Zein da euskal kanturik tristeena?

Hona hemen azaroaren 8an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa

——–

Gaur hirigintzaren nazioarteko eguna da, baina horretaz asko ez dakidanez, aspaldiko partez landu nahi nuen gai bat ekarriko dut.: euskal kantu tristeena zein den jakin nahi dut. Izan ere, ez al zara konturatu euskal kantutegian kantu tristeek duten indarra? Batzuetan kantatzen hasi eta negarrez jartzeko modukoa da, amatxo maitea! A zer nolako depresioa! Ederrak dira, baina oso tristeak!

giphy-13
Aipatu behar dut dagoeneko etxeko lanak aurreratu ditudala, izan ere, pasa den igandean sare sozialen bidez zabaldu nuen galdera hauxe eta esan behar dut erantzun pilo bat jaso ditudala. Playlist bat eta guzti egin dute eta! Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Lehenik eta behin, ANARI aukeratu dut, bere kantek eta letrek barrenean halako estutasuna sortarazten digutelako. Kanta asko aukeratu nitzake, baina HABIAK aukeratu dut. Besteak beste, hauxe dio letrak: “Bihotza harri bihurtu zaigu, gogortuta, goroldioa dugu lehen azala zen lekuan. Desertua baño ez dut orain ikusten zure begietan eta ibai lehorrak dira gure zainak”.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lehen aipatu bezala, LABOA ere sartu behar da bai ala bai ranking honetan. Gomendio asko jaso ditut: Negua, Lore sortu orduko,… Baina nik TXORIAK TXORI aukeratu dut, alabak entzuten duen bakoitzean negarrez hasten delako. Zein indartsua Artzeren letra: “hegoak ebaki banizkio, nire izango zen. Baina horrela ez zen gehiago txoria izango”. UAU!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

XABIER LETE ezin da falta zerrenda honetan. Xalbadorren heriotzean, Amodio, amore, Ez nau izutzen negu hurbila, Lore bat zauri bat, Haizea dator. NI NAIZ kanta aukeratu dut: “Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea. Ni naiz kaleetan zehar neguko eguzkitan lanera dijoan gizon bakartia. Ni naiz lorerik gabe gelditzen ari den ardaska legorra, ni naiz pasio zahar guztiak kixkali nahi dituen bihotz iheskorra”.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ez pentsa zerrenda guztia bakarlariek hartuko dutenik. ZEA MAYS taldeak badu bere lehen diskan kanta bat, HURRENGO GELTOKIA izena duena. Letrak honela dio: “Nire izaera publikoa jorratzera behartu ninduten, hain blue, trsite, urdin den nire bizitza koloreztatu nahian, gorritu nahian, odoleztatu nahian labanaz bat bi, nire odol tantak eskumuturretatik behera bat, bi eta ajusten dira, hurrengo geltokian hiltzera noa… Lasai sentitzeko dudan”.

PROMODA1W

 

Beste talde bat. SOROTAN BELEren MARIÑELAREN ZAI kantua aukeratu dut: “Zer dun, zer dun ene alaba -Mariñela maite dut aita -Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da jauntxoa da hiretzat maitia”.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BENITO LERTXUNDI da esa bezala, kanta asko biltzen dituena: Atharratzeko gazteluaren kanta (ama saldü naüzü biga bat bezala, bai eta(txarragoa dena) desterratü (nora eta) Espainiala. Ba al dago leku txarragorik?), Zuk dakizun hura, Txori ttikia,… Baina nik ITZALTZUKO BARDOAREN KOPLAK aukeratu ditut, musikak eta bardoaren istorioak eztarrian korapiloa sortarazten didatelako beti.

 

 

 

 

 

 

 

 

AMAIA ZUBIRIA. MAMI XURI kanta: “Agurtzera nator amatxo gaur zuri ogi azal gogorra mami xuri odolez jario bihotza dario eskaini nahi dizkiogun malkoek ez diote balio bortxatu ta saldu hil ta desagertu umez hustuta utzi zaituzte gorrotoz indartsu hau horrela ez bazen ikustagun bertan ehundaka oihal xuri artean maiatzeko plazan”.

 

 

 

 

 

 

IMANOL ere ezin falta. ZUEK HIL ZINETEN kanta: “Zuek hil zineten, atomo, huts, huts bihurtu zineten, zuek, hil zinetenek, ezin gehiago sufri, berriz bizi gizonaren nekea konpreni”.

efe_628_1

 

Sehaska kanta beldurgarri bat ere ekarri nahi zian dut. Haurrak lo hartu beharrean negar egingo lukeena. LO HADI AINGÜRÜA, XELIN & MADDI OIHENART.: “Lo hadi aingüria, amaren altzuan, hire eri eijera botz ezpain-xokuan, axolbian gütük, bena ni trixtüra goguan, gaü gaitza dük kanpuan ta ait-itxasoan…”.

 

 

 

 

Hala ere, niretzat kanturik tristeetan tristeena, zalantzarik gabe hauxe. TXOMIN ARTOLAk abesten duen TXURIKO! Zenbat aldiz hil beharko du txakur horrek, mesedez!! Hau sufrimendua!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s