#Wolframdeuna 2017 : zientzialariak hezur haragizkoak dira

Hauxe azaroaren 9an Elhuyarrek Bergaran hirugarren urtez antolatu duen #WolframDeuna ekitaldian egin nuen tartearen testua. Zientzia eta umorea biltzen duen saioa.

TEKNOLOPOLISen unerik onenak laburtu dituzte

DON1WG6X4AA7AxA

——–

Nire gurasoek ni medikua izateko ametsa zuten. Minbizia sendatzea nahi zuten. Horregatik, kazetaria izango nintzela esan nienean, ezin izan zuten beraien atsekabea ezkutatu. Kazetariarena ofizio serioa ez zela ikusten zuten, eta zer dakit ba, egunkarietako eskelak idazten imajinatzen ninduten: “Goian bego Joxe Kronopio Bideluzea, 107 urterekin joan zaiguna, inolako presarik gabe…” Edota hitz bidezko iragarkiak erredaktatzen: “Heavy metal taldea kantari bila, disko gogorra grabatzeko”.

GUrasoen atsekabe horren zamarekin bizi behar izan dut eta horregatik, gaur, barkatuko didazue, baina gaur zientzialarien irudi mistiko hori deuseztatzera nator. Jainkoen pare jartzen ditugun gizaki hauek ere hezur-haragizkoak direla frogatu nahi dut.

Adibidez, Espainiako ikertzaile talde batek frogatu du giza fetu batek musika (flauta solo bat, zehazki) intrabaginalki hobeto entzuten duela sabelaren kanpoaldetik baino. Eta hori frogatzeko ikerketa bat behar izan dute? Gertutasunagatik hobeto entzungo dutela aurreikusi dezakegu, ezta?  Bestetik, hemen gaude milioika guraso engainatuta, beti esan digutelako haurra sabelean dagoenean hitz egin behar zaiola, eta orain konturatzen gara ez duela piperrik ere entzun! Hortxe egon gara baboak bezala Makmikel eta Imanol Urbietaren diskografia osoa abesten eta ezertarako balio ez! Hau marka! Baina kontua ez da hor bukatzen, izan ere, ikerketa honen ondorioz “aditu” hauek Babypod musika aparailu intrabaginala patentatu dute! Hasieran tokadiskoak izan ziren, gero radiokassetak, walkmanak, MP3a, eta orain, danbor tarrapatada… Babypoda! Guztiz erosoa, hankatartean sartuta nahi duzun tokira eramateko, zure sabeleko fruituak Pirritx eta Porrotx entzuteko! Dolby Intrabaginal Sorround!

babypod-kit

 

Goazen beste batekin, ez dauka eta galtzeko ezer. Nazioarteko ikerketa talde batek didyeridooa astean sei orduz jotzeak (Australiako aborigenen musika tresna) jotzeak lo egiterakoan zurrungak gutxitzen dituela. Beraz, lasai guztiok, utzi alde batera sudurreko tiritak eta tortikolisa jartzen duten burukoak! Amazonetik 7 metroko instrumentu hau eskatu eta etxean mesanotxearen gainean jarri lo hartu aurretik ordu batez jotzeko. Beharbada zuk oso ondo lo egingo duzu zurrunga egin gabe, baina zure inguruko bizilagunak begiak bildu ezinik egongo dira. Ziur inguruko fetu guztiek entzungo dutela!

giphy-14
Beste ikerketa “mundial” bat: James Heathcote familia medikuak gizon adinduek belarri handiagoak dituztela frogatu du. Pixka bat moskeatuta nago soilik gizonezkoen belarriak aztertu dituelako. Hala ere, James, nik ez daukat zure kontra ezer pertsonalik, eta ez dakit zenbat urte eman dituzun kontsultara etortzen ziren agure guztiei belarriak neurtzen, baina esango dizut medikuntza karrerarik gabe zuk ondorioztatu duzun hipotesi hori nik Usurbilgo zaharretxean arratsalde batean lortu dezakedala, begiak zabalik edukiz eta txintxonean pare bat partida jolastuz.

giphy-15
Frantzia eta Erreinu Batuko ikertzaile talde batek enzefaloaren irudi teknologiak erabili ditu, ojo, hau aztertzeko: pertsonek gazta zenbateraino ez duten gustuko neurtzeagatik! Eta horretan dirua GAZTATUKO zuten gainera! Idiazabal gaztaren lobbia dagoeneko neurriak hartzen hasi da ikerketa hau ez zabaltzeko, eta horretarako esku artean dituzten baliabide guztiak erabiliko dituztela, gazta zaharra barne.

gazta-zati-bat-zaldieroa

 

giphy-16Azkenik, Marc-Antoine Fardin ikertzaile frantsesa gosaltzen ari zen egun batean, bere katua lorontzi batean sartzen ikusi zuen eta orduntxe etorri zitzaion burura bere bizitza aldatuko zuen galdera: katu bat izan al daiteke aldi berean likidoa eta solidoa? Hori aztertu du fluidoen fisika erabiliz (hori da berak esaten duena), zeren azkenean egin duena katua kristalezko hainbat edukiontzitan sartzea izan da, guztietara moldatzen dela ikusteko. Eta bai, ikerketa zoragarri honen ondorioz katuak era berean likido eta solidoak direla frogatu du. Bere katuarekin bai baina zer gertatuko litzateke Doraemon katu kosmikoa erabili izan balu? Daukan burua kontuan hartuta, zaila ikusten dut moldatzea. Doraemonek badu beste superbotere bat, egia esan: ETB3n beti egotearena!! Harrapazank, Schrödingerren katua!

Beno, aita ama, zer esaten didazue orain? Orain ziur ez duzuela hain gaizki ikusten ni kazetaria izatea, ezta? Beno, espero dut inor mindu ez izana… edo bai 😉

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s