Museo xelebreak

Hona hemen urriaren 18an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa

20 urte dira Gugemheim museoa inauguratu zutenetik. Orduz geroztik, 20 milioi bisita izan ditu. Zalantzarik gabe, Euskal Herriko eraikin berezienetakoa da. Hainbat xelebrekeria aipatu ditzakegu eraikin honetaz:

  • Hasieran askorentzat sardina lata bat zirudiela askorentzat,
  • Lehen bisitaria 3 ordu lehenago ilaran jarri zen musika irakaslea izan zela
  • 700 pezeta balio zuela sarrerak orduan (gaur egun 16 euro),
  • Puppy maskotak 13 metro luzera dituela eta West Highland terrier bat dela,

 

shitItalian Museo della Merda dago. Piacenza probintzian. Esne etxalde bateko behi kakak eskultura eta pinturak bihurtu dira. Ingurugiro arte garaikide zentroa da. Uste dut Euskal Herrian ere kaleko txakur kakak goresteko museo center baten proiektua lantzen ari dela. Zapaltzen duzunean uzten duzun errestoa, tamaina eta pantone desberdinak, etab.

200wErlazio hautsien museoa dago Zagreben (Kroazian). Lau urte elkarrekin pasatako bikote batek modu adeitsuan amaitu zuten eta erabakitzen hasi ziren zer egin elkarri bidali zizkioten gutunekin eta opariekin. Eta horrela sortu zuten museoa. Zuek zer emango zenukete bertara? Nik azkurea ematen duen manta bat.

 

200Islandian Icelandic Phallological Museum dago. Hizkuntza zientifikoa menperatzen ez duzuenontzat esango dizuet zakilak biltzen dituen museoa dela hauxe. Gehienak animalienak dira, baina gizakien bateren bat ere ba omen dago. Zakilixut hiltzen denean bere dohaintza egingo omen du. Lehenengoa zezen zakil bat izan omen zen. Kaxalotearen zakilak 170 zentimetro eta eta 70 kilo.

galtzerdiak

 

Galtzerdien museoa, Tokio. Normalean nahikoa oharkabean pasatzen den jantzi honen sekretu guztiak erakutsiko dizkigu: adibidez, zergatik desagertzen diren labadoratik ateratzen ditugunean (beharbada bertara joaten dira?), edota zein den teknika onena galtzerdiko patata josteko. 20.000 pare dituzte, batzuk pilaz berotzen direnak.

 

200Deabruaren museoa, Kaunas, Lituania. Aingeru eroriaren eta kultu satanikoen 1.700 irudi gordetzen ditu. Ispiluak ere ba omen ditu, zure burua ikustean beldurtzeko.Vade retro.

 

 

 

200wArraroaren museoa. AEB. Adibidez, tximista batek jotako emakume baten zapata hautsia; 1913ko uholdeetan urez betetako bonbilla bat; mamuen ustezko argazkiak; momiaren bat eta esaten dutenez, Xabier Saldiasek Ameriketan egindako tournean galdutako bibotea gordetzen dute.

 

200Komunaren museoa, Nueva Delhi. Honela jartzen du bere web orrian: “Komuna giza garbitasunaren historiaren zati bat da, Zibilizazioaren garapenean oinarrizko kapitulua osatzen duena”. Museo honetan kaka ondo egitearen arauei buruzko testuak aurkitu ditzakegu, bai eta komunen bilakaera ere. Amankomunean jarri behar izaten da hemen.

bacon-condomsKondoiaren museoa. Tailandia. Preserbatibo gehienak bertan egiten dira, eta aniztasun asko topatu ditzakegu hemen. Tamaina aldetik XXLtik hasi eta XSraino, zapore desberdinetakoak (marihuana eta hirugiharrezkoak daude), globoak egiteko, ilunpetan argi egiten dutenak, Museo hau Islandiako zakilarenarekin anaituta dago eta bietako batean sartzen bazara, %15eko deskonta egiten dizute bestean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s