Bueltan dauden modak

Hona hemen martxoaren 23an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen

—–
Bueltan naiz, dagoeneko osatuta. Banuen gogoa, e ta hain zuzen ere bueltan datozenaz edo berriro modan dauden gauzetan hitz egingo dut gaur.

Eta hauxe entzuleei egiten diegun galdera: zein moda, musika, ohitura, telesail, edo dena delakoa nahiko zenukete bueltatzea?

medfr10598BELARRIETAKO PIERCINGAK. Orain moda-modan jarri da belarrietan ausazko zuloak egin eta bertan izartxoak, ilargiak eta puntutxoak jartzea. Hau da, belarrietan konstelazio bat jartzea. Bai, 80. hamarkadako amaieran eta 90. hamarkadako hasieran gure inguruan belarria uztai txikiz beteta eramaten genuen, zilarrezko beldarrak bailiran. Hala ere, mire kasua nahikoa negargarria da, izan ere, 15 urterekin egin nuen bigarren zuloa eta gaiztotu egin zitzaidan. Beraz, gorri-gorri eta puztuta nuen belarri-gingila eta adin horretan konturatuko zareten bezala, hori ez zen batere guaya. Beraz, eta ikusita nire gorputzak ez zuela ondo eramaten zulaketa gehiago, uztaitxo gehiago erosi (zilarrezkoak izan behar zuten) eta zuloetan sartu beharrean, estutu eta horrela ematen nituen, garai haietako moloitasun kanonak betetzeko.

 

5d003a948256f65a899f7b563a26e0d2Modarekin jarraituz, jakin ezazue uda honetako janzteko izarra CROP TOPa izango dela. Ez dakizuela zer den crop topa? Ba erraz ulertzeko moduan azaltzeko, titiak tapatzen dizkizun kamiseta edo gaineko zati laburra da. Hau ere, 90. hamarkadan jarri zen modan, baina kasu honetan nik ez nuen sekula eraman, sabel-liraintasun kanona ez nuelako betetzen. Gainera, Usurbilen eta oro har inguruko herrietan euskaldunon artean zegoen moda jarraitu nuen, eta hori crop toparen kontrakoa zen. Alegia, amak trikotatutako jertsea janzten genuen, Ziripot sartzeko zabalerarekin eta belaunetaraino. Meta-jertsea ere deitutakoa. Gure belaunaldiko neskei ez ziguten ipurdia jertse azpitik ikusi hogeitabost urte bete genituen arte.

 

jaun ta jabe

Jaun ta Jabe. Super Arizko

Noizean behin ere telebistara bueltatzen dira bere garaian arrakasta handia izan zuten TELESAILAK. Adibidez, hortxe dugu BI ETA BATen kasua. Duela urte batzuk bueltatu zen, baina tamalez ez zuen gehiegi iraun. Ni eskatzen hasita JAUN TA JABE bueltatzeko eskatuko nuke. Fikzio berria egitearen alde nago, noski, baina telebista-kultura ere gaur eguneko belaunaldietara iristeko ere klasiko handi hau berriro emitituko nuke. Uste dut oso ondo funtzionatuko lukeela. Sekulakoak ziren.

 

nkotb

New Kids On the Block, 1989an

BINILOAK ETA KASETAK. Azken urteetan biniloen salmenta asko igo da eta adi, kasetak ere berriro badatoz eta! Hau poza! Nor ez da gogoratzen errebobinatzeko boligrafoarekin bueltak ematen genizkienean, edota telebista eta irratitik zuzenean aparailua gerturatuta grabatzen genituenean gure altxor musikalak. Edo disko bat grabatu eta betetzeko geratzen zen tarte horretan zerikusirik ez zuen beste kanta bat grabatzen genuenean.... Eta zer esan biniloei buruz! Baserrian, Gaztañan, 50 binilo izango ditut gordeta, oso bilduma eklektikoa. Hortxe aurkitu ditzakegu La Pollaren «No somos nada», EskorbutorenAntitodo eta lasai asko, aldamenean, New Kids On the Blocken diskografia osoa, Eros Ramazotti edota Pet Shop Boys. Zer nahi duzue esatea; orduan ere nerabe izatea ez zen erraza.

 

4ce59b45cbc822.48000413Musikarekin jarraituz, MUSIKARI ETA TALDEAK ere bueltan dira: duela aste gutxi ikusi dugu Alaitz eta Maiderreko Maider Zabalegi «Zuei» bakarkako lanarekin bueltatu dela. Baina batez ere hemen azpimarratu nahi dudana da.... danbor hotsak jarri: AKELARRE taldea bueltatzen dela! Apirilaren 29an Gatikan, maiatzaren 20an Oialumen eta maiatzaren 27an Hazparnen izango dira. Zer nahi duzue ba esatea, ligatzeko teknika bakarra erromerietako agarrauak izan direnontzat, gertaera hau ikaragarriya da! Akelarrek Usurbilen Gauero diska grabatu zuen 1987an, eta hura izan zen gauez lehen aldiz lagunekin atera nintzela, artean 13 urterekin. Gero biniloan erosi nuen, noski. Nire gaztaroko musika-banda osatzen du talde honek: Kantuz, Langile, Goizero, Malko bi... eta nola ez, Eperrak lenta mitikoa, mutilekin dantza egiteko!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s