Ospitalean

Info7 irratiko #Astorroxa saioan apirilaren 12an egindako monanologoa (monologo txikia, alegia) duzue hemen. Hilean behin egunerokotasunari irribarrea ateratzen saiatzen naiz.

Entzun AUDIOA hemen.

———-

00718fimv01Azken hilabeteetan osasun arazoak direla eta ospitalean egon behar izan dut, eta atentzioa deitu didaten hainbat kontu aipatu nahi ditut. Adibidez,  larrialdietara iristen zarenean, lehenik eta behin datuak hartu eta plastikozko eskumuturrekoa jartzen dizute, todo inkluido batean egongo bazina bezala. Segurtasun kontuak dira; buruko-minarekin joan eta giltzurrunik gabe ez geratzeko. Batzuk pentsatuko dute erraza dela eskumuturreko hori kendu eta beste bati aldatzea, baina, baita zera ere! Etxera bueltatzerakoan ia soldagailu batekin kendu behar izan nuen!

Crowded emergency room waiting area.Eskumuturrekoa jantzita, itxaron gelara eramaten zaituzte, askotan gurpildun aulkian, ondoezak oinez ibiltzen uzten ez dizulako. Eta hantxe uzten zaituzte, Seat Panda bat bazina bezala, aparkatuta. Zain. Niretzat lehenbiziko aldia zen aulki gurpildunean eramaten nindutela eta aitortu behar dut zirrara sortu zidala. Baina tira, gero frogak egitera hara eta hona eramaten zaituztenean gustura joaten nintzen, txikitan aulkitxoan eramaten zizun bezala sentitzen zara, baina amaren ordez morrosko/morroska batek eramaten zaitu korridore luze horietan barna.

Nurses-Job-Description-600x353Baina itxaron gelan geunden. Noizbait meditazioa ikasi behar duzula pentsatu baduzu, hauxe da toki egokia hasteko. Izan ere, bertan egongo zara hiruzpalau ordu, errez. Ondoezik. Batzuk senideekin entretenitzen dira hizketan, beste batzuk  familia osoarekin egoten dira, Gernikako azokan egongo balira bezala, eta beste batzuk, galdutako galtzerdiak bezala, bakarrik. Lehen ordua pasa ondoren dagoeneko aulkian nola eseri ez dakizula zaude, bigarrenerako ipurdia ez duzu sentitzen eta hirugarrenerako erizainak aldamenetik pasatzen direnean, sintomak esajeratzen hasten zara. Oinaze aurpegia jarri, eta AI! edo UI!  oihukatu, gorputza dardarka jarri eta asperen larriak egiten dituzu, azkarrago artatuko zaituztenaren esperantzaz.  Baina erizainek zu bezalako ehun ikusten dituzte egunero, eta zu baino nahikotxo okerrago daudenak ere, eta ondorioz, ezinezkoa da haiei ziririk sartzea. Beraz, gogoratu: OMMMMMMMM...

canstock15501913Dagoeneko ipurmamirik ez nuela sinistuta nengoenean, frogen emaitzak eman zizkidaten. Une honetan kontrako sentimenduak bizitu nituen: alde batetik, larrialdietara joaten zarenean zerbaitengatik izan dela jakin nahi duzu, zure bizitzako azken bost orduak alferrikakoak ez direla izan eta hipokondriako bat ez zarela frogatzeko. Baina beste aldetik, ez dituzu nahi niri esan zizkidaten hitzak entzun ere:ingresatuta geratzen zara”. Are gutxiago abenduaren 24an esaten dizutenean. DIN DAN DON, DIN DAN DON, EGUBERRI ON!

ip_img_0181.jpg_20100818143_21608_1Eta halaxe igo ninduten gelara. Bertara iristen zarenean dagoeneko berdin du eskumuturrean zein izen agertzen den: hortik aurrera P edo V izango zara. Alegia, Puerta edo Ventana. Kitto. Haur eskolara bueltatzea bezala da, bertan erabili behar dituzun gauza guztiak P edo V izango dutelako jarrita: armairuak, mahaitxoak, eta baita bazinillak ere (ez nahastu bestearena hartzen, mesedez!).  Nire kasuan, P nintzen. Leihoko ikuspegi ederrik ez nuen, baina komunaren ondoan nengoen, eta kontuan izanda serumarekin (sueroarekin) biziraun behar nuela datozen asteetan eta nire maskuriak mandarina baten tamaina duela, abantaila handia izan zen azkenean.

jack-nicholsonIdentitatearen galtze honetan, itxura ere aldatzen dizute. Horretarako munduan dagoen jantzirik beldurgarriena ematen dizute: ipurdia airean uzten dizun kamisoia, alegia. Nori bururatu zaio horrelako zerbait asmatzea? Gainera kolore urdin argi zozo hori izaten du, inoren azalera ondo ematen ez duena. Hori jantzi eta Inazio Perurenak ere gaixo itxura izango luke, ziur! Argi dago kolore hori gaixoentzat utzi dutela bertan lan egiten dutenek ez dutelako jantzi nahi. Beno, egia esan, erizainak ere urdinez janzten dira, baina galtzak dituzte, eta beraz, ez dago inolako aukerarik ponpa bistan gauden teletibbies-titlegaixoekin nahasteko. Baina beste guztiak? Teletubbiekin bizitzea bezalakoa da!: erizain laguntzaileek uniforme arrosa dute, X izpietako teknikariek mora, zeladoreek grisa, gela garbitzaileek  ttanttoduna Ingresatzen zaituztenean gida bat eman beharko lizukete nor den nor jakiteko! Hori bai, denok dakigu oso ondo nortzuk dauden erromako zubi honetan guztien gainetik. Gaixo guztiok Mesiasen bisita bezala itxaroten duguna. Bai, bata zuriko ahalguztidunak dira: medikuak. Ospitaleko denbora ez da erlojuarekin neurtzen, medikuen bisitagatik baizik. Gaur pasa al da? Ez, bihar. Lastima! Batzuetan gainera, taldean etortzen dira zu ikustera, eta une horretan, piura horrekin eta denak begira eta galdezka dituzula, Operación Triunfon egongo bazina bezala sentitzen zara, epaiaren zain, baina nire kasuan triunforik gabe, soilik operacion.

Cooking awardEta zer esan janariaz? Nire esperientziaren arabera, fama txar hori ez da batere merezitakoa. Donostiako ospitalearen kasuan ari naiz. Egia da ia hilabete eman nuela ezer jan gabe, serumarekin bakarrik, eta hori dela eta une horretan amaginarrebak oparitu zizkidan loreak ere jango nituela, baina oilasko egosia eta konpota ekarri zizkidatenean lehenbiziko aldiz, ez nituzke aldatuko Michelingo izar guztiak dituen menu batengatik ere! Delicatessen!

Bukatzeko esan nahi dut larrialdietatik hasi eta etxera bidali bitartean, ia bertako profesional gehienekin euskaraz aritzeko aukera izan dudala. Eta hori, egoera delikatuak bizitzen ari zarenean, benetan estimatzekoa da. Oso ondo zaindu naute. Eskerrik asko bihotzei denei. Baina ez daukat asmorik denbora luuuuuuze batean bueltatzeko: ezta oilasko egosiagatik ere, e?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s