KORRIKAlari motak

Hona hemen martxoaren 30ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (16. minututik aurrera)

—–

Gaur KORRIKA abian jarriko da eta KORRIKAlariez hitz egingo dut. Izan ere, korrikalari guztiak ez dira berdinak.

korrikaKORRIKAlari SOZIALA. Korrikalari honi ikaragarri gustatzen zaio KORRIKA bezalako ekitaldia, izugarri disfrutatzen du. Zergatik? Korrika jendearekin egitea maite duelako. Artaldean joatea gustatzen zaio eta isiltzen ez den horietako bat da. Beraz, IKA IKA IKA, hemen dator KORRIKA! eta horrelakoak oihukatzen ari denean bere saltsan dago.

457387787Aurrekoaren aurkakoa litzateke: KORRIKAlari BAKARTIA. Bakarrik korri egitea gustatzen zaio eta beraz, korrikalari sozialei gorroto infinitua die. Bere munduan doa, batzuetan musika jarrita, bestetan bere taupada hotsa entzunez. KORRIKAn nahikoa gaizki pasatzen du jende multzo handienetan, horregatik beti aukeratzen ditu gaueko ordu txikietako kilometroak euskararen aldeko bere ekarpena egiteko.

3255478KORRIKAlari LEHIAKORRA. Hau ez da txantxetan ibiltzen. Lasterketetan parte hartzen badu soilik irabazteko izaten da. Entrenatzen ari denean ere, kalean topatzen dituen beste korrikalari guztiak aurreratzen saiatuko da. Argi eta garbi, bera da KORRIKAko lekukoa eraman nahi izaten duena. Bestela ez da aterako.

RunnersKORRIKAlari TEKNOLOGIKOA.  Pultsometroa, eskumuturreko neurtzailea eta erloju teknologikorik gabe ez du pauso bakar bat ere ematen.  Munduko aplikazio guztiak erabiltzen ditu. Eta noski, gero emaitza horiek guztiak sare sozialen bidez zabaltzen ditu. KORRIKAko kilometroak egiten dituenean ziurrenik bere mugikorrarekin argazkiak atera txiokatzen ari delako ezagutuko duzu.

 

Crazy_JoggerKORRIKAlari FASHIONA. Kalera ez da aterako goitik behera dotore jantzi gabe. Lasterka ateratzeko hiruzpalau modelo ditu (gutxienez!), beti azken modara eta denboraldi bakoitzean berria erosten du. Marka zuriko txandal eta galtza motzekin ateratzen direnekin ez duzu sekula ikusiko korri egiten. KORRIKAren petoa soilik bere janzkerarekin bat egiten badu jantziko du. Bestela, ezta pentsatu ere!

 

nekatutaKORRIKAlari HASIBERRIA. Urte berriarekin edota lau urtean behin KORRIKAren ilusioarekin batera bere bizitza aldatu behar duela eta korrika eginez egingo duela erabakitzen duen pertsona da. Hasieran korrikalari teknologikoa eta fashionarekin nahastu dezakegu, hasiberriak egiten duen lehen gauza ekipazioan inbertitzea baita. Baina bere pausoaren irregulartasunak, arnasestuak eta batez ere sufrimendu aurpegiak argi utziko digute hasiberria dela. KORRIKAn ikusiko duzu lehen 100 metroak dena ematen, eta hortik aurrera nola erritmoa esponentzialki mantsotzen duen, errepidearen bazter batean eserita bukatu arte.

 

PUBLISHED by catsmob.comKIROLDEGIKO KORRIKAlaria. Ez zaio eguraldiaren menpe egotea gustatzen. Segurtasuna lehenesten du guztiaren gainetik. Beti aukeratzen du makina berdina, ordu berdinean eta izugarri haserretzen da beste norbait baldin badago. Zintaren gainean zoriontsua da. KORRIKA pasatzen ikusten du gimnasioko telebistan edo irrati bidez.

toddler-runningGURASO KORRIKAlaria. Alaba eta semeen atzetik korri egiten duen hori da. Eskolara berandu iristen garelako goizetan, kiroldegira beraien bila berandu iristen garelako edo dela ogitartekoa bukatu dezaten atzetik goazelako. Beraien pista ikastetxe atariak izan ohi dira eta abiadura eta letxe txar aurpegiagatik ezagutuko dituzue. KORRIKAra beraien txikiekin ateratzen dira eta borondate guztia jartzen dute lasterketan, odol bereko ezpalek euskararen aldeko maitasuna garatu dezaten. Hori garaiz iristen badira behintzat.

saturdaysofthunder4_thumbKORRIKAlari PASIBOA. Erretzaile pasiboak dauden bezala, korrikalari pasiboak ere badaude. Hau da, besteak korrika egiten ikusten dituena baina urrutitik. Horixe naiz ni.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s