Zakilixut eta biok arima bikiak gara

Zakilixutek 40 urte bete dituela-eta, ondo merezitako omenaldia egin dio BERRIAk Antton Olariagari. Bertan parte hartzeko ohorea izan dut, eta TUMATXA izan da! Hona hemen ekitaldirako prestatu dudana. Testuaren amaieran duzue ekitaldiaren bideo osoa.


Arratsaldeon eta mila esker antolatzaileei ekitaldi honetara gonbidatzeagatik, eta batez ere mila esker Ainara Lasari nire tartea Anjel Lertxundi, Kike Amonarriz eta Asiskoren ondoren jartzeagatik. Ez daukat inolako presiorik!

Antton/Zakilixut eta ni arima bikiak gara, edo hirukiak. Lehenik eta behin, biok usurbildarrak gara (bera Batxillerrenekua, ni Gaztañakua), eta zalantzarik gabe, hori da hona ekarri nauen gauzetako bat. Beno, hori eta ziurrenik Jakoba Errekondok ezezkoa eman dielako antolatzaileei.

Usurbilen jaiotzeak arrastoa uzten dizu, eta Zakilixut, euskaldun unibertsala izanik ere, usurbildar bihotza duenik ezin da ukatu. Herriko kantak honela dio: Usurbildarrak daukate, sagardo, alkate! Usurbildarrok sagarra gurtu egiten dugu eta horregatik gureak ez dira sagardotegiak, SAGRADOTEGIAK baizik. Horregatik Zakilixutek ez du txotx denboraldia galtzen, beti dago sagardotegi futurista horretan (Ittoarte sagardotegian agian?) sartuta, eta esango nuke bertako nagusia Anttonen beste LATER EROA dela. Gustura egingo nuke kinto afaria bertan!

C5QlclyXUAEz38o

Usurbildarrak izateaz gain, biok daukagu lotura zientziarekin orokorrean (bioi asko interesatzen zaigu) eta UEUrekin zehazki. Nik Udako Euskal Unibertsitatean lan egiten dudalako, eta Zakilixut askotan hurbiltzen delako udako ikastaroetara, batez ere Larraonako garaietan. Uste dut Sexologiako klaseetako praktiketara soilik agertzen zela. EREKTOREORDEA izan nahiko ote du?

Zakilixut-1

Anttonen hitzetan “Zientzia nere hirugarren hanka da”. Zer esango dizuet ba, ez dut zalantzan jarriko zientzia zalea denik, baina Zakilixuten hirugarren hanka beste bat dela esango nuke, beti xut!

Izan ere, Zakilixuk zientzia zalea bai, baina ZIENTZIA FRIKZIOAren zale amorratuagoa da. Eta horregatik hizkuntza berezia sortu du: SEXUALKIA. Potroximel, ar-galdua, iztarren aharrausia, alufiri, alutriste kapitaina,… A zer nolako ekarpen erraldoia eta umoretsua egin dion lau hamarkada hauetan piztegiari! Eta hemen hirugarren antzekotasuna nirekin: euskararekiko maitasuna eta berarekin jolastu eta biziberritzeko gogoa. Antton inspirazio iturri dut. Horregatik oparitzen dizkizuet gaur bi hauek:

  • Nola deitzen zaio marrazkilari guaiari? Antton MOLARIAGA
  • Eta zein da Zakilixuten filmik gogokoena? ZAKHIL BILL

olariaga

Komunean daukagun beste gauza bat adina da. Utzidazue parentesi bat egiten: benetan komunean esan behar dugula? Hemengo inork ez dauka Euskaltzaindian kontakturik berriro amankomunean ofiziala egiteko? Beno, esaten ari nintzena: adinean ere antzekotasuna dugu. Zakilixutek eta biok diot, ez Anttonek eta nik, e? 40 urte bete ditu Zakilixutek nahiz eta gaztetxo jaio zen, eta nik 43 ditut. Bizitzaren erdian gaude… edo. Inflexio puntu bat egoten da garai honetan. Bista makaltzen hasten zaizu, ilea zuritzen, SEÑORAka hasten zaizkizu handik eta hemendik… eta egoera honetan batzuk korrika egiten hasten dira, beste batzuk zoru pelbikoa sendotzeko ikastaroetara apuntatzen dira eta beste batzuk hausnarketa existenzialistetan murgiltzen dira… Zakilixut eta ni bezala. Une hauetan galdera potoloak planteatzen ari naiz nire buruari: Zer egiten ari naiz nire bizitzarekin? (literalki, une honetan) Nondik nator? Nora noa? Eta batez ere: piztuta utzi al dut komuneko argia?

C-PXA2QWAAEbvTI

Zakilixut sexya iruditzen zait. Ez naiz inoiz aurpegi politen zale izan, zer nahi duzue esatea, Asisko baino gehiago gustatzen zait Kike. Pertsona axalak ere ez naute erakartzen. Askoz nahiago ditut konplikatuak, errebuelta eta mami askoko gizakumeak. Lauak ez, aluak bai. Eta ezingo didazue esan Zakilixut horrelakoa ez denik. Sakonetan putzuena baita. Inkesta bat egingo banu oraintxe ea nork ez dituen Zakilixuten zinta guztiak ulertzen, ziur nago askok altxako zenuketela eskua. Baina naiz eta guztiz ez ulertu badakigu zinta bakoitzean zerbait handia esan duela, zerbait galtzen ari garela badakigu, eta aldamenekoari esaten diogu: Zakilixuten gaurkoa mundiala, ikaragarria izan dun, baietz? Izan ere, Zakilixut definitzea ez da erraza. Zakilixut TUMATXA da! Zakilixut… Martxelo Otamendi bezalakoa da: denak miresten dugu, baina gutxik ulertu.

Zorionak Zakilixut eta Antton eta mila esker zuei denoi!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s