Filmak euskaldunon erara

Hona hemen irailaren 27an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun hemen


Zinemaren hiriburua da Donostia egun hauetan, eta zinema izango dut hizpide. Azken urteetan euskaraz egindako filmek mundu mailako proiekzioa izaten ari dira, eta olatu horretan jarraitzeko arrakasta handiena izan duten pelikulen euskarazko moldaketak proposatzera nator, gure berri mundu zabalean izan dezaten.

The Lion King, El rey Leon, Le roi Lion. Euskaraz, EZINBA! Leon da Baionako bestetako erregea, eta jaiak bakean pasatzea da bere helburu nagusia. Bere erreinuko herritarrak parrandarako gogoz daude eta beti suertatzen da liskarren bat.

baionako-bestak-2017-leon-erregea-giltzak_foto610x342

 

The dark knigth/ El caBallero oscuro/ Le chavalier noir. Euskaraz, Zaldun beltza. Film honek betaurrekodun kantautore oñatiar baten istorioa kontatzen du, gauez gitarra hartu eta superheroi bihurtzen dena bere herria salbatzeko. Bera deitzeko nahikoa da zeruan patilla batzuen irudia jartzea.

ruper_4695_11

 

The hobbit/ El hobbit/ Le hobbit. Euskaraz, Lazkao txiki. Euskal Herriko Highlandsetan jaiotako trobalari argiaren abenturak biltzen ditu pelikula honek, hunkimen eta umore ukituekin. Bere tamaina txikiak ez dio gainontzeko izakiei aurre egitea eragozten, eta azkenean bere esku geratuko dira errima magikoak, ondoren bere ikasleari emango dizkionak.

3643_lazkaotxiki

 

Star wars/ La guerra de las galaxias/ La Guerre des étoiles. Arantzazu izeneko galaxia urrun, urrun batean… Pello Zabala izeneko jakintsua bizi da, zeinak zeru eta galaxien sekretuak ezagutzen dituen. Euskalmet gudarosteak botereak kendu nahi dizkio eta bi alderdien arteko guda sortuko da. Andoni Aizpuru- gudaren erdian aurkituko da, eta berari egokituko zaio batzuen isobarak eta besteen tenporak batzea.

233_3

 

Jurassic park/ Parque Jurasiko. Euskaraz, Igeldoko Parkea. Duela milioika urte eraikitako parke honetan gainontzeko lur azalean desagertutako izakiak topatu ditzakegu: labirinto jurasikoa, tunel misteriotsua, gameluen lasterketa… bertara igotzeko teleferikoa izeneko espazio-ontzia behar da eta bertan igo ahala denboran atzera egiten duzula sentitzen da.

7223_grande

 

Transformers. Euskaraz, Eraldatzaileak. Euskaltzaindiaren arau aldaketek populazioaren zati bat erotu egiten dute eta beraien aurka altxa dira besteak beste «amankomunean» hitza berreskuratu eta EGA azterketako teorikoa errazteko. Hizkuntza borroka ikaragarria sortuko da, eta ergatiboa bera ere ez dago salbu.

gaia50101

 

The lord of the rings/ El señor de los anillos/ Le Seigneur des anneaux. Euskaraz, EraNtzunen jauna. Mañukorta, bere irakasle Lazkao Txikik jasotako errimak deuseztatu egin beharko ditu, bertso berriak sortzeko ahalmena lapurtzen dituelako eta modu honetan Euskal Herriko txapelketa jokatzea ezinezkoa litzatekeelako. Lantegi horretan laguntzeko bere lagun Fidela Xabier Saldias izango du.

DOCU_DVA

 

Frozen. Euskaraz: Freskatu egin du. Filma 2017ko kokatuko litzateke, aspaldiko udarik hotz eta umelenak Euskal Herriko biztanleengan sortu duen drama epiko korala. Adibidez, txankletekin atera eta euri jasak harrapatzen dituen familiaren une gogorrak biziko ditugu, aterpea aurkitu ezinik dabiltzan bitartean. Edo New York Times-ek gomendatuta etorri den bikotearen istorioa, zeinak 50eko protekzioa erosi duten farmazian dirutza bategatik eta iraungitu egingo zaien.

lluvia-donostia-620x421

 

Harry potter. Edo euskaraz: Jarri Potea! Pelikula hau magiaz, sorgin eta aztiez beteta egongo da. Izan ere, euskaldunon artean bizi dira izaki hauek, koadrilan ateratzen direnean botere magiko izugarria dutelako: botea jarri behar den garaian desagertzea! Gure artean bizi dira, baina beraien trebetasunak ikasteko eskola espezializatu batean ikasten dute, honako ikasgaiak lantzen dituztelarik: komunera une aproposean joateko teoria; kartera etxean utzi duzula modu sinesgarrian adierazteko praktika, «Bihar bueltatuko dizut» sorginkeria, etab.

14417064280312-0-680x276

 

Titanic. Euskaraz: Txuriko. Hau inoiz filmatu den maitasun istorio ederrena baina baita ere tristeena da. Txuriko Txominen txakurra da. Batera lan egiten dute arrantzan. Batak sarea botatzen du, eta bestea itsasora salto egiten du arraiak harrapatzeko. Bien artean enpresa txikia baina oparoa sortu dute, eta Instagramen ere milaka jarraitzaile dituzte. Herriko jendeak ordea ez du beraien arteko harremana ulertzen, mundu desberdinetakoak direla esaten baitute: batek bi hanka eta besteak lau. Baina beraiek aurrera jarraitzen dute. Itsasoa zakar dagoen egun batean Txominek oreka galdu eta itsasontzitik uretara eroriko da. Txuriko, bi aldiz pentsatu gabe, bere atzetik joan eta salbatu egingo du, eta Txominek txakurra nola hondoratzen den ikusten du, begietatik malkoak erortzen zaizkion bitartean. Soinu banda hunkigarria du benetan.

32361569

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s