Bikotearekin hasten garenean egiten ditugunak (eta egiten ez ditugunak)

Hona hemen maiatzaren 25ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (10:45. minututik aurrera)


Gaur bikote harremanez hitz egin nahi dut. Zehazki, norbaitekin ateratzen hasten garen garai berezi horretaz. Zein aro polita izaten den hori, ezta? Txolinduta, lelotuta, eta burua ilargian dugula egoten gara. Eta normalean egiten ez ditugun gauza asko egiten ditugu. Ba jarraian harremanen hasieran egin izan ditudan gauza (txoro) horietako batzuk zerrendatuko ditut.

dutxaGorputz garbitasunak ikaragarrizko garrantzia hartzen du. Izan ere, kontuz: zure gorputzak usain txarrik ez duela jariatzen sinestarazi behar diozu zure amodio berriari. Hori dela eta, egunean gutxienez lau aldiz dutxatzen zara zure azukre koxkorrak besazpiko usainik atzeman ez dezan. Gasaren faktura ikaragarri igotzen da eta azaleko PHa desagertu egiten zaizu.

hortzakMaitearekin egon aurretik hortzak zure dentistak baino gehiago garbitzen dituzu, haria ere erabiltzen duzu eta hainbat irakuzketa egiten dituzu musurik tartean badago (eta egongo da), zure ahoan menda baratza sumatu dezala. Baratxuri-zopa eta txorizo bokatak debekatu dizkiozu zure buruari berarekin egon behar duzun egunean.

 

gostJateaz ari garela, hasiberritan kanpora jatera joaten bagara, oso ohikoa da (nik) entsalada bat eskatzea, eta gero azkenburukoa partitzea. Aitortu dezadan, gosez geratu naiz fintasuna erakusteagatik eta badaezpada ere sabela arin nahi izateagatik, gerora ohe mugimendurik baldin badago ere (ez da kontua gero digestio arazoak edukitzea). Etxera iristean edo bakarrik zaudenean azken eguna izango balitz bezala jaten bukatzen duzu: txokolatea, patata frijituak, lehen jan gabe utzi duzun txorizo-bokata...

catEtxera ekartzen duzunean, DEF CON DOS garbiketa egiten duzu pertsona ordenatu eta txukuna zarela ikus dezan (beno, orain ere egiten dut bisitak ditudanean, egia esan). Ordura arte zure maskotak izan diren hauts matazak aspiragailuarekin paretik kendu eta botata dituzun gauza guztiekin pilotak egiten dituzu, armairuan edo tiraderetan sartuz. Irekiko ez dituenaren esperantzaz, bestela bizitza galduko baitu.

Kanpotik zer arropa jantziko dugun pentsatu ondoren, azpiko arroparik onena jartzen duzu berarekin geratzen zaren bakoitzean. Hemen Bridget Jones dilemaren bridgetaurrean aurkitzen naiz: alde batetik, erosoa den azpiko arropa daukazu, berarekin gustura ibiltzen zara eta naturaltasunez jokatzen duzu. Bestetik, arropa sesia gehienetan oso deserosoa izaten da (dela farfail asko duelako eta kili-kiliak eta azkurea egiten didalako, dela tanga erretenean sartzen zaidalako) eta naturaltasuna galtzen dut. Tamalez, deserosotasuna baina (ustez) moñoñismoaren aldeko hautua egin izan dut historikoki. Konfiantza dagoenerako uzten dituzu puskatutako goma duten kuleroak ;)

fartHasieran esan dugu; zure gorputzaren usainak desagerrarazi behar dituzu, eta guztien gainetik, puzkerrak gordetzen dituzu. Hau da, uzkirik edukiko ez bazenu bezala jokatzen duzu hasiberritan. Are gehiago esango dut: gizarte honek uzkirik gabeko emakumeak nahi ditu. Ondorioz, komunera joaten zarenean oso denbora gutxi pasatzen duzu bertan. Ez dezala pentsa periodikoa leituz ilustratzen ari zarela. Hori bekatua!

zurrungaElkarrekin lotan geratzen zaretenean, bera lokartu arte itxaron izan dut eta arnasa oso suabe hartzen saiatu izan naiz beti. Ez dezala pentsatu ezergatik basurde batek bezala zurrunga egiten dudanik! Baina naturak bere bidea egiten du eta Morfeoren besoetan goxoen zaudenean zure kurrunkak esnatzen zaitu, eta diren eta ez diren jainko guztiei erregutzen diezu zure zozo zuriak entzun ez zaitzan.

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s