratua

51sW16u1+3L._SX349_BO1,204,203,200_Komunetik ez gara aterako, klasiko bat baita askorentzat katiluan, tazan eserita irakurtzea. «Aurrian papera ta atzian papera, periodikua leituz ilustratzen gara». Elkarbizitza arazo bat ikusten dut komun bakarra duten etxeetan. Izan ere, batzuetan hain gustura egoten da jendea, barruan orduak ematen dituela, Xabier Olarrak euskaratutako James Joycen Ulises osoa irakurtzen ariko balitz bezala. Kanpokoa ez da ba hain pozik egoten.

espana-narrativa-premio-kirmen-uribe-premio-nacional-de-narrativa-por-bilbao-new-york-bilbao-01Garraio publikoetan. Nik liburu osoak irakurri izan ditut Usurbil-Eibar trenean. Orain gutxiago, aspaldi honetan mareatzen hasi naiz eta. Garraio publikoetan liburuak irakurtzen ditugunen artean fauna berezia dago. Batzuk liburu elektronikoa erabiltzen dute, beste batzuk, forratu egiten dute liburuaren azala inork ez ikusteko zer ari diren irakurtzen. Baina zer gauza ikaragarri ezkutatu nahi dute? Eta bestela hor gaude ausartak garenok, liburu azala bere horretan erakusten dugunok. Kirmen Uriberen  Bilbao-New York-Bilbao aproposa izan daiteke kasu honetan.

Eta zera bururatzen zait: geratzen al da norbait liburutegian irakurtzen duenik?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s