Gora liburutegi eta liburuzainak!

Hona hemen urriaren 25ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa


Liburutegien eguna izan zen atzo eta niretzat hain maiteak diren gune eta profesionalei buruz hitz egin nahi dut. Liburutegiak zerbitzu publiko behar beharrezkoak dira. Hona jakingai:

giphy-2
Lehen liburutegi VII mendekoa da, baina lehen liburutegi publikoak Julio Zesarren Erroman aurkituko ditugu. Asterix eta Obelixen bilduma osoa omen dute bertan.

• Yale-eko unibertsitateak liburu arraroen biblioteka dauka. Gutenbergen bibliaren lehen edizioko alea dauka, adibidez. Esaten dutenez, bertan jasotzen omen dute Doraemonen eskuizkribu bat, ETBn hainbeste denbora egotearen sekretua kontatzen omen du.

• Pekinetik bi ordutara, basoaren erdian aurkitzen da liburutegi misteriotsu bat. Eta hemen galdera: Basoan dagoen liburutegiko liburu bat erortzen bada, norbaitek entzungo al du?

• Londreseko telefono kabina gorri ezagun asko mini-liburutegietan bihurtu dituzte. Ideia primerakoa iruditzen zait, baina uste dut liburuzaina pixka bat estu egongo dela bertan.

Eguzkiteka, Donostiako Kontxa hondartzan aurten ireki dutena. Uretara ez duzula sartu nahi? Mugikorreko bateria bukatu egin zaizula? Poltsan ez duzula liburukote bat ekarri nahi? Eguzkiteka, irakurtzen morena jarri zera eta!

• Nik hala ere uste dut liburutegiek badutela akats handi bat, eta hemendik botatzen dut proposamena: noiz jarriko dituzue liburuak eskura liburutegietako komunetan? Irakurtzeko toki aproposagorik ez dago eta!

giphy
Baina liburutegietatik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, liburuzainak dira. Eta tarte hau baliatu nahiko nuke modu berezian Usurbilgo Sutegi liburutegiko Bakartxo, Irantzu eta Mariani egiten duten lan zoragarria adierazteko. Esaten diedan bezala, nire kabezerako liburuzainak dira eta guztiok eduki beharko genuke! Gaixoek, zer ez duten aguantatu behar!

• Lehenik eta behin, egun osoa eman behar izaten dute isilik egoteko esanez. Txist, gora eta txssst behera aritzen dira, txistua Ansorena baino gehiago joaz.

• Horretaz gain, kontrabandoz sartutako bokadillo, yogur eta gainontzeko merienda alijoak errekisatzen ibili behar dira. Mingain gaiztoek esaten dutenez, gero krixton afari-meriendak egiten omen dituzte.

Atzeratutako liburuak berreskuratzeko Harry zikinaren lana egin behar dute. Eta okerragoa dena, ahaztu zaigunon historia rolloa entzun behar dute: bueltatu nuela beste egunean, txakurrak jan didala liburua, …

Liburuzaina guretzat bakarrik dagoela uste dugunon pelmak aguantatzea, atzetik izugarrizko ilarak egiten ditugun bitartean. Eta liburu hau zer moduz dago? Eta beste hura? Eskaera hau egin dezaket? Eta bitartean, fotokopia batzuk egingo? Ordenagailua libre dago?

• Eta guzti hori eta gero, irakurtzea maite dugunon partetik “munduko lanbiderik politena dutela” entzun behar dute gainera!

giphy-5

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s