Ni ez naiz perfektua (baina hori bazenekien)

Info7 irratiko #Astorroxa saioan ekainaren 21ean egindako monanologoa (monologo txikia, alegia) duzue hemen. Hilean behin egunerokotasunari irribarrea ateratzen saiatzen naiz.

Entzun AUDIOA hemen.

———-

Udan bereziki emakumeoi perfektua(goa)k izatea eskatzen zaigu. Baina zer da perfektua izatea? Edo hobe esateko, zer da perfektua izatea gure gizartean? Argi dago ni ez naizela doitzen gizarteak jartzen duen uztarri horretara. Izan ere,

Adibidez, ez ditut beti hankak gurutzatzen eserita nagoenean. ze baldarra, zer nolako fintasun eza! Hor konpon hori pentsatzen dutenak. Hori bai, garraio publikoan noanean ez dut aldameneko eserlekua okupatzen inoiz 😉

rehost-2016-9-13-6ec3a907-a209-44e4-923a-76f818ceb693
Ilea orraztu gabe bezala izaten dut, beti matxinatuta egongo balitz bezala. Alabak eta semeak El Señor de los anilloseko Frodo ematen dudala esaten didate.

giphy
Ez dakit makilatzen, ez begiak, ez ezpainak. Honi buruzko kolaborazioa egin nuen pasa den urtean. Ezpainak margotzen baditut, handik ordu laurdenera ez da ezer geratzen, edo dena hortzetan geratzen zait; begiko marra (cleopatrarena) ez dut lortu inoiz lortu alde batekoa ere egitea, eta inoiz begitako itzala jartzea ausartu banaiz (sombra de ojos), begi-ondoko bat jo didatenaren itxura izan dut.

giphy-2
Ez naiz beti depilatzen. Negualdeko hotzak aprobetxatuz, ileak luze uzten ditut, termikoki goxotasuna eman diezadaten. Izugarrizko amorrazioa ematen dit depilatzearen kontuak, argizariarekin egiten baldin baduzu, edo beste infernuko makina horiekin egiten baduzu ere. Aitzurrarekin kentzea erosoagoa da, baina hemen ere kontuz ibili behar dut zauririk ez egiteko. A zer nolako gurutzea daukagun emakumeok ileekin! Eta hanketakoak, besazpikoak eta ditxosozko bibotearekin gutxi ez eta azken urteetan pubisa ere bai? Deitu nazazue Txiguaka, baina ni horrela geratuko naiz!

giphy-3
Pertsona bakoitzak bere iaiotasunak ditu. Batzuk arropa konbinatzeko izugarrizko erraztasuna dute. Ba ez da nire kasua. Ni beti bakeroak eta kamisetarekin ibiltzen naiz. Are gehiago, aitortuko dizuet batzuetan aurreko egunean ibilitako kamisetaren besazpia usaindu eta berriro janzten dudala.

giphy-4

Eta besazpiez ari garenez, aitortu behar dut nire gorputzari (eta beharbada arriskatuko naiz, baina esango nuke gorputz guztiei) usain desberdinak dariela, eta denak ez direla onak. Ba jaun andreok, bai, batzuetan besazpiko usaina izaten dut, eta bestelako batzuk ere. Eta ez, ez dut koloniarik erabiltzen.

giphy-5
Eta sukaldean nahikoa desastrea naiz. Seme-alaben urtebetetzeetarako egin izan dizkiedan bizkotxoak gutxi altxatu dira labean, eta nahikoa itxura errukiorra izan dute. Disimulatzen saiatu izan naiz gainetik lakasitoak jarriz, baina hala ere familiak maite nau.

giphy-6
Eta ez behin eta ez bitan, nahikotxotan iritsi izan naiz justu-justu edo berandu ikastolara haien bila lanetik zuzenean natorrelako, besazpi izerdituekin eta meriendarik gabe.

giphy-7
Eta asteburuetan beraiek konturatu gabe ilusio guztiarekin erosi dituzten goxoki batzuk jaten dizkiet, modu honetara pixka bat haurra sentitzen naizelako, eta batez ere konturatzen direnean atzetik korrika hasten zaizkidalako, harrapaketan.

giphy-8
Asteburuetan lo itxurak egiten ditut gelara esna ote nagoen begiratzera etortzen zaizkidanean. Baina gero inoiz ez dut berriro lo hortzen.

giphy-9
Gauza hauengatik eta beste milagatik uzten diet ohe gainean salto egiten, ez bakarrik utzi, salto egin dezaten sustatu ere egiten dut. Popatik koltxoia eta somierrak, hori bizipoza!

giphy-10
Beno, jarraitu dezaket, baina kontua ez da inor aspertzea. Izan aske eta izan umoretsu!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s