Gabonetako iragarkiak

Hona hemen abenduaren 15ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (4. minututik aurrera)

—–

Dagoeneko gabonetako espiritua gure inguruan dago. Bai horixe, oraindik San Tomas ez dugu ospatu, baina duela hilabetetik gabonetan gaude, nahi edo ez. Izan ere, opari, gabonetako apaingarri eta turroi gogorraren zurrunbilotik zaila da ihes egitea. Telebistak ere ederki baliatzen du garai hau eta ez dago pelikularik ditxosozko Santa Claus azalduko ez denik, gure bihotza samurtuko ez duenik  edota umezurtzak diren arreba anaiei guraso berriak aurkituko ez diotenik. Gaur gabonetaz eta telebistaz hitz egingo dut beraz, baina ez filmez, gabonetako iragarkiei buruz baizik.

Nahiz eta duela urte batzuk berritu zuten, 80. hamarkadaren azken aldean egin zuten RODOLFO LANGOSTINOren iragarkia geratu zait betirako. LLevame a casa esaten zuen hori.

Baina gaboentako iragarkien iherarkiaren puntan KOLONIAK daude, zalantzarik gabe. A zer nolako matraka ematen duten! Noski, oraindik telebistaz usaindu ezin dugunez egin, ba istorio bat, esperientzia bat, promesa bat saltzen digute. Ia guztietan gure gizarteak definitu duen emakume eder batekin, aurpegi nola esango nuke... aurpegi ARRARO batekin (tripitaloa hartu izan balu eta komunean libratzeko arazoak izango balitu bezala), eta ibilera bereziekin, batzuk arrastaka, bestea ohean,

bestea moto gainean ihes egiten, ... Baina zer kuxidade da hau? Horrela ibiltzen al da norbait kaletik? Hainbeste historia hobeto usaintzeko? Konparatuko duzue KOKOTXANEL Gaztañako Luisa belarrarekin! Nik irratirako egingo nuke iragarkia: (musika iradokitzailea): «Luisa belarra, bai usain earra». Oker ez banago, gaur egun oraindik gehien egiten den oparia da koloniarena.  

 

Haurrak gertu ditugunontzat benetako sufrikarioa edo gurutze-bidea izaten dira JOSTAILUEN iragarkiak. Hauek agertu

children_corn2

Children of the corn

orduko «Children of the Corn» «Los chicos del maíz» edo edo «Les Démons du maïs » filmeko haurrak bezala jartzen dira begira, eta adi baldin bazaude konturatzen zara nola beraien burmuinetan lekua hartzen duten. Gure etxeko Olentzeroren zerrenda igandetako meza baino luzeagoa da.  Eta urteak aurrera doaz baina gauza batzuk ez dira aldatzen. Hortxe agertzen dira %99 batean, mutilentzat eta neskentzat ondo desberdindutako iragarkiak: arrosa eta urdina / panpinak eta autoak. Nik hemendik trikimailu bat esango dizuet jostailu bat neskentzat edo mutilentzat den jakiteko. Jostailu horrekin jolasteko bere genitalak erabili behar ez baditu, orduan batentzat edo bestearentzat da. Eta genitalak erabili behar badituzte jolasteko, orduan ez dira haurrentzat jostailuak, helduentzat baizik.

 

COCA COLA. Ederra kaparra ematen dutena hauek. Nabari da bai zeinek daukan dirua. Aitortu behar zaie musikarekin ere asmatzen dutela, azken bi asteak aurtengo iragarkiaren leloa burutik kendu ezinda nabil. Ez dakizuela zein den? Horrelako sagardoazerbait: guatxiguari...! Nik eskertuko nuke ere euskal edari batek horrelako iragarkiak egitea: Iragarki ausartak: zer dakit nik, sagardoa (bizitzako txinparta) Kalakanekin Aldapeko sagarraren adarraren musikarekin; Arabar errioxako ardoa Berri txarrak musikarekin edota Cruz del Gorbea Anarirekin.

 

LOTERIA. Hegoaldekook ohituta gaude ere urtero Espainiako loteriaren iragarkia ikustera. Urtetik urtera gero eta hunkigarriagoak egiten saiatzen dira, beno, duela urte batzuk Montserrat Caballerekin eta egin zutena kenduta, barregarriagoa geratu zaitzaielako. Aurtengoan amonatxo bat da protagonista, loteria tokatu zaio eta herri guztia batu egiten da bere poz eta bozkariora. Baina zein herri da hau? 32361569Arralde? Honek ez du sinesgarritasunik. Behin hunkigarritasunera lerrokatuz, nire proposamena da noizbait euskal loteriarik izango badugu, Txurikoren istorioa kontatzea, baina legatzarekin uretan sartu beharrean, loteriako dezimo batekin izan dadila. Baina lasai, gabonetan ga ude eta txakur gizajoa ez dugu berriro hilko, oraingo honetan txalupako nagusiak dezimo irabazlea zela konturatuta azken unean salbatu eta pozik bizi izan ziren.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s