Ikerketa xelebreak 2017

Hona hemen urriaren 4an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.


Nobel sariak banatzen ari dira egun hauetan. Baina, zientzia eta umorea uztartu al daitezke? Zalantzarik gabe, bai. Izan ere, urtero Nobel sariak ematen diren bezala, Ig Nobel sariak ere banatu dituzte duela aste pare bat Harvard unibertsitatean, ikerketa xelebreenak saritzeko.

Nik zientzilariei soinurik ateratzen ez duten gozoki paperak asmatzea eskatuko nieke.  Non dago berrikuntza sektorea behar denean?

katuaFisika saria Marc-Antoine Fardin ikertzaile frantsesari eman diote, galdera honi erantzun diolako: katu bat izan al daiteke aldi berean likidoa eta solidoa? Fluidoen fisikan oinarrituta, katua hainbat edukiontzitan sartu ondoren, guztietara moldatzen direla frogatu du eta ondorioz baietz, era berean likido eta solidoak direla. Berdina gertatuko ote da Doraemon katu kosmikoarekin? Daukan burua kontuan hartuta, zaila ikusten dut. Baina berak badu beste superbotere bat: ETB3n beti egotearena!!

 

 

 

200Bakearen saria askoren artean banatu behar izan dute hauxe frogatzeagatik: didyeridooa maiz jotzeak (Australiako musika tresna) jotzeak lo egiterakoak zurrungak gutxitzen dituela, eta baita apnea ere. Astean 6 ordu entseatzearekin nahikoa. Nik gaztetan txistua ikasi nuen eta ziurtasun zientifikoarekin esan dezaket txistua jotzen ikasteak loa galarazten duela! Nire kasuan inguruko zakur guztiak zaunkaka jartzen nituen. Txistua, suntsiketa masiboko arma ote?

 

crocodileEkonomia saria Australiara joan da, didyeridooaren soinuak animatuta, beharbada. Adi, hau ez da erraza azaltzen eta. Ikerketa honek metro bateko krokodilo bat besoetan edukitzeak txanponen makinan jolastean duen harremana aztertu du. Nola geratu zarete? Hau da, ondorioztatu dute krokodilo bat besarkatzen duten pertsonek apustu gutxiago egiten dutela. Esango nuke krokodilo bat besarkatzen duen edonork beste ezer egiteko aukerarik ez duela izango.

 

belarriakAnatomia saria James Heathcote familia medikuak irabazi du, gizon adinduek ea belarri handiagoak dituzten aztertzeagatik. Ez dakigu zergatik soilik gizonezkoek aztertu dituen, eta beraz, ez dakigu emakume adinduek ere belarri handiak ote dituzten. Gure telefono eta belarriak zabalik daude zuen esperientziak jasotzeko.

 

200wBiologia saria Brasilgo kobazulo batzuetan bizi diren intsektuetan emeek zakila dutela eta arrek bagina dutela aurkitzeagatik. Beraien arteko txortaldiak 40 eta 70 ordu iraun dezake. Honetaz ere saio berezi bat egin genezake, zalantzarik gabe!! Badirudi semen hori oso aberatsa dela eta naturak emeei hori ez galtzeko organoa eman diela.

 

zerbitzariaFluidoen dinamika saria. Jiwom Han ikerlari hegokorearrak eraman du kafea eta ardoa (Borgoña) nola erortzen den atzeraka ibiltzen ari garenean aztertzeagatik. Fenomeno hau ikusteko gizakiak erabili dira, bai eta edalontzientzat osziladore mekaniko bat ere. Lan honen arabera, modu honetara likidoak eramatean gutxiago erortzen da, baina ez dute gomendatzen horrela egitea, erorketak eta estropezuak egon daitezkeelako.

 

leslieElikadura saria Brasil, Kanada eta Espainiako hiru ikerlarientzat izan da Diphylla ecaudata saguzaharren elikaduran lehen giza odol arrastoak topatzeagatik. Animalia hauek txori basatien odolaz elikatzen dira, baina txori hauek desagertu diren tokietan beraien dieta aldatu behar izan dute. Saguzar hauek gorotzetatik ateratako 61 laginetan oilo odola aurkitu dute, eta 61 horietatik 3tan gizakiena. Hau da, txori elikaduratik ugaztunetara pasa dira. Adi, Dracula, Brasilen lehengusu batzuk dituzu!

 

gaztaMedikuntza saria Frantzia eta Erreinu Batura joan da. Enzefaloaren irudi teknologiak erabiltzeagatik. Eta zer neurtu duten? Pertsonek gazta zenbateraino ez duten gustuko neurtzeagatik. Idiazabal gaztaren lobbia dagoeneko lanean hasi da ikerketa hau geldiarazteko lanetan, eta adierazi dute esku artean dituzten baliabide guztiak erabiliko dituztela, gazta zaharra barne.

 

bixkiakZientzia kognitiboen saria Premio de Ciencias Cognitivasalvatore Maria Agliotik irabazi dute, bizki askok ez dutelako jakiten bereizten argazkietan beraiek edo ahizpa edo anaia bizkia den. Lasai egon daitezela bizkiak, izan ere nire familiak batzuetan ohetik esnatzen naizenean ere ez nau eta ezagutzen.
 

 

tripaObstetrizia saria Espainiako ikertzaileek irabazi dute. Giza fetu batek musika (flauta solo bat) intrabaginalki hobeto entzuten duela frogatu dutelako, beste soinu bat edo sabelaren kanpoaldetik jarritakoa baino. Fetuen erantzuna 3 eta 4D ekografien bidez neurtu dute, mingaina ateratzen zutelako edo ezpainak mugitu. Alde batetik fetuaren entzumen arazoak ezagutzeko balio dezake, eta nola ez, Babypod musika aparailu intrabaginala saltzeko. Hasieran tokadiskoak, gero radiokassetak, walkmanak, Ipoda eta azken aurrerapen bezala Babypoda, gainean nahi duzun tokira eramateko oso praktikoa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s