Oporren alde iluna

Hona hemen apirilaren 20an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak. Datorren astean gehiago!

Entzun saioa (4. minututik aurrera)

—–

Gaur txinera hizkuntzaren ren eguna da, baina ez dut horretaz hitz egingo. Cannabisaren eguna ere gaur ospatzen da (imajinatzen duzue nola ospatzen den egun hau, ezta?), baina ez, honetaz ere ez dut hitz egingo, badaezpada ere. Gaur oporrez hitz egingo dut. Izan ere, zuetako batzuk ordu honetan gosaltzen ariko zarete (zorionekoak) edo lotan (are zorionekoak). Gutako beste batzuk 5 egunez gozatzeko aukera izan dugu, eta beste batzuk tamalez lan egin behar izan dute. Zuentzat animo eta gogoratu gaur cannabisaren eguna dela 😉

flotador_cuidados200713

Oporrak gure gizarteko oasia, panazea, salbamendu-flotagailua bilakatu dira hilkor arruntontzat. Haiek noiz iritsiko zain egoten gara. Baina, adiskideak, oro ez da urre! Oporrek ere beraien alde iluna baitute. 

Penguin-Tourists-122467Etxean bertan hasten dira arazoak, oporren aurretik, nora joango garen erabaki behar denean. Edo bertara iritsitakoan, oporrak bizitzeko ikuspegi desberdina dugulako. Berdin du familian edo lagunartean izan. Beti egoten da hondartzatik atera nahi ez duen hori, edo gidan agertzen diren toki guztiak bisitatu nahi dituenak, bost egunetan Santiago bidea egin nahi duena, komun publikoetako tazan ere selfiak ateratzen dituena, dena gaizki dagoela iruditzen zaiona eta nire gogokoena: herritik atera eta “gurea hobea da” aldarrikatzen duena.

56c4cc619bc03_cropGogoratu oporretara joan aurretik etxea behar den bezala uzten, bestela gertatu daiteke oporretatik bueltatu eta izozkailuan dugun janariak gu jatea. Eta nola ez, landareak baldin baditugu, horiek ere behar duten zaintza izan dezaten ziurtatu behar dugu. Urte batean etxera bueltatu eta nire orkidea sukaldeko bidean hilotz aurkitu nuen, uraren bila abiatu eta bidean denak emanda.

198kmabdjwuj4jpgArazoak ekartzen dituen beste kontu bat maleta egitea da. Bi eratako pertsonak daude: maleta 10 minututan egiten dutenak, eta bestetik, maleta egiten aste bat lehenago hasten direnak. Azken hauentzat lan hau oso estresagarria izaten da eta beti erabiltzen dute zerrenda, ezer falta ez dadin. Eta gutako askok «badaezpadez» betetzen dugu maleta: badaezpada zira hartuko dut, euria egiten baldin badu ere, «badaezpada» beste jertse hau eramango dut, freskatzen badu ere, «badaezpada» ere pontxo hau sartuko dut, Los Pantxosekin topatu eta beraiekin abestu behar badut ere... Eta noski, azkenean maleta gaixoak ziripot ematen du eta autoan ez da sartzen, edo autobusean sartzeko sherpa bat behar duzu. Eta gainera, helmugara iritsi eta kuleroak etxean utzi dituzula konturatzeko. Ene...

Avgn_addams_familyEguraldia oso faktore garrantzitsua izaten da oporren arrakasta eta familia/lagunarte/bikoteen sendotasuna neurtzeko. Zergatik? Eguraldi txarra egiten badu, beste plan bat pentsatu behar izaten delako (horrek suposatzen duen sormen ahaleginarekin), edota barrualdean egiteko bestelako entretenimenduak eraman behar izaten direlako: kartak, partxisa, budu orratzak... Horrek gure lagun/familia/bikoteekin egunerokotasunean baino denbora gehiago egotea suposatzen du, eta teorian oso polita izan daiteke, baina batzuetan praktika... nola esango nizueke... ez da ondo ateratzen. Badakizue dibortzio gehienak oporren ondotik eskatzen direla, ezta?

