Arrastoa uzten duten telebista saioak

Hona hemen azaroaren 22an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (22. minututik aurrera)


Atzo telebistaren eguna izan zen eta hizketagai hori aukeratu dut, izan ere, zer nolako garrantzia (izan) duen oraindik orain aparailu honek.

giphy

Zenbat aldatu diren gauzak gu txikiak ginenetik telebista kontuetan! Adibidez, gu soilik bi kateko telebista ezagutu genuen. Lehenengoa eta UHF! Orduan ez zegon gaur egun dagoen arazoa, bat edo bestea zegoen, eta kito! Nik akorduan dudan lehen saioa hauxe zen:

 

Baina benetan gozatu nuen honekin. Uste dut arratsaldeko 6ak aldera jartzen zutela. Eta askotan kaletik etortzen ginen etxera ikustera:

 

Uste Don Pimpon, Txema okina, Ana lagun moloia... Hortxe ezagutu genituen Epi eta Blas, CoCo, Conde Draco, Jaca Paka eta beste hainbeste pertsonaia zoragarri. Hori bai, inoiz ez dut ulertu zergatik Espinetek kamisoia janzten zuen lotarako eta gero egunean zehar larrubizirik ibiltzen zen!

Nire bizitza eta nire belaunaldiko haur eta gazteena markatu zuen beste doinu bat hauxe izan zen. Larunbatetan ikusten genuena:La Bola de cristal

 

Eta gero ETB jaio zen! Aldaketa kopernikarra izan zen hauxe, bikoiztu egin genuen eta kate kopurua, eta lehen aldiz EUSKARAZ entzun genuen! Txundituta geunden gazteak, baina oraindik gogoratzen dut amona zenbat harritu zen film batean beltz bat ikusi zuenean euskaraz. Beste garai batzuk ziren, baina aizu, zenbat poztu zen ikustekoa izan zen!

Mundu zoragarria ireki zitzaigun guztioi, eta haurrei modu berezian: Arturo erregea, Dotakon, Sandibeli, Dragoi bola  Hauei buruzko programa egin genuen hemen, eta horregatik fokua beste batzuetan jarriko dugu. Adibidez, nor ez da gogoratzen telesail honetaz!

 

Magnum, Higgins, TC,… Zein izan zen lehenago, Magnumen bibotea ala Saldiasena?

Eta beste hau gogoratzen?

 

Eta hau?

Boby, Su Ellen, Pamela,… Gure txakur guztiak Bobi izan dira orduz geroztik!

Bestetik, modu berezian gogoratzen dut saio hau, Usurbilek txiste lehiaketa honetan irabazi zuelako, aita entrenatzaile zutela. TXISKOLA

23844772_10210966393455306_4799160228822987865_n

Gaur egun telebista gutxiago ikusten da, edo beharbada esan behar da beste era batetara ikusten dugula. Telebista ikusten dugun bitartean mugikorra hartu eta txiokatzen ari gara, edo beste zerbait ikusten. Telesailen urrezko aroa bizi dugu eta Netflix bezalako plataformak puri-purian daude. Bestetik, dozenaka kate ditugu, eta kateak aldatzen bakarrik denbora pasatzen dugu: sukaldaritzakoak, zientziari buruzkoak, beldurrezko filmenak, eta adi, aukera baitugu ere itsasoa ikusteko kanala, tximiniako sua ikustekoa, bai eta hilerriak gauez erakusten dizkigunak!

Bukatzeko gogoratu dezagun besteak beste ETB euskara biziberritzeko sortu zela, eta programa kuttun bat aipatu Gabe ez nuke utzi nahi. Euskaraz ikasteko harribitxia, nire ustez: BAI HORIXE!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s