Gurasoek esaten dituzten esaldiak

Hona hemen apirilaren 27an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa

—–
supermomAma naizela ia 9 urte dira, baina asteburu honetan ama titulu ofiziala lortu dut. Badakizue zergatik? Asteburu honetan alaba etorri zitzaidan galdetuz ez zuela topatzen bere niki beltza. Berarekin joan nintzen armairura, tiradera ireki eta voilá!, hantxe zegoen kamiseta. Eta alabak orduan: Nik begiratu dudanean ez zegoen, ama! Eta hor, bai, hor munduko ama guztien elkarte gorenean sartu naizela sentitu dut, eta bularraldea txorrotxioka dabilen txantxangorria bezala puztu zait. Zenbat aldiz ez zaigu gauza berdina gertatu? Amek beti aurkitzen dituzte gauzak. Eta orain ni horietako bat naiz! Eta onena da ez dakidala nola lortu dudan hori. Hau poza eta bozkarioa!

Eta pentsatu dut polita izan daitekeela gurasoek (eta bereziki amek) esan izan dizkiguten eta esaten dizkiguten esaldi horietaz hitz egitea. 20 esaldi zerrendatu ditut, ea zer iruditzen. Hasi gaitezen ohartarazpen eta mehatxuekin:

  • b6d5b5143f9976860802403bed957c92_download-this-image-as-number-one-two-three-clipart_600-278Zure etxean nahi duzuna egingo duzu, baina etxe honetan bizi zaren bitartean, nik esaten dudana egingo duzu.
  • Zure lagun guztiak leihotik botatzen badira, zuk ere berdina egingo duzu?
  • Zure ama/aita naizelako eta punto!
  • Hiru arte kontatuko dut: bat, bi, eta...
  • Guraso izatean nitaz gogoratuko zara.
  • Hau ez da hotel bat, aizu! Ez naiz zure neskamea!

Janariarekin lotutako esaldiek ere joko asko ematen diete gurasoei:

  • Platereko dena jan behar duzu. Zuk badakizu zenbat ume hiltzen diren Afrikan?
  • 278308451942156708_VFdUHWLb_fAzkar edan laranja zukua, bestela bitaminak joango zaizkio eta!
  • Ez tragatu txiklea, urdailean itsatsita geratuko zaizu!
  • Platanoaren zati beltza jan, bitamina gehiago ditu eta.
  • Ezezagunen gozokiak ez hartu inoiz, entzun?

Alabak edo semeak zerbait txarra egiten duenean, gurasoek elkarri botatzen diote errua, horrelakoak esanez:

  • Zure aitaren/amaren berdina zara!
  • Begira zer egin duen zure alabak/semeak!

Gurasoek eguraldi txarrari dioten beldurra ikaragarria da:

  • Txamarra/jertsea hartu, freskatu egin du eta!

Gaur egun zientzia fikzioa badirudi ere, gure garaian, horrelakoak gertatzen ziren: 

          –Ama, eskolan zigortu egin naute arrazoirik gabe.

          – Zerbait egingo zenuen...

tiritaGurasoen jakituria izugarria da, eta mediku aholkuak barra-barra ematen dituzte:

  • Min ematen badu, sendatzen ari denaren seinale. (eta gehienez txistuarekin garbitzen diozu zauria).
  • Min ematen badizu, hazten ari zarenaren seinale.

Beste klasiko bat:

  • Zuzen jarri, konkorra aterako zaizu bestela!

Eta modaz pasatzen ez dena:

  • Horrela jantzita atera behar duzu kalera?

Esaldi hau zerbait aldatzen da, baina ia guztiok erabiltzen dugu:

  • – Ama, erosiko al didazu auto telegidatu bat?Baina zuk zer uste duzu, dirua zuhaitzetan hazten dela?

Eta gurasoek esaten gehien disfrutatzen dutena zein da?

  • ESAN NIZUN!!! Eta esaldia gaiztoek komikietan egiten duten barre maltzurraz laguntzen baduzu, askoz eraginkorragoa da:  MWHAHAHA! 
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s