Biluzte musikala

Hona hemen irailaren 20an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

—-

Bada traola bat azken asteetan euskal txiolarien artean arrakasta izaten ari dena: #30egun30doinu Nire buruari galdetu diot ea erronka horri nola helduko nioken gaizki geratu gabe, hau da, nire kultura musikal “berezia” agerian jarri gabe. Atzo autoan Luz Casal-en «Y no me importa nada» kanta jarri zuten eta bigarren segundorako garrasi batean ari nintzen, baina Usurbilera iritsitakoan leihoa itxi egin behar izan nuen, jendeak entzun ez zezan gorputz eta arimaz abesten ari nintzena. Alegia, zerbait inporta zitzaidan.

Eta hortik etorri da gaurko testuaren mamia: zein da izugarri gustatzen zaizuen kanta hori, baina jende aurrean aitortuko ez zenuketena? Edo gaztetan erosi zenuten binilo edo kasettea eta gaur egun lotsarazten dizuena?

Biluzte musikala egingo dut!

Amaren etxera joan naiz ikerketa hau modu sakonean egiteko, izan ere, bertan ditut nire binilo zaharrak eta lotsagorritzeko aukeraketa hau egin dut:

1. Lehen postuan ezin du beste batek egon. Eta ezagutzen nauzuenok badakizue 14tik 17ra tarteko urteak talde honekin txora-txora eginda pasa nituela. Ez pentsa binilo bakarra dudanik, ez, 7 ditut! Eta nortzuk dira nire nerabezaroko orduak eraman zituen taldea, bai horixe, New Kids on The Block! Step by Step. Are gehiago esnago dizuet nire aitormen musikal honetan, haietako batekin maiteminduta nengoen, nire koadrilaren arabera, tximu aurpegia zuena: Danny Wood.

 

2. Aipatu nahi dudan hurrengo taldeak ez nau bere horretan lotsatzen, baina nire musika hautapen musikalaren eklektikotasuna oso garbi adierazten du. Hau da, alde batetik, estatu batuetako lehen boy bandarekin lerdea erortzen zitzaidan bitartean, Euskal Herriko eragina izugarria zen. Aurreko batean aipatu bezala, institutu garaian nengoenean 90. hamarkada hasieran gurean behintzat gogor itxura eman behar zen janzkeran (Marteens botak eta ipurdia ezkutatzen zuten jertse lodiak) eta musikan ere hori erakutsi behar. Beraz, New Kids on the block aldamenean binilo eta kanta hau entzuten nuen: La Polla records: No somos Nada.

 

3. Eta noski, gogortasunak alde batera utzi eta gozokeriak ere entzuten nituen, inork jakin gabe, noski. Hau nire egunerokoa idazten nuen bitartean entzuten nuen, batez ere nire bihotz taupadaren erritmoan. Hau da, gustuko nuen mutilak kasurik egiten ez zuenean edota hitz bat egiten zidanean zoriontasun perfektuan nengoenean: Glenn Medeiros: Nothing gonna change my love for you.

 

4. Garai horretan dantzatu nuen beste talde bat Potato izan zen. Uste dut reggae eta jamaikar doinuak hona ekartzen lehena izan zela. Nik Potato eta Tijuana in Blue-rekin batera atera zuten disko hura erosi nuen. Eta bertatik Miguelin el cashero aukeratuko nuke. Zer esango dizuet, Gasteizen postua jartzen zuen eta trapitxeoa omen zuen eta horrek asko molatzen zuen gure garaian, baina niri pertsonalki cashero hitz horrek erakartzen ninduen, ni ere ba nintzen/naiz eta.

 

5. Nire Doctor Jekyll eta Mister Hyde historiarekin jarraituz, momentu horretan sex simbol italiarra izan zenaren diskoa dudala aitortu behar dut: bai, Eros Ramazzottitaz ari naiz hitz egiten, jaun andreok. Gaur egun dagoeneko hipster eta euskal hipster tributik botako naute: Si bastasen un par de canciones.

 

6. Kaka nahaste gutxi ez baldin banuen musika estiloekin, itxaron, izan ere, 16 eta 18 urte bitartean nire rap garaia eduki nuen. Negu Gorriak nire talde kuttuna izan zen Usurbilen lehen bideoklipa grabatzen ikusi nuenetik, baina hori ez da lotsagarria, lotsagarria zena nire ile orrazkera zen garai horretan, izan ere, bisera jantzi eta rastak denak batera ibiltzen nintzen, galtza zabal zabalak. Negu Gorriaz gain, maitatu izan nuen taldea izan zen Public Enemy eta kanta hau: Rap 911 is a joke.

 

7. Erromantikoekin jarraituz, nire lagun batek oparitu zidan aipatu nahi dudan hurrengo kasetea: Complicesena. Es por ti que veo ríos. Makina buelta eman nizkion walkmanari, amatxo maitia! Igual mezu subliminala zuelako… edo hori nahi nuen pentsatu. Ez dakit zuentzat, baina niretzat edozein begirada, esaldi edo Konturatzen naiz garai horretan dagoeneko nahikoa bikote frikia egiten zutela bi hauek, baina orain ikusita… orain ikusita badakit zeharo galduta nengoela musikalki. Zer nahi duzue esatea: nerabezaroa garai gogorra izaten da.

 

8. Eta bukatzeko, nire kuttunen artean dagoena: Rick Astley. Never gonna give you up. Ba ze esango dizuet, kanta hau entzun eta hankak dantzan hasten zaizkit!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s