dangerous-selfieArgazkien kontua ere maila kezkagarrietara iritsi da. Dagoeneko ez da nahikoa oporretan ondo pasatzearen derrigortasuna, gainera, FROGATU egin behar duzu! Eta horretarako egunero gutxienez argazki pare bat igo behar duzu sare sozialetara, zein ongi pasatzen ari zaren eta zein toki zoragarrian zauden frogatzeko. Egunero pentsatu behar duzu zein den enkuadraketa politena, eta familia osoa arroka baten puntara igoarazten duzu (arriskuak kontuan hartu gabe), edota haserretu egiten zara beste turista pelma horiek zure argazkia izorratzen dutelako..Garai batean diapositiben erakustaldiak egiten zituen laguna edo izeba genuen, ordu terdiko «saio ahaztezinaz» gozatzera gonbidatzen gintuena. Orain denbora errealean inguruko denen argazkiak ikusten ditugu Wasap, Instagram, Facebook, Snapchat eta Twitter bidez. Denok uste dugu gure argazkiak ikaragarri interesgarriak direla, baina besteenak interesatzen al zaizkio inori?

wardrobe-audit-20.6.121Oporrei asko exijitzen diegu. Bost, hamar edo hamabost egun eduki, urte osoan egin ezin izan ditugun gauzak tarte labur horretan egin nahi izaten ditugu, eta noski, inoiz ez digu betarik ematen dena egiteko (eta beraz, frustratu egiten gara), edota hainbeste gauza egiten ditugu, lanera oporren aurretik baino estresatuago eta nekatuago iristen garela. Nire planak hauek ziren bost egun hauetarako: parapentean ibili, atzeratuta ditudan bost liburuak irakurri, alaba eta semearekin irteera gogoangarri eta hezigarriak bizi, armairuak txukundu Fen Shuia aplikatuz, bikotearekin afari erromantikoa egin, Euskal Herriko probintzia guztietan txoko berriak ezagutu, bainu luzeez gozatu... Eta azkenean, orain ere armairuak txukundu gabe geratu dira.

dab95978f591f2cf_shutterstock_176960339.xxxlargeAtentzioa ematen didan beste kontu bat ere aipatu nahiko nuke: pertsona asko oporrak hartu bezain pronto gaixotu egiten dira. Gertatu al zaizue inoiz? Niri behin baino gehiagotan. Hori langile fina naizelako gertatzen da, bistan da. Gorputza bat-batean erlaxatu egiten da eta hortxe agertzen dira atzeratutako aje guztiak. Eta zer nolako amorrua ematen duen! Baina tira, gorputzak agintzen du eta kasu egin behar. Ziur lanera bueltatzerako osatu zaretela.

imagesNiri gertatzen zaidan beste gauza bat da oporretako lehen egunetan oso goiz esnatzen naizela. Txoriak ere isilik egoten dira begiak irekitzen ditudanean. Egunak pasa ahala gero eta beranduago esnatzen naiz, eta gero berriro nahikoa komeria izaten ditut lanera joateko esnatzen. Hau mixeria!

http---i.huffpost.com-gen-2170124-images-n-PSICOSIS-628x314Batzuetan Interneten ikusitako argazki eder eta iragarki erakargarriak ez dira horrela izaten bertara iristen garenean. Adibidez, “bista zoragarriak” jarri eta hoteleko gelara iristen zarenean itsasoa ikusteko leihotik gorputz osoa atera eta okertu behar duzunenan; “piszina termala” jarri eta hankak sartzeko putzuarekin aurkitzen zarenean, edota “bikoteentzako habi koketoa” zimitz eta arkakusoekin partekatu behar duzuen poxolo-kaxa dela konturatzen zarenean.

Zombie-workers-1Errealitatera bueltatzea. Nahiz eta bere gauza txarrak badituen, oporrak oporrak dira eta ez dugu nahi izaten errutinara bueltatu. Adituek diote onena pixkanaka betiko ordutegi eta jatorduetara ohitzen joatea dela. Baina baita zera ere! Ia gehienok azken ordua ere zukutzen dugu, eta noski, hurrengo egunean, lanean, piura ederrean egoten gara. Aste honetan lanean gaudenoi The Walking Death deitzen diet, halakoxe itxura dugu eta.

Beraz, eutsi dagoeneko lanean hasi zaretenok!, animo datorren astean zonbiak izango zaretenoi eta oporrik izan ez duzuenoi... ba zer esan zuei..., gogoratu gaur cannabisaren eguna dela!  

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s