Udaberrik odola aldatzen dink

Hona hemen apirilaren 6an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa hemen (12. minututik aurrera)

—–
17629706_1819148241682497_7228764187676952945_nPasa den asteburuan Iturraran parketxean izan ginen txorien kantuak ezagutzen Mikel Olanorekin. Eguraldiak ez zuen lagundu, baina gozatu ederra hartu genuen. Ederki azaldu zigun nola udaberrian abesten dituzten txori (arrek) beraien kanturik dotoreenak, emea erakartzeko asmoz eta baita umatzen ari direnean ere. Ordenagailuan eta kanpoan entzun genituen birigarroa, erregetxoa, zozoa, txantxangorria, txepetxa eta beste hainbat txori. Gai honekin hunkituta nago eta aipatu behar dut Asier Sarasuak martxan jarri duen Txoriak.eus web gunea, zoragarria baita.

260px-Joxe_Mari_Iparragirre_BalerdiEsaten dutenez, urretxindorrak bezala kantatzen omen zuen Iparragirre olerkari, abeslari eta musikagileak. Gaurko egunez duela 136 urte hil zen. Hark sortuak dira, besteak beste, Gernikako Arbola, Agur Euskalerria kantuak edo Kantari euskalduna.

Esan bezala, udaberrian natura loratu egiten da, eta animalietan ere ugalketarako sena pizten da. Esaerak dioen bezala: Udaberrik odola aldatzen dink. Eta hori dela eta, munduko animalien gorteiatzeko teknikak ekarri ditut hizpide.

bonobo pairBONOBOAK. Tximu hauek eredugarriak dira: liskarrak konpontzeko, barkamenak eskatzeko, erlaxatzeko, harremanak indartzeko... beno, azken finean, denerako harreman sexualak erabiltzen dituzte. Modu guztietara. Bekaiztientzat argituko dut bonoboen koitoak 13 segundo irauten dituela. Baina zenbat daukagun ikasteko!

parejaKOPETA ZURIKO LOROA. Bikotea batzen denean, elkarri losintxak egin eta musukatu egiten dira, baina espezie honek «nire bihotza zure da» bezalako esaldiak motz uzten ditu, izan ere, giro goxo hori areagotzeko elkarri gonbitoka aritzen baitira.

Alcatraz de patas azules piquero de patas azules Sula nebouxii 3HANKA URDINEKO PIKEROA. Txoriekin jarraitzen dugu. Galapagoetan bizi den txori honek hanka urdinak ditu, katiuskak jantzita eramango balitu bezala. Estalaldian ederki mugitzen ditu, ikaragarrizko dantza martxosoan. Txori ye-ye bat da.  

220px-Alcedo_atthis_3_(Bohuš_Číčel)TXORI ARRANTZALEA. Txori arra espezieko emea baino traketsagoa da arrantzan, eta eme bat topatzen duenean, zer egiten duela uste duzue? Kosk egiten dio! Modu honetan, enzima bat askatzen da emearen gorputzean, eta barrabilak barnean geratuko balitzaizkio bezala da (nolabait mosu ulergarrian esateko). Horrela, espermatozoideak nahi dituenean erabili ditzake.  Praktikoa, ezta?

364D0AE4ED334CB6F4E3294CB6EC57HIPOPOTAMOA. Emearengana hurbildu nahi duenean, simaur pila erraldoi baten gainera igotzen da gure lagun borobila eta bere isats labur baina indartsuarekin alde guztietara zabaltzen hasten da, bere kuttuna zipriztindu arte. Hau izugarri sexia iruditzen zaio emeari eta horrela hasten da beraien istorioa.

Funny-Dolphin-35IZURDEA. Izurde arrak koadrilan elkartu eta emearen bila ateratzen dira. Beraien kuttuna aukeratzen dutenean, emea bere lagunengandik urrundu egiten dute eta haren inguruan jira-biraka, saltoka eta itzulipurdiak egiten hasten dira. Batzuetan, egunak ematen dituzte horrela. Azkenean, emeak dantzari onena aukeratzen du. Beharbada nazkatuta dagoelako da?

mosca-alcoholFRUTA EULIAK Kasu honetan errefusatze baten historia kontatuko dugu. Izan ere, espezie honetako emeek arrak onartzen ez dituztenean, hauek alkoholetan itotzen dituzte beraien penak. Ez dut nik asmatu, Kaliforniako Unibertsitateak egin du ikerketa.  

4682804_640pxARANTZURDEA. Argi dago: animalia hauek maitasun kontuetan kontu handiarekin ibili behar dute. Eta hauxe da erabiltzen duten teknika: arrak atzeko hankak altxatzen ditu, parez pare jartzen zaio emeari eta txiza zorrotada bat botatzen dio. Emeak, bi aukera ditu: haserretu eta kosk egin edota proposamen fina onartzea. Aizue, ba harrigarria baldin bada ere, espezieak aurrera jarraitzen du…

langosta-alimento-pobres_1_1897100OTARRAINAK. Animalia dotoreak dira denaren gainetik, eta maitasun kontuetan ere horrelakoak dira. Izan ere, sexurako biluztu egiten dira. Beraien oskoletatik atera egiten dira eta kontua bukatzean, berriro sartzen dira.  Ez zimurtzeko izango ote da?

pulpoOLAGARROA. Olagarro arrarentzat, nola esan, sexu kontuak estresagarriak baino zerbait gehiago izan daitezke. Izan ere, koitoa gertatzen denean zakila galtzen du. Gogorra da baina lasai egon, hurrengo ekintzetarako berriro hazten baitzaio.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s