Haurren galdera zoragarri (eta zail) horiek

Hona hemen ekainaren 1ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (12:45. minututik aurrera)


Nazio Batuen Erakundeak ekainaren 1a Ama eta Aiten nazioarteko eguna izendatu zuen duela bost urte, egiten duten lana aitortu eta ohoratzeko asmoarekin. Nik ere aitortza egin nahi diet Euskal Herriko gurasoei. Batez ere beraien umeek egiten dituzten galdera zailei erantzuteko egonarria eta irudimena dutelako. Adibidez, duela egun batzuk semeak hauxe galdetu zidan:

200w_s– Ama, langostinoek zer jaten dute? Noski, ez neukan ideiarik, eta Google-n begiratu behar izan nuen materia begetala, beste krustazeo txikiak eta arrainen kaka jaten zutela jakiteko. Zenbat ikasten dugun beraiekin!

– Ama, zurekin ezkondu nahi dut. – Baina ni ezkonduta nago, pitxi. – ZEINEKIN?????  Aitari ez nion ezer esan, badaezpada ere…

Kaioa aurretik pasatzen ari den bitartean: – Baño, ama, kayuak EGITAN existitzen al dia?!? Harritzeko duten ahalmena infinitua da ia.

– Aita, badakizu zein bizi diren Hernanin? – Zein? – Ez dakizu? – Ez… – DINOSAURIOAK! Paleonlotogo txikiak.

– Ama, badakizu lehoiarena egiten? – GROAUUUU! – Ez ama, hori dinosaurio bat da. Paleontologoaz gain, orro-adituak ere badira.

– Aita, aulkiarekin buruan jo egin naute! – Zer??? Egurrezkoarekin? – Ez, gogorrezkoarekin! Beraien logika zoragarria da.

cloud– Ama, KRIXTOREN arazo TXIKI bat daukagu: euria hasiko da. Erlatibitatearen teoria, gordin-gordinean.

– Aita, euria zeinek egiten du? – Lainoek. – Ez; lainoen gainetik zein dago? Antonio? Ez dakigu oraindik zein erlijiotako jainkoa den Antonio…

– Ama, barazkijaleek biraoak esaten al dituzte? Argi dago kontzeptu ona duela beraietaz.

– Aita, zergatik gorputz barrutik nazka ematen dugu? Eeeee, txanda-pasa!

– Ama, zer asmatu zuten lehenago: Beethoven txakurraren pelikula edo musikako abeslari hori? Zenbat kalte egin duen telebistak, amatxo maitia!

jumping– (Aitak) Ez salto egin ohe gainean, puskatu egingo duzu eta. -Ezetz, ama, Ohea hilezkorra dela! Antonio jainkoak esango zion hori, ziur.

– Ama, aita zergatik lotsatzen da nire aurrean dantzatzean? Bere espermatozoide bat naiz eta! To eta No!

– Aita, handitan badakit zertan egingo dudan lan: aste batean zientzialaria izango naiz, beste batean aztia, hurrengoan tabernaria eta azkenekoan, fruteroa. Errenazimenduko pertsona dugu, zalantzarik gabe.

– Ama, gauez non lo egiten dute dendariek? Fruterian beharbada?

– Aita, zergatik haserretzen zarenean basapizti bat ematen duzu? 

belt– Ama, nola izena du umeen albaitariak? Kar, kar, kar! Benetan, ze onak diren!

– Aita, norbait jaio al da betaurrekoekin? Bai. Nobita, Doraemon-ekoa.

– Ama, zu txikia zinenean txerriak existitzen al ziren? Gure garaian, alaba, dinosaurioak mundua menderatzen zuten.

– Aita, zergatik gizon horrek kopetean bigotea dauka? Seme, horiek bekainak dira, eta jaitsi ezazu atzamarra, mesedez!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s