Zorte ona erakartzeko kuttunak

Hona hemen abenduaren 22an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (2. minututik aurrera)

—–
Gabonetako loteriaren eguna hegoaldekoentzat urteroko ohitura izaten da, eta ikusten dudanez, gaur hemen zuzenean atera daiteke sari potoloa, hizketan gauden bitartean. Nire kasuan lasai egon naiteke, ez baitut dezimorik erosi. Pasa den astean esan bezala, euskal loteria sortu eta Txurikoren iragarkia egin arte, ez dut moztuko bizarra.

Loteria aitzakia hartuta, zorte ona erakartzen duten objektu edo kuttunez hitz egingo dut gaur, baina horren aurretik entzuleei beti bezala beraien parte hartzea eskatuko diegu, eta hemen, gaur, gabon gaueko menua osatuko dugu guztion artean. Zein da zuen etxean larunbat gaueko otordua faltako ez den hori? Kapoia, langostinoak, urdaiazpikoa, arkumea, kroketak, bisigua, turroia, azukre-almendrak?

250px-Eguzkilorea,_Euskal_Herria_-_Basque_CountryEGUZKILOREA. Eguzkiaren boterea irudikatzen duen eguzki-lore jartzen da baserriaren sarrerako atean, jeinu gaiztoak uxatzeko. Elezahar batzutan jainkoaren begi modura ere aurkezten zaigu eguzkia. Eraztunen Jauneko Sauroneko begia bezala, alegia.

Maneki-Neko-Gold-BeckoningMANEKI-NEKO. Aditz trinko bat dirudi baina ez. Besoa etengabe mugitzen duen urre-kolorezko katua dela esaten badizuet, orduan bai, ezta? Txinotan saltzen da baina jatorri japoniarra dute katu honek. Japoniar elezahar batek esaten du katu batek merkatari aberats bat bizitza salbatu ziola XVII. Mendean. Maneki «sartzera gonbidatu» eta Neko «katua» esan nahi du. Askok uste duzue katua agur esaten ari dela, baina ez, dendara sartzeko gonbidapena egiten ari da. Eskuineko besoa altxatzen badu, aberastasuna ekarriko du, ezkerrekoa altxatzen badu, jendea erakarriko du. Biak altxatzen baditu, etxea edo negozioa babesten ditu. Edo beharbada fandango edo-arin arina dantzatzen ari da, batek daki!

elefanteaELEFANTEAK. Indiatik dator ohitura hau, gurtu egiten den animalia delako. Honen irudiak katu japoniarraren kontrara, zorte txarrari ez sartzeko esaten dio, eta horretarako ateari begira jarri behar dugu. Euskal Herriaren kasuan, animalia bat gurtzekotan, hori zalantzarik gabe Doraemon litzateke. Zein polita geratuko litzateke gure etxeko sarreran, ezta?

4FERRA. Ingalaterratik dator hurrengo ohitura. Kondairak dio Dunstan errementariaren dendara sartu zela deabrua eta bere zaldiari ferra jartzeko eskatu ziola. Errementariak ezagutu ez balu bezala egin zuen, baina ferra zaldiari jarri beharrean, deabruaren hankan jarri omen zuen. Deabrua minez zegoen eta errementariak kenduko ziola esan zion baldintza batekin. Atean ferra bat zuten etxeetan sartuko ez zela zin egiten bazion. Negoziaketa ez hain gogorraren ostean, deabruak onartu behar izan zuen. Ez dakit deabruaren izena non gelditzen den, hain boteretsua izanik, lehenik eta behin, ez nekien zaldi gainean ibiltzen zenik eta bigarren, iltze kaxkar batek menderatuko zuenik.

AtrapasueñosAMETS HARRAPATZAILEA. Kuttun honen jatorria Ameriketako estatu batuetako iparraldeko Ojibwa eta Chippewa herrietan dago. Izenak dioen bezala, ohe buruan jartzen da modu berezian haurrak amesgaizto eta gaueko beldurrez babesteko.

2537aUNTXIAREN HANKA. Hau mundu mailako kuttun ezagunenetakoa da. K. A 600. urtean dagoeneko zeltiar herrietan izan omen dezake sorrera. Beraien ustez animalia hauek zorte ona ekartzen zuten, lur azpiko gordelekuetan bizitzen zirelako lurrazpiko jainkoekin batera.

flor-de-pascuaPAZKO LOREA, GABONETAKO LOREA. Edo Jakoba Errekondok dioen bezala, Euphorbiapulcherrima, Mexicokoa da jatorriz. Etxean edukitzea nahikoa da zorte ona erakartzeko. Batzuk plastikozkoa nahiago izaten dute, baina ez du eragin berdina.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s