Poeta bihurtzeko 7 gako

Hona hemen urriaren 11an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa

Gabriel_ArestiGaur Gabriel Arestiren Euskal Harria poema lanaren 50. urteurrena ospatuko dute Bilbon. Eta hori omentzeko poesia tailerra prestatu dut. Poetak bihurtuko gara, Aresti bezala. Beraz, hartu papera eta arkatza eta adi inspirazioari!

Nondik hasi? Zein da poesia baten lehengaia? Hitzak, noski. Poesian bereziki garrantzi handia dute, eta beraz, poesia egiten dugunean ondo aukeratu behar ditugu hitzak. Behin baino gehiagotan aipatu izan ditut tarte honetan Twitterren #hitzokei izenburupean sortzen diren hitz berri zoragarriak. Beraz, zuen inspirazioa akuilatzeko, hona hemen batzuk.

  • IZAOKINA: ogia egin edo saltzen duen arraina.
  • PIRRIT ETA PORROT: Beti galtzaile ateratzen diren pailazoak.
  • LOBBIA: anai-arreba eta koinatuen seme-alabek osatzen duten presio taldea, asteko paga edo goxokiak lortzeko
  • RASTA-AFARIA: Rastafarien arteko gaualdeko oturuntza
  • ESĶARIGATO: Japoniar bati eskerrak emateko

 

Poesiak idazteko menperatu behar den beste gauza bat figura literarioak dira, hau da, hitzak ohiko modutik aterata erabiltzeko baliabideak. Goazen errepaso bat egitea:

hortzakMETAFORA. Bi ideia edo irudien arteko antzekotasun erlazio sotilari deitzen zaio. Metaforaren mundua nahikoa kontserbadorea dela konturatu naiz oraindik gaur egun txikiak gineneko adibide berdinak erabiltzen direla gaur egun ere. Hori edo poeta guztiek obsesionatuta daudela hortzekin: Zure hortzak perlak dirudite.

 

HIPERBOLEA. Gauza baten ezaugarria modu esajeratuan handitu edo txikitzen dugunean. Hauxe litzateke hiperbole musikal bat:

 

 

 

batmanONOMATOPEIA. Soinu bat imitatzen duen hitza edo hitz taldea da. Adibidez:

  • Tiroa / danba
  • Atean joka / danba-danba
  • Barrezka / kar-kar-kar
  • Txirrina joka / txirrin
  • Telefonoa joka / txirrin-txirrin
  • Mugimendu azkarra adierazteko / raaa
  • Uretan ibiltzen / plixti-plaxta
  • Poliki ibiltzen / ttipi-ttapa

 

IRONIA. Gehien zabalduta dagoen esanahiaren arabera “hitzekin esaten denaren aurkakoa adierazteko erabili ohi den espresiobidea” da. Arestiren poema hau adibide ona izan daiteke. Bai eta Bilintxen bertsoa ere:

Mando baten gañian
astoaDomingo Kanpaña,
ez dijoa utsikan
asto orren gaña;
azpian dijoana
mandua da, baña,
gañekua ere bada
azpikua aña:
mando baten gañian
bestia, alajaina!

 

yodaHIPERBATONA. Yoda efektua ere deitua. Izan ere, esaldi batean hitzen ordena logikoa aldatzen du. Oso dibertigarria da, zeren hitzak nahi dituzun bezala jarri eta inork ezin dizu ezer esan! Poesia da, aizu!

“Dugu gaur poema egingo. Zurekin bedi indarra izan”.

 

PLEONASMOA.  Ideia berdina errepikatzeari deitzen zaio. Hemen Lazkao Txikiren adibide bat:

gif
“Egun batean, Lazkaomendin biok ginan alkarrekin, eta eguraldi txarra egiten zuan.
Lanbroa edo horrela zan. Bat urbildu eta onela esan zigun:
-Au dek eguraldia, au! Au dek eguraldi kabroia! Bein bear eta gaur egin bear lanbroa ta zikiña! Or gora abiatu nauk, ez guardasol eta ez ezer, eta buru guztia busti zaidak!
Eta Joxe Migelek:
-Puska bateko lanak badituk orduan ori dena sekatzen!”

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s