Munduko lotiok, egin dezagun siesta!

Info7 irratiko #Astorroxa saioan maiatzaren 24an egindako monanologoa (monologo txikia, alegia) duzue hemen. Hilean behin egunerokotasunari irribarrea ateratzen saiatzen naiz.

Entzun AUDIOA hemen.

———-

Bera gabe ezin naiz bizi, bera gabe, ez naiz ezer. Ama izan berritan hil ala biziko kontua bilakatu zitzaidan eta orduz geroztik, nire ilusiorik handienetako bat da. Badakizue zertaz ari naizen? Siestaz!

Baina ez pentsa siesta guztiak berdinak direnik, ezta urrik eman ere! Nire bizitzan zehar mota askotakoak egin izan ditut:

giphyTXIKITAKO SIESTA edo SIESTA IRONIKOA. Honela deitzen diot haurra zarenean behartu egiten zaituztelako egitera, eta handitan, nire kasuan bezala, zure alaba eta semeek ez dizutelako egiten uzten.

 

sleeping-rabbit-monday-at-work

LANEKO SIESTA AZKARRA. Zure gorputzak ezin du gehiago. Bazkaldu berri eta ordenagailuaren aurrean jarri behar duzu ditxosozko txostena bukatzeko. Ez dakizu nola gertatu den, baina begiak itxi eta denbora eman dizu Eraztunen Jaunaren trilogia osoarekin amets egiteko pantailaren atzean gordeta. Begiak ireki eta hor jarraitzen duzu, disimuluan, ezer gertatuko ez balitz bezala.

 

giphy-5TRENEKO SIESTA. Askotan joaten naiz trenez Eibarrera, lanera. Eta ez du hutsik egiten, hurrengo geltokira iritsi baino lehen lotan nago. Lepoko mina ez izateko, urteen poderioz zuzen lo egiteko trebetasuna garatu dut, eta beti esnatzen naiz helmugara iritsi baino lehen. Disimulatzeko begia marraztuta dituzten betaurrekak jarriko nituzke, baina ez ditut nire begi kolorekoak topatu…

 

giphy-2KOTXEKO SIESTA. Trenekoaren aldaera bat da honokoa. Ez naiz ari esaten gidatzen zoazenean zuk lo hartzen duzuneko hori. Kasu horretan bazter batean geratu eta bertan lo egitea onena. Gidatzen ez duzunean, ez dakit zer daukan kotxearen motorraren zurrumurruak, epeltasunak, bertan sartu eta lo seko hartzen duzula segituan. Eta zenbat gurasok erabili ote duten beraien jaioberriak lokartzeko! Beno, kotxea eta baita garbigailua zentrifugatzen ari denean!

 

giphy-3SIESTA TXARRA. Esnatutakoan lehen baino nekatuago eta letxe txar gehiagorekin zaudenean. Hau ere batzuetan gertatzen da, eta zer nolako amorrua ematen duen! Ez jarri nire parean une horretan!

 

kZCxOX6TELEBISTA AURREKO LO-KULUXKA . Ez du hutsik egiten. Bazkaldu ondoren La 2 kateko dokumentala hasten zara ikusten. Badatoz Ñuak ibaia pasatzera urteko migrazio-biribilketan (dagoeneko ere bateren bati kariñoa diozu eta krokodiloekin kontuz ibiltzeko hasten zara esaten pantailari). Ba hortik aurrera ez dakizu zer gertatzen den, konturatu gabe begiak ixten eta ahoa zabaltzen hasten zaizkizulako, eta bat-batean zure zurrungak esnatzen zaituzte. Ordurako krokodiloa digestioa egiten ari da.

 

giphy-4WALKING DEATH SIESTA. Siesta honetarako pijama jantzi behar da derrigorrez. Izan ere, aurrez pentsatuta eta azpikeriaz egiten dena da. Pott eginda zaude eta izara artean sartzeko unearekin amets egiten ari zara goizetik. Siesta honek gutxienez ordu pare bat iraun behar du, eta esnatzean ez dakizu zein egunetan bizi zaren ere. Ohetik ateratzen zarenean the walking deatheko zonbia ematen duzu.

Bukatzeko, dei eta aldarrikapen bat: munduko siesta-zaleok, oheratu gaitezen denok! Baina bakoitza bere ohean… Edo ez 😉

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s