Ez goaz lanera

Hona hemen azaroaren 15ean Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (5 minutu eta 20 segundutik aurrera)

——–
Ez daukat lanerako lanerako gogorik, eta hori dela eta beharrera ez joateko aitzakiez hitz egin nahi dut. Sentitzen dut (edo ez) Confebask, CEN eta Ipar Euskal Herriko nagusi andere/jaunak, baina ez zaizue post hau batere gustatuko. Izan ere, lehenik eta behin aholku orokor batzuk emango ditut, eta gero hasiko gara aitzakia zehatzekin.

AHOLKU OROKORRAK

  • Astelehenak edo ostiralak ez erabili lanera ez joateko. Asteburua luzatu nahi izan duzula gehiegi nabarmentzen da. Hobe ostegunean ez joan eta ostirala zubi egitea 😉
  • 200Ez erabili inoiz “ez duzu sinistuko” esaldia. Hain zuzen ere nagusiak ez sinesteko aukerak areagotu egiten baitira esaldi hau erabiltzen baduzu.
  • Gezurra esaterakoan kontuz ibili behar dugu. Oso txarra da waxapez hiru hitz eskasekin esatea ez zarela joango, baina baita ere informazio gehiegi bidaltzea ere. Adibidez, termometroarekin argazki bat bidaltzea. Onena klasikoak: telefonoz deitu eta eztula egin.
  • Goiz erdian mezu elektroniko pare bat idatzi. Eta esan bihar konfirmatuko diozula. Sinets dezatela gaixo egotea zuretzat ere marroi bat dela.
  • Zure gezurraz ez harrotu inoiz. Ez aipatu lankideei, ez eta sare sozialez ere. Tentazioa handia izaten da, baina ez arriskatu!

 

AITZAKIA ZEHATZAK

  • 200Hil egin naiz. Oso eraginkorra da baina soilik behin erabili dezakezu.
  • Lagunekin jatetxe batera joan nintzen, 4 ardo botila edan genituen, gero beste 4 gintonic, gero txakur batekin borrokatu nuela gogoratzen naiz eta gaur oso gaizki aurkitzen naiz. Ziur jatetxean zerbait txarra jan nuela, seguru otarrainxken maionesa izan zela. Ziur!
  • Atzo epistemologia saiakera bat irakurtzen aritu nintzen eta konturatu naiz unibertsoa konstrukto mental bat dela konturatu naiz, eta beraz, nire buruan bakarrik existitzen dena. Nagusi anderea, zu soilik fantasia bat zara eta beraz, ez dut lanera joan beharrik.
  • Aspaldiko partez sexua izan dut bart gauean eta gihar guztiak minbera ditut, ezin naiz joan.
  • Izeba hil zaigu. -Aurreko asteko berdina? -Ez beste bat.
  • Bikoteak utzi egin nau (Beharbada erosketak egiten utzi zaitu autoz beste toki batean, baina dena ez dago azaldu beharrik).
  • 200Guraso bilera daukat. Errukitu eta dena egingo da, ziur.
  • Etxeko atea trabatu egin da eta ezin dut atera.
  • Gaseko teknikaria etorri behar du eta soilik goizean etorri daiteke, normalean 11etan Hau benetan gertatzen da.
  • Mugikorrera deitzen badizute lanetik atzerriko azentua jarri eta antzeko zerbait esan: “bizirrrrik ikusi nahi baduzu, sartu dirrrrua kontu honetan”.
  • Nire erlijioak urtean egun batzuetan lan egitea debekatu egiten dit, eta kasualitatea, gaur da egun horietako bat. Eta orain barkatu, pastafari jainkoa gurtzera noa eta.
  • Autobusak, trenak, metroak ihes egin dit, eta hurrengoan denak ez ginen kabitzen.
  • Egunero bi minutu beranduago geratzen naiz lanean eta beraz, 240 egunetik behin egun bat libre hartu behar dut.
  • Denboraren makina asmatu dut. Funtzionatzen badu, orain dela 10 minutu ikusiko gara bulegoan.
  • Noski makinak funtzionatzen zuela, gertatzen dena da unibertso paralelo batean ari naizela lanean.
  • Txakurrak nire lanpostua jan du. Edo portatila, edo txostena,…
  • 200Gremlisak gaueko 12ak ondoren jan zuen, eta orain denok hilko gara!
  • Labezomorro bat dago nire dutxan eta ezin naiz dutxatu.
  • Arratoi batek labezomorroa aurkitu du eta borrokan ari dira. Ezin dut komunetik atera!
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s