Bizitzan behin…

Hona hemen ekainaren 15ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (13. minututik aurrera)

——
Dagoeneko uda gainean dugu eta sasoi hau urte guztian zehar egiten ez ditugun gauza horiek egiteko aprobetxatzen dugu. Oporrak dituenak behintzat, guztien kasua ez baita horrela. Baina zergatik itxaron behar dugu oporretara? Ez al litzateke hobe egunero bizitza disfrutatzea? Bizitza zukutzea? Carpe Diem! Horregatik, bizitzan behin behintzat egin nahi ditugun gauza horiek zerrendatuko ditut.

giphyHegan egitea. Baina ez hegazkinez. Orioko hondartzara joan eta bertako parapenteak ikusten ditudanean halako inbidia ematen dit, eta zer esanik ez txori baten hegaldiari begira geratzen naizenean. Baina ausardiarik edo dirurik ez dugunontzat, tirolina erabili dezakegu. Usurbilen majo askoa daukagu, esaterako.

 

 

runningLasterketa batean parte hartzea. Gure inguruan Behobia-Donostia, Bilbo Zaharra Herri krosa, Lilatoia eta mendi lasterketak dozenaka daude, besteak beste. Bihotza tarrapataka, basurdearen arnasestua, zaintiratuak… nork ez du hau sentitu nahi hil baino lehen? Literalki esan nahi dut, ziur bainago nire azken eguna izango litzatekeela.

giphy-2Safari bat egitea. Garesti xamar ateratzen da ordea Serengettira edo Ngorongorora joatea, eta horren ordez askoz merkeago aterako zaigu bazkaldu ondoren Espainiako La 2 katean jartzen duten dokumentalak ikustea. Ziur nago batzuk egiten duzuela eta bertako animalia guztiak ezagutzen dituzuela. Urteroko Ñuen migrazioa eta krokodiloa…

giphy-3Koralezko hesi handian urpean igeri egitea. Kasu honetan ere Australiara joatea merke ez denez ateratzen, Euskal Herriko hondartza eta erreketan primeran pasa dezakegu karramarro, medusa eta baita gizakiak botatzen dituen zerrikeriak ikusten: pasa den astean aipatu zenuen meloi azalak, adibidez. Horiek bai egiten dutela benetako hesia uretan!

 

 

giphy-4Mendi bat igo. Eskerrak ez duen esaten Everest igotzea denik, izan ere, Kilian Jornet-ek aste batean oxigenorik gabe bi aldiz igo duenetik Ernioko erromerian baino jende gehiago ikusiko dugu laster bertan. Batek baino gehiagok pentsatuko du hau entzutean, a zer nolako txorakeria, hori euskaldun guztiok egiten dugulako. Baina aizue, denok ez daukagu mendizaletasunaren txipa txertatuta. Nire kasuan Hiru Erregeen Mahaia izango litzateke erronka polita, baina esfortzu gutxiago nahi duenak Larrunera igo daiteke, trenean.

giphy-5Zure ametsetako hiria ezagutu, eta zure herritik kanpo noizbait bizi. Askori burura etorriko zaizkigun hiriak New York, Tokio, Londres edo Paris izango dira, baina zer nahi duzue esatea, askotan etxe inguruan duguna ez dugu ezagutzen eta altxor asko daude gordeta. Unibertsitatera joan nintzenean hiru urtez bizi izan nintzen etxetik kanpo, Astrabuduan, eta zer nahi duzue esatea, niretzat beste mundu bat ezagutzea izan zen.

giphy-6Maskota bat edukitzea. Bizitza kalitatea izugarri hobetzen dela diote ikerketek maskota bat baldin baduzu. Nire bizitza badakit askoz ere aberasgarriagoa izan dela bizikide izan ditudan txakurrengatik. GUre baserrian txikitatik ezagutu ditut konpainiako txakurrak, eta ikusteko zein praktikoak diren baserritarrak, denek izen berdina eduki dute: Bobi. Eta zergatik Bobi? Ba Dallas-eko Bobby-gatik datorkio. Nere amonari hura ikaragarri gustatzen zitzaion eta handik aurrera txakur denak Bobi. Orain daukaguna ezik, txakur hau adoptatu egin genuen duela bost bat urte eta bere izenarekin jarraitu du. Badakizue zein? Tobi! Patua horrelakoa da!

giphy-7Munduko 7 mirariak ezagutzea. Alegiya, gaur egun Gizako piramidea bakarrik geratzen da eta horretarako Egiptora joan beharko genuke. Ba desertua nahi baldin badugu, hortxe ditugu Bardeak, eta mirari bezala, baditugu makina Euskal Herrian: Gaztelugatxe edo Zumaiako flyshak, Iratiko basoa, Arabar- Errioxako upategi ibilbideak, Kakuetako ur-jauziak, Sarako kobazuloak,…

tumblr_nwhm56aWe21uirxebo1_400Zure musika talde kuttunena zuzenean ikustea. Rolling Stones, Bruce Zipriztin, Metallica,… Nik hau dagoeneko egin dut? Badakizue zein den nire kuttuna, ezta? Bai…EGAN!

 

 

giphy-9Urte sabatiko bat hartzea. Ai, ahal izango bagenu… zer egingo zenuke zuk, Manu? Orain aipatu ditugun hauek egiteko baliatuko zenuke? Nik argi daukat: lo.

 

 

 

giphy-10Zure maitasun ezkutuari maite duzula esatea. Hemen kontuz, izan ere arazo handiak sortu daitezke eta. Hemen beti pentsatu izan dut beharbada badagoela norbait zutaz maiteminduta Manu, eta zuk ez dakizula. Pentsatu al duzu noizbait horretaz?

 

giphy-11Euritan musu ematea. Zenbat kalte egiten duten pelikula erromantikoek, amatxo maitia! Eta nabari da bai Euskal Herriko Ipar isurialdean ez direla bizi. Bakarrik falta zaie gehitzea, euripean musukatzeaz gain, errepide iskinean ere egitea, horrela aldamenetik pasatzen diren auto eta kamioiek putzuko ura ere botatzeko. Emozio gehiago! Beraz, kasu honetan musu ematearekin konformatuko gara, .

giphy-12Eta nik egin nahiko nukeena: Taxi batera igo eta gidariari «jarraitu auto hori» esatea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s