Hondartza sasoia

Hona hemen ekainaren 8an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (15:30. minututik aurrera)

——

Pasa den astean hondartza sasoia zabaldu da euskal kostaldean, eta horretaz gain, gaur ozeanoaren nazioarteko eguna ospatzen denez, hondartza hizpide hartzea erabaki dut. Zehazki, hondartzan gertatzen diren kontuak ekarriko ditut hona, izan ere, dena ez da zoragarria izaten hemen ere. Ez behintzat niretzat.

5163b3bdd783fEtxetik atera orduko hasten dira komeriak. Inbidia diet beraien motxilatxoa, edo kapaxotxoa hartu, bertan toalla, liburu bat eta krema hartu eta glamour guztiarekin hondartzara joaten direnak. Eta askok poltsarik ere ez, toalla, giltzak eta diru-zorroarekin nahikoa dute. Zergatik inbidia? Ba nik xerpa bat ematen dudalako! Alaba eta semearen toallak, txankletak, eguzkitakoa, hamaiketakoa/merienda, krema, txapelak, aldatzeko arropa, pala eta kuboa, txanperoa,… Eta gero hori dena sartu behar duzu poltsetan!

6d4032c881c7837b0f1fb22c50c9fc18Hondartzara joan aurretik krema ematea nahikoa lan nekeza izaten da, baina hondartzan krema ematea niretzat lan nekosoenetako bat da. Gainazal guztia bukatzen duzunean konturatu gabe eskua hondarretan jartzen duzu, edo nire seme-alabetako bati okurritzen zaio oso dibertigarria dela amari hondarra bota eta giza kroketa bat bezala bukatzea. Benetan, Mister Bean bezala sentitzen naiz askotan.

 

athletic_abc_urzay_recorte--644x362Eta okerrena zer da: Berdin du 50eko babes krema ematen badut ere: urtero erretzen naiz. Baina nola gertatu daiteke, gorputz osoan eman dut eta!? Sorbalda bat edota ipurmasail zati bat gori-gori duzu, duela urte batzuk Athleticek atera zuen kamiseta kurioso hura bezala bueltatzen zara. Eta okerrena, gau pare bat lo egin ezinik eta zertarako eta azala erori eta lehen bezain zuri jarraitzeko.

 

metiendoHondartzan ez dago tranpak egiteko marjina handiegirik, horregatik, itsasbazterreko paseoak ematen ditugunean, edota uretara joateko altxatzen naizenean tripa sartzen dut automatikoki. Inkontzienteki egiten duzun zerbait da. Eta nola egiten duzu hori? Arnasari eutsiz. Zenbat lipotimia ez ote diren gertatu norbait ezaguna topatu eta zure txitxiak gordetzeko intentzioarekin! Okerrena da hitz egiten geratzen bazara nahi eta nahi ez arnasa askatu behar duzula, eta kasu horretan zure borobiltasunak agerian geratzen direla. Esaera zaharrak esaten duen bezala: Egon hadi fin eta ezingo dun hitz egin!

 

gettingUretakoa ere ez da samurra izaten niretzat. Ordu erdi gutxienez behar izaten dudalako itsasoan sartzen. Ura ukitu eta gorputz osoa uzkurtzen zait, eta ai eta oi, hasperen txikiak egiten hasten naiz. Zer esan uretan gero eta gehiago sartuta. Izterretatik gora kriogeneizazioaren jainkoari errezatzen hasten naiz eta sabelera iritsita Frozeneko abestia abesten hasten naiz. Esan beharrik ez dago zer nolako gorrotoa diedan korrika sartu eta zipriztintzen nauten gazteei.

 

Qingdao-Algae-Beach-China-Holiday-Kid-SwimmerEta algak badaude? Lehendabizi sahiesten ia ezinezkoak diren hondartzako pala jokatzaileak, gero ur hotza eta hartxintxarrak eta gainera algak? Baina hau zer da, el Conquis edo zer? Ze nazka ematen duten behatz tartean nabaritzen dituzunean, eta zer nolako sustoa igeri zoazela ukitzen dituzunean. Beti pentsatzen duzu Tiburoneko marrazoa izango dela, edo Krakena, edo… Doraemon buruhandia.

 

1737192.main_imageBada itsasoan une bat nik uste ia guztiok bizi izan duguna. Hauxe da: uretan gaude (azkenean!), eta bat-batean olatu indartsu batek hankaz gora botatzen zaitu. Mozkortuta bezala ateratzen zara, hondarra gorputzeko zirrikitu guztietan eta kasu batzuetan bikiniaren goiko zatia buru gainean duzula, baina garrantzitsuena ezer gertatuko ez balitz bezala egitea da. Dena kontrolpean dut, e?

 

txakurraToalla jartzeko moduak gure izaera adierazten du. Badaude perfekzionistak, toalla luze-luze jarri eta hondar ale bakarra onartzen ez dutenak; badaude ondo bizitzea gustatzen zaienak, toallaren azpian burukoa egiten dutenak; badaude familia erdigunean jartzen dutenak, eta hortaz etxeko toalla guztiak bata bestearen gainean jartzen dituzte, oasi bat osatuz; eta gero ni bezalakoak daude, denbora guztian toalla zimurtuta eta hondarrez beteta dutenak.

 

hannahHori bai, zein gozoa den uretatik atera ondorengo txorizo bokata jatea! Soilik mendi puntara iristen zarenekoarekin konparatu daiteke. Alor honetan aitortzen dut nahikoa amateur naizela, eta bokata eta poteko olibak besterik ea ditudala ematen. Zerbait erraza, alegia. Baina ikustekoak dira profesionalak, 5 Michelin izarrak dituztenak. Horiek txaka entsalada, patata tortilla pintxoak, garagardoz betetako izozkailu eramangarriak eta kartetan jokatzeko mahaiak ere ekartzen dituzte.

 

341936_v1Etxera joateko orduan unerik amorragarriena dator: hanketan geratu zaizun hondarra kentzea. Horretarako lehenik hondar lehorretan murgildu dituzu hankak kanporako bidean, nahiz eta erretzen egon. Hankak garbitzeko iturrira heltzeko zortea izan baduzu (ez da batere erraza), garbitu duzun hanka txankletan sartu aurretik zikinduko zaizu berriro, eta horrela, berriro, ad eternum. Beti geratzen zait hondarra, eta suhiltzaileen tutuek ere ez dut uste kenduko lidakeenik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s