Mito faltsuak

Hona hemen maiatzaren 18an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa


Azkeneko saioan gurasoek esaten dizkiguten esaldiez hitz egiten aritu ginen. Horietako bat hauxe zen:

  • Hartu laranja zukua azkar, bestela bitaminak joango zaizkio eta!

278308451942156708_VFdUHWLb_fOrduan galdetu genuen ea baieztapen hau egiazkoa zen eta esan behar dut gaia ikertu dudala. 2002. urtean, Patricia Murphy ikertzaileak gai hau aztertu zuen eta zera ondorioztatu: laranja zukuaren C bitamina 12 ordutan ez dela galtzen! Bizitza osoa ia ito beharrean edaten, eta egun erdia genuen egiteko, hau marka!

Eta hari honetatik tiraka gaur mito faltsuez hitz egiteko gogoa dut. Aurreko saioan ere aipatu genuen beste guraso esaldi bat hau izan zen:

  • Ez tragatu txiklea, tripetan itsatsita geratuko zaizu eta!

Ba kasu honetan ere lasai egon gaitezke, digestio prozesuaren amaierara inolako arazorik gabe iristen direlako, eta gainera, sartu bezalako itxura ia berdinarekin.

Goazen ardotxo bat hartzera gorputza berotzeko. Jakin ezazue esaldi hori ez da batere zuzena. Alkoholak berotasun sentsazioa ematen digu, bai, baina gorputzeko tenperatura jaitsi arazi egiten du. Adi beraz, muturra berotu eta streapteaseak egiten hasten zareten guztiekin, katarro ederra harrapatzeko arrisku ikaragarri handia Wine Tapduzue eta!

Alkoholarekin jarraituz, adi, albiste on bat baitut pintxopote-zale eta gautxorientzat: alkoholak ez ditu neuronak hiltzen. Baina ez emozionatu gehiegi, neuronak hil ez baina denbora luzez asko edaten baduzue, neuronen arteko konexioak kaltetu egiten dira. Tentuz edan, eta ez galdu arropa bidean.

Neuronekin konexioa eginez, askotan entzun izan dugu gure burmuinaren %10a erabiltzen dugula soilik. Ba hau ere gezurra da. Gure burmuineko zati guztiak erabiltzen ditugu (nahiz eta pertsona batzuen kasuan zalantzan jarri dezakegun), atseden hartzen ari garenean ere bai. Hau da, ez dago burmuineko zatirik ezer egiten ez duenik eta guk super-botereak izateko pizteko itxaroten dagoenik. Lastima, nik beti amets egin dut besteak zertan ari diren pentsatzen jakitearekin!

3374-500x0Eroriko zaigun beste mito bat: Mozart entzuteak bizkorragoak egiten ditu haurrak. Hemen aitortu behar dut ama izan nintzenean Baby Mozart oparitu zidatela eta benetan uste nuen alabari mesede egiten niola CD hura jartzen nion bakoitzean. Hurrengo Madam Curie edo Einizango zen, batek daki! 1993an egin zuten lehen aldiz esperimentu hau, eta ez zuten ondorio adierazgarririk atera. Hau da, ez dago harremanik Mozart entzun eta azkarragoa izatearekin. Ordutik hona beste batzuetan ere egin izan dute ikerketa, baina emaitzarik ez. Oraindik itxaroten gaude Xabier Saldiasekin esperimentu berdinaren emaitzak ezagutzeko.

Beste uste faltsu bat: txinatar guztiak batera salto egingo balute, Lurraren errotazio ardatza mugituko lukete. Ba ez. Gizaki guztiak baino 10 bilioi aldiz gehiago pisatzen du Lurrak. Txinatar guztiak salto egingo balute, euli batek itsasontzi baten gainean salto egingo balu bezala litzateke. Hau kontu txinatar bat besterik ez da.

hqdefaultEta txinatarrekin lotutako mito handienetako bat jarraian: ilargitik txinatar harresia ikusten da. Hau ere gezur borobila da. Neil Armstrong bere bidaiatik itzuli zenean esan zuen kontinenteak eta aintzirak ikusi zituela, baina gizakiak eraikitako inolako egiturarik ez. Batzuk pentsatuko duzue mitoa Neil Armstrongek egindako bidaia bera dela. Ni horretan ez naiz sartzen. Oraingoz ofizialki hori egia da, bakoitzak pentsatu dezala nahi duena.

Beste bat. Lo-ibiltariak edo somnanbuluak ez dira inoiz esnatu behar, bestela bihotzekoak eman edo koman sartuko dira. Ba lasai egon, lo sakonetik esnatuko bagina bezala izango litzatekeelako beraientzat. Hala ere, ahal baduzue, beraiek esnatu gabe ohera eramatea komeni da. Eta ez egin, nire familiako batzuk bezala: loti ederra kaleraino lagundu eta bertan utzi zuten!

150708133403_tostada_suelo_624x351_thinstockJanaria lurrera erortzen bazaizu eta bost segundo baino lehenago jasotzen baduzu, ez dago zikintzeko arriskurik. Beno... nik uste dut hau denok dakigula gezurra dela, baina hala ere egiten dugula. Gai honetan alde batetik kontuan izan behar dugu janaria likatsua den edo ez, eta bestetik, lurraren garbitasuna. Ez da berdina garbitu berri duzun (zure) sukaldean patata frijitu bat erortzea edo San Ferminetako seigarren goizeko tabernan patata tortila zatia. Baina ikerketek diotenez, berdin du bost edo hamabost segundo: janaria berdin kutsatzen omen da.

orina04 pee1Eta azkenerako utzi dut mitoetan mitorik handiena: igerilekuan pixa egiten baduzu, konposatu kimiko batek gorria (edo urdina) bihurtuko du zure isurketa eta inoiz baino lotsagarriago geratuko zara. Zenbat aldiz ez ote dugu pentsatu hau egiaztatzea? Ba lasai egin dezakezue pixa (hobeto ez!) konposatu hori ez omen da eta erabiltzen. Existitu liteke, baina zaila da pixarekin bakarrik erreakzionatzen duen produktua sortzea. Kantitate handietan kobre sulfatoak azidoarekin erreakzionatu egiten du, eta orbain urdin bat sortzen du. Baina kantitate altu horrek bainujantzia eta ilea urdin utziko lizkiguke, eta noski, ez da oso komenigarria igerilekutik pottoki bat bezala ateratzea. Baina hau jakinda ere, mesedez, ez saiatu egiaztatzen!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s