Esaidazu nola lo egiten duzun eta nolako zaren esango dizut

Hona hemen azaroaren 1ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa

——–

Gaur jai eguna izanda ziur nago zuetako asko beranduago esnatuko zaretela. Horregatik loari buruz hitz egingo dut. Izan ere, gure lotarako posturak asko esaten omen du gutaz. Nola lo egiten duzu? Eta lo ezinik zaudenean, zer egiten duzu? Zein da zure trikimailua? Gaur sekretu guztiak argitara eramango ditugu. Adi!

giphy-6Alde batera eta belaunak kanporantz. Oso pertsona lasaiak eta konfiantzazkoak egiten omen dute horrela lo. Ez zara asko ofenditzen eta ez diozu etorkizunari beldurrik. Egun txarrenean ere irribarre egiten dakizu eta aldaketetara ondo moldatzen zara. Oin izoztuak aldamenekoaren saihetsean jartzen badituzu ere lasai, oso pertsona orekatua zara eta.
giphy-7Fetu bat bezala. Babestua sentitzeko beharra izaten duzu askotan. Ulertua sentitu nahi duzu, ziurgabetasuna sentitzen duzulako eta laguntza behar izaten duzu. Arazoetatik isolatu nahi duzu postura honekin. Zerbait artistikoa egitea gomendagarria da pertsona hauentzat. Normalean gainera, maindire eta manta guztiak berarentzat hartzen dute, eta aldamenekoa azkenean zati txiki batekin konformatu behar da, edo bestela armairutik toalla batekin konformatu behar.

giphy-8Buruz behera, hankak eta besoak zabalik. Lider bat zarela dirudi, bulkada handikoa eta iniziatiba hartzeko prest. Aurretiaz gauzak planifikatzea gustatzen zaizu. Arrakasta lortzeko oso saiatua zara. Badira esnatu eta hurrengo segundoan dagoeneko ohetik kanpo daudenak eta beste batzuk berriz, esnatze txarra izaten dutenak. Gutxi gorabehera, bazkaldu bitartean irauten dietena.

giphy-9Buruz gora. Oso positiboa zara eta bizitza asko maite duzu. Atentzio gunea izaten ohitua zaude eta konpainia ederra izatea gustatzen zaizu. Izaera handiko pertsona zara, eta egia esatea gustatzen zaizu. Gustura esnatzen dira altxa besterik ez dutelako egin behar, bide erdia egina izaten dute. Hori bai, era honetan lo egiten duzuenok aukera askoz handiagoa daukate zurrunga egiteko. Oso une delikatua da zure zurrungarekin esnatzen zaren hori.

 

giphy-10Gorantz begira baina soldadua bezala. Bizitzan zer nahi duzun oso argi daukazu eta horiek lortzeko lan asko egiten duzu. Batzuetan oso zorrotza eta exijentea izan zaitezke eta baita pedantea ere. Egunero zure burua hobea izatea nahi izaten duzu. Hauek normalean izarak ez dituztela mugitu ere egiten, konde drakula estiloan lo egiten baitute.

 

dormir-boca-abajo--644x362-2Koartza bezala. Buruz behera, hanka bat zuzen eta bestea okertuta. Zure izaera aurretik jakin ezin dena da, abentura guztiei ekiteko prest eta umorez ere asko aldatzen dena. Eta hori ez da erraza zure ingurukoentzat. Erabakiak hartzea kosta egiten zaizu batzuetan, eta bizitza lasaia atsegin duzu. Hau lotan dagoela ere ostikoak ematen dituen horietakoa da, bai eta zure ohearen zatia inbaditzen duen horietakoa ere.

LO EGITEKO TRIKIMAILUAK

• Baleriana edo kamamilla infusioa hartu. Honek daukan alde txarra da gero pixagurarekin esnatzeko arriskua dagoela.
• Muskuluak tentsioan jarri eta gero lasaitu. Ohituta ez bazaude tiroi bat emateko aukera badago, baina bestela nahikoa ondo funtzionatzen du. Eta banana gehiago jan!
giphy-11• Lotara joan aurretik bainu bat hartu. Hau oso eraginkorra omen da, baina bere denbora tartea exijitzen du. Nik adibidez, afaria prestatu, hurrengo egunerako gauzak prestatu, haurrei ipuina kontatu eta lo hartu arte itxarongo banu, ba bainu hori goizeko ordu bietan hartu beharko nuke bainu hori.
Meditatu. Burua hutsik mantentzearen artea da. Hasieran hasten zara pentsatzen: ez dut ezertan pentsatu behar, ez dut ezertan pentsatu behar… Eta noski, horrek dagoeneko urduriago jartzen gaitu! Ordulariari begiratu eta ikusten duzu 3ak direla, eta 6 t´erdietan esnatu behar duzula.
• Ardiak zenbatu. Klasikoetan klasikoena. Zenbat aldiz saiatu gara honekin? Eta lo hartu ez dakit, baina artalde ikaragarria bildu izan dut! A zer iskanbila denak batera beeee gora eta beee behera hasten direnean!

giphy-12

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